Edukira joan

«El Niño»: berrikuspenen arteko aldeak

6 bytes added ,  Duela 3 urte
ez dago edizio laburpenik
'''El Niño''' ([[euskara]]z ''Mutikoa'') izenaz ezagutzen den fenomeno atmosferikoa, [[Ekuatore]] inguruko [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] itsasoa eta atmosferaren sistema globalean gertatzen den alterazioa da, normalean abendua eta martxoa artean gertatzen dena, non normalean oso hezeak diren inguruak, [[Indonesia]] kasu, lehor izatera igarotzen diren, normalean lehorra den Hego Amerikako mendebaldeko kostan prezipitazio ugari gertatzen den bitartean.
 
Izena duela mende batzuk jarri zioten itsasgizon perutarrek, abendu amaieran hasten zenez, ''El Niño de Dios''-en etorrera iragartzen baitzuen, [[Eguberria]] hain zuzen ere. Izen zientifiko gisa, '''ENSO gertaera''' ere erabiltzen da, ingelesezko {{lang|en|''El Niño - Southern Oscillation''}}, (''"El Niño - Hegoaldeko Oszilazioa"'').
 
== Ezaugarriak ==
 
Fenomeno hauhori bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormal batanormala hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan. Fenomenoa Ozeano Bare Tropikalean hasten da, [[Australia]] eta Indonesia inguruan. Hainbat lurraldetako presio atmosferikoak aldatzen dira, haizeek norabide eta abiadura aldaketa bortitzak jasan, eta ingurune tropikaleko masa euritsuak mugitu egiten dira.
 
Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen Alisioalisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. OndoriozHorren ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, [[Peru]] eta [[Ekuador]]reko kostaldean baino. Gainera, itsas gainazaleko tenperaturaren inferentzia 8 °C-koa da bi zonaldeen artean. Itsaso azpialdean higitzen diren ur-masa hotzek [[Amerika]]ko kontinentearen kontra jotzean azaleratu egiten baitira, goi geruzak hoztuz.
 
Eurite gehienak [[Asia]] hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira. Ozeano Barearen ekialdea, Amerikatik gertu dagoen sektorea, ordea, nahiko lehorra da.
 
El Niño garaian, ordea, presio aldaketen eraginez Alisioalisio haizeak ahuldu egiten dira. Itsasoaren gainazaleko tenperatura maximoak ekialderantz higitzen dira, sei hilabeteren barruan [[Hego Amerika]]ko kostara iritsiz. Ondorioz, [[Ozeania]] ingurua hoztu egiten da. Ozeano Barearen ekialdean presioa jaitsi egiten da, mendebaldean igo egiten den bitartean, ondorioz, aire masa, eta laino eta euriak ere Amerikarantz mugitzen dira.
 
Guzti honen ondorioz, aipatu bezala, normalean oso hezeak diren inguruak, Indonesia kasu, lehor izatera igarotzen dira, normalean lehorra den Hego Amerikako mendebaldeko kostan prezipitazio ugari gertatzen den bitartean.
''El Niño'' izena eman zioten gertaera horri [[Amerikako espainiar kolonizazioa|espainiar konkistatzaileek]]. El Niño itsaslaster epela eta, oro har, ahula zen, eta Ekuador hegoaldean eta Peru iparraldean agertzen zen [[Eguberria|Eguberri]] aldera, horregatik jarri zioten izen hori. Inguru horretako ur azalean Humboldt itsaslaster hotza, elikagaiez betea, mugitzen da, horrek [[fitoplankton]]a elikatzen du, eta horrela antxoa sardak hazten dira. Eguberrietan, ur epela iristean uraren elikagaiak gutxitu egiten dira, eta horrek arrantza jarduera jaitsarazten du. Peruko iparraldera bitarteko ura bakarrik epeltzen da, ordea, eta martxoa-apirila bitartean berriro iristen da ur hotza eremu horretara ere. Ur epelarekin batera, bestalde, itsasoaren eta kontinentearen arteko haize erregimena aldatu egiten da. Horrela, apiriletik aurrera kontinentetik itsaso aldera jotzen du haizeak, eta urte amaiera aldera haize jario hori eten egiten da, eta kontrako joera ere hartzen du. Gertaera hori Indietako zenbait bidaiarik eta kronikagilek aipatu zuten, eta horrek aukera eman zion Fray Tomas Berlangakoari 1535ean [[Galapagoak|Galapago uharteak]] aurkitzeko, haren itsasontzia otsaila amaieran Panamatik Ekuadorrera abiatu ondoren aldatu egin behar izan baitzuen hasierako norabidea.
 
Tarteko tenperatura ohi baino askoz ere garaiagoak, euri gogorrak eta uholdeak gertatzen dira eremu horretan, hau da, giroaren erabateko aldaketa gertatzen da; aldaketa horren ondorioz, [[plankton]] asko hiltzen da, eta horrek kalte egiten dio (ura gaixotu egiten dela esaten da, [[azido sulfhidriko]]ek usteldu egiten baitute) Humboldten itsaslasterrarekin eratutako [[kate trofiko]]ari edo elikaduraren kateari (izaki bizi bakoitzak bere beharrak asetzeko elikagaiak bilatu behar ditu, eta beste izaki batzuk janez lortzen du behar hori asetzea.; Elikadurarenelikaduraren kate horretan, izaki mota batzuek beste mota batzuen beharra duten egoerari deritzo kate trofiko edo [[kate trofiko|elikadura katea]]).
 
[[Arrantza]]n eta arrantzarekin loturiko jardueretan ere arazo handiak izaten dira, eta itsasoko hegazti asko hiltzen dira. Aldiz, eta nahiz eta arrantzan hondamen handiak izaten diren, ENSOren indar handiko ekinaldiak eragiten duen udako euria onuragarria zaie landei, eta [[alubioi]]ek hondamena ekartzen ez badute, edo guano (itsasoko hegaztien [[guano|zirina]], [[ongarri]] gisa erabiltzen dena) gehiegi sortzen ez bada, nekazaritzako uzta hobetu egiten da.
4.117

edits