Sorauren: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°52′03″N 1°36′31″W / 42.8675°N 1.6086°W / 42.8675; -1.6086
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
argazkia, Sorauren gudua
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
→‎Galeria: argazkia gehitu
43. lerroa: 43. lerroa:
Fitxategi:Sorauren 05.jpg|Eliza
Fitxategi:Sorauren 05.jpg|Eliza
Fitxategi:Sorauren 01.jpg|Etxe barruko labe zintzilikatua
Fitxategi:Sorauren 01.jpg|Etxe barruko labe zintzilikatua
Fitxategi:Labe zintzilikatua.jpg|Etxe barruko labe zintzilikatua
Fitxategi:Sorauren 02.jpg|Zubi zaharra
Fitxategi:Sorauren 02.jpg|Zubi zaharra
Fitxategi:Sorauren 03.jpg|Frontoia eta eliza
Fitxategi:Sorauren 03.jpg|Frontoia eta eliza

02:58, 2 iraila 2018ko berrikusketa

Artikulu hau Ezkabarteko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sorauren (argipena)».
Sorauren
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaEzkabarte
Administrazioa
Posta kodea31194
Herritarrasoraurendar
Geografia
Koordenatuak42°52′03″N 1°36′31″W / 42.8675°N 1.6086°W / 42.8675; -1.6086
Demografia
Biztanleria190 (2020:  0)

Sorauren Ezkabarte herriko kontzejua da Nafarroa Garaian. 2018an herriak 193 biztanle zituen.[1]

Bitxia da kalean zehar etxe barruko labe zintzilikatu pare bat ikus daitezkeela. Nafarroako iparraldean horrelako hainbat ikusten dira.[2]

1813an Sorauren gudu odoltsua gertatu zen Iberiar Penintsulako gerran, guztira 7.500 hildako izan ziren (4.000 frantses, 1.500 britainiar, 1.000 portugaldar eta 1.000 espainiar).

Demografia eta biztanleria

Soraurengo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
149 155 159 155 158 160 170 163

Zubi zaharra

Ultzama ibaiaren gainean dagoen Zubi zaharra Iruñeko San Pedro zubiaren antza du. Harrizkoa da eta puntu erdiko lau arku ditu, erdiko biak handiagoak direla. Ibaiko uraren bultzadari aurre egiteko hiru zubi-bular ditu; bi dira sekzio zirkularrekoak eta hirugarrena itxura triangeluarrekoa. Hainbatetan berritu behar izan da, azken aldia 1986an izan zen. Ez da ziurra Erromatar jatorrikoa dela, izan baitaiteke Erdi Arokoa edo Errenazimendukoa. Belatetik Iruñera ibaitik jaisten ziren enborrezko baltsek ordaindu behar zuten zerga aipatzen zen 1565ko agiri batean.[3]

Argaren ibai-parkea Iruñerrian

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 32 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Iruñerriko Mankomunitateak. Parkean Ultzama ibaiko adarra Soraurenen hasten da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.[4]

Azpiegitura eta garraioak

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Galeria

Erreferentziak

  1. «Ayuntamiento de Ezcabarte / Ezkabarteko Udala  » Sorauren» www.ezkabarte.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  2. (Gaztelaniaz) Alvárez Oses, José Antonio. (PDF) Los hornos suspendidos del Norte de Navarra.. (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  3. «Ezagutu parkea | Mancomunidad de la Comarca de Pamplona» www.mcp.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  4. «Argaren Ibai Parkea» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-27).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sorauren Aldatu lotura Wikidatan

Ikus, gainera


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa