Konstituzio plaza (Donostiako Plaza Berria): berrikuspenen arteko aldeak
Barne lotura: Donostiako Setioa |
t →Historia: ref geh |
||
22. lerroa: | 22. lerroa: | ||
== Izena == |
== Izena == |
||
Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere. |
Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere. Plaza Berria da izen zaharrena, San Jeronimo kalearen irteeran baitzegoen betiko Plaza Zaharra eta, Berwickeko dukearen erasoaren ondoren izandako kalteen ondoren (1717), plaza berri bat eraiki zen lehenago etxeak zeuden orubean, egungo Konstituzio Plazan. |
||
Egungo izena 1820an jarri zioten, ez udalaren aginduz, baizik eta orduko Donostiako elite liberalek, ''Tertulia Constitucional La Balandra'' elkartean bilduta (''La Sociedad Patriotica de San Sebastian'' ere deitua), hala ezarrita. [[Josu Tellabide]]<nowiki/>k oso espainiarzaletzat dauka elkarte hori.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Berria.eus|izenburua=Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1961/015/002/2018-08-26/donostiako_kale_izendegia_gora_eta_izendegia_behera.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-08-30}}</ref> |
|||
== Kokalekua == |
== Kokalekua == |
||
30. lerroa: | 32. lerroa: | ||
Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean. |
Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean. |
||
Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko [[Donostiako Setioa|asalto eta sutearen]] ondorioz. Egungo Konstituzio plaza [[1817]]an Pedro Ugartemendia eta Alejo de |
Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko [[Donostiako Setioa|asalto eta sutearen]] ondorioz. Egungo Konstituzio plaza [[1817]]an [[Pedro Ugartemendia]] eta [[Alejo de Miranda]]<nowiki/>k eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen. |
||
<gallery mode=packed heights=150> |
<gallery mode="packed" heights="150"> |
||
Irudi:Donostia Plaza Constitucion.jpg|Konstituzio plaza. |
Irudi:Donostia Plaza Constitucion.jpg|Konstituzio plaza. |
||
Irudi:Donostia Plaza Constitución.JPG|[[Donostia]]ko Konstituzio plaza eta [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharraren]] eraikina [[arku (argipena)|arkupetatik]] ikusita. |
Irudi:Donostia Plaza Constitución.JPG|[[Donostia]]ko Konstituzio plaza eta [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharraren]] eraikina [[arku (argipena)|arkupetatik]] ikusita. |
17:31, 30 abuztua 2018ko berrikusketa
- Artikulu hau Donostiako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstituzio plaza (argipena)».
Konstituzio plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′25″N 01°59′05″W / 43.32361°N 1.98472°W |
Konstituzio Plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da, Parte Zaharraren erdialdean. Modu herrikoian konsti deitu ohi zaio.[1] Ezaugarri nagusitzat arkupeak dituen plaza honetan ospatu ohi dira hiriko jai handiak. Bertan dago, halaber, Donostiako antzinako Udaletxea, gerora Udal Liburutegi izandakoa. Gaur egun Donostia Kulturaren bulegoekin batera Liburutegiaren funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude bertan.
Izena
Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere. Plaza Berria da izen zaharrena, San Jeronimo kalearen irteeran baitzegoen betiko Plaza Zaharra eta, Berwickeko dukearen erasoaren ondoren izandako kalteen ondoren (1717), plaza berri bat eraiki zen lehenago etxeak zeuden orubean, egungo Konstituzio Plazan.
Egungo izena 1820an jarri zioten, ez udalaren aginduz, baizik eta orduko Donostiako elite liberalek, Tertulia Constitucional La Balandra elkartean bilduta (La Sociedad Patriotica de San Sebastian ere deitua), hala ezarrita. Josu Tellabidek oso espainiarzaletzat dauka elkarte hori.[2]
Kokalekua
1817an eraiki zen. Narrika, San Jeronimo, Fermin Kalbeton eta Joan Bilbao kaleek inguratzen dute.
Historia
Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean.
Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko asalto eta sutearen ondorioz. Egungo Konstituzio plaza 1817an Pedro Ugartemendia eta Alejo de Mirandak eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen.
-
Konstituzio plaza.
-
Gizon-dantza XX. mendearen hasieran.
-
2012ko Santo Tomas feria Konstituzio plazan.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Etxebizitzak.
Egitura
Arkupedun eraikinez inguratutako leku atsegin honetan garai batean Donostiako udaletxea egon zen eraikineko erlojua nabarmentzen da. Gaur egun bertatik paseatu edota tabernetako kanpoko mahaietan eseri ohi direnak sarritan plaza honetako xehetasun batekin harritzen dira: plazara jotzen duen balkoi bakoitza zenbaki batez adierazita dago. Xehetasun hau garai batean plaza hau zezen plaza zeneko oroigarria da, zezenleku honek 147 balkoi edo palko zituen. Plaza honek estilo neoklasikoa du.
Ondarea
Bertan, Udaletxe Zaharraren (1832) eraikin dago, gaur egun Udal Liburutegi Nagusiaren egoitzetako bat dena.
Ospakizunak
Normalki leku lasaia izan ohi da, baina jai egun garrantzitsuetan jendez lepo egoten da, adibidez Santo Tomas Eguna eta bereziki Donostiako jai nagusia den San Sebastian Egunean, urtarrilaren 20ko egun honetan plaza jendez bete eta San Sebastian martxa jotzen baita.
1931atik aurrera hiriko agintariek plaza honetan Gizon-dantza dantzatu ohi zuten (aurretik ziurrenik beste lekuren batean dantzatzen zen), gerora ohitura galdu egin zelarik. 2011n Juan Karlos Izagirre alkateak berriro dantzatu zuen.[3]
Kaleak
Plazaren inguruan honako kaleak daude:
- Arrandegi kalea
- Fermin Kalbeton kalea
- Iñigo kalea
- Joan Bilbao kalea
- Narrika kalea
- Portu kalea
- San Jeronimo kalea
Erreferentziak
- ↑ http://www.gipuzkoaturismo.net/WAS/CORP/DITPortalTurismoPublicoWEB/Detalle.do?destino=irADetalle&codigoFN=D.4.1.14&seccion=PAGINA_DETALLE&buscaFN=false Donostiako Konstituzioaren plaza. Gipuzkoako Turismo Bulegoaren webgunea
- ↑ Berria.eus. «Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ Lide, Aguirre. La Gizon Dantza unió a la corporación. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2011-6-26).
Ikus gainera
Kanpo loturak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstituzio plaza |