Pop Artea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa: 6. lerroa:
Por Artek [[espresionismo abstraktu]]aren arauak haustea nahi zuen, inspirazio-iturri gisa [[publizitat]]a, [[komiki]]ak, hedabideetan zabaldutako irudiak... Modu batez, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan, baita ere ikuspuntu kritikoa era.
Por Artek [[espresionismo abstraktu]]aren arauak haustea nahi zuen, inspirazio-iturri gisa [[publizitat]]a, [[komiki]]ak, hedabideetan zabaldutako irudiak... Modu batez, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan, baita ere ikuspuntu kritikoa era.


Por Artek goi- eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkitua gainditu egin zuen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak irekiz.
Por Artek goi- eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkitua gainditu egin zuen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak irekiz.<ref>{{Cite web|url=Pop Art. American Pop Art. Erakusketaren katalogoa. Donostiako Kursaal, Kubo Kutxa, 2018ko ekainaren 15tik irailak 30 arte.|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
== Historia ==
== Historia ==

12:38, 28 abuztua 2018ko berrikusketa

Robert Indianaren Love eskultura

Pop Artea mugimendu artistiko bat da, 1950eko hamarkadaren erdialdean sortu zena aldi berean Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan, gero 1960ko hamarkadan indar handia hartu zuelarik. Kultura urbanoa, marka komertzialak eta kontsumo-produktuak izan dira Pop Artearen gai nagusiak.

Oinarriak

Por Artek espresionismo abstraktuaren arauak haustea nahi zuen, inspirazio-iturri gisa publizitata, komikiak, hedabideetan zabaldutako irudiak... Modu batez, errealitatea irudikatzeko kode berri bat azaldu nahi zuten. Esperimentazio teknikoak garrantzi handia zuen mugimendu honetan, baita ere ikuspuntu kritikoa era.

Por Artek goi- eta behe-kulturaren kontzeptu zaharkitua gainditu egin zuen. Artea eguneroko mundura itzuli zen, beste modernitate bati ateak irekiz.[1]

Historia

Gerraosteko ongizate garaiko kontsumo-kulturak bultzaturik, zenbait artista masa-produkzioa eta teknika artistikoak uztartzen saiatu ziren herriarentzat eskuragarri izan zitekeen Artea sortu asmoz. Orduko mugimendu artistikoen formaltasuna salatu zuen ere Pop Arteak, edozein kontsumo-produktu artelan gai izan zitekeela frogatuz. Artearen mugak "gai nagusietatik" gai berrietara zabaldu zituzten artistek eta ironiarekin jokatu zuen Artea desmitifikatzeko. Garai hartako pentsamoldearen isla da Andy Warhol-en Campbell Zopa Lata famatua.

Hasieran arbuiatua, Pop Artea denborarekin onarpena eta ospea lortzen hasi zen eta gutxinaka mugimendu elitista bihurtu zen, hasierako helburu herrikoia baztertuz, 1960ko hamarkadako arte mugimendu nagusia bilakatu zen arte.

Erresuma Batuko Pop Artea

Erresuma Batuko Pop Artea Independent Group taldeko Eduardo Paolozzi eta Richard Hamilton margolariek sortu zuten, eta beraien jarraitzaile izan ziren Peter Philips, R. B. Kitaj eta David Hockney besteak beste.

Estatu Batuetako Pop Artea

Estatu Batuetan Espresionismo Abstraktuaren aurkako erreakzio bezala sortu zen Pop Artea, Robert Rauschemberg eta Jasper Johns-ekin. Geroago Andy Warhol, Roy Lichtestein, Claes Oldenburg eta James Rosenquist bezalako artistak ospe handia lortu zuten.

Artistak

Erreferentziak

  1. .

Kanpo loturak

Txantiloi:Commons category