1.522
edits
No edit summary |
No edit summary |
||
Hogeita hamar urtez, bi kazetariek eta ''The Washington Post'' egunkariko agintari batzuek izan ezik, inork ez zuen jakin izan nor zen “Eztarri urratua” (informazio-iturriari izen hori jarri zioten, garai hartan puri-purian zegoen film pornografiko bat gogoan, izen berekoa), harik eta ''[[Vanity Fair (aldizkaria)|Vanity Fair]]'' aldizkarian haren familiak adierazi zuen arte W. Mark Felt zela. Bernsteinek eta Woodwardek berehala egiaztatu zuten datua, eta liburu bat idatzi zuten, ''The Secret Man,'' non kontatu baitzuten Felt-ekin izan zuten harremana.
==
ABC utzi eta bi urtera, Bernsteinek liburu bat kaleratu zuen: Loyalties: A Son’s Memoir, non argitara eman zuen bere gurasoak AEBetako Partidu Komunistako kideak izan zirela.
Bernsteinen bigarren emaztea Nora Ephron gidoigileak bion arteko harremanez idatzitako liburuak ez zion mesederik egin kazetariari, sarri agertu baitzen ondorioz txutxu-mutxuetan. Poliziak atxilotu izanak alkoholaren eraginpean gidatuagatik ere kalte egin zion. Baita Hollywoodeko izarrekin izandako agerpenek ere. Hori zela-eta, Katharine Graham The Washington Post-eko jabeak ez zuen gonbidatu egunkariaren 70. urteurreneko jaira.
1992an Bernsteinek idatzi zuen Time aldizkarian Joan Paulo II. Aita Santuaren eta Ronald Reagan AEBetako presidentearen arteko aliantzaz. Geroago, Marco Politi italiar kazetariarekin batera, His Holiness argitaratu zuen, eta bertan aztertu zuen pontifize poloniarrak zelako eragina izan zuen Europako komunismoaren gainbeheran.
1992an “The Idiot Culture” artikulua idatzi zuen The New Republic aldizkarian, eta bertan kritikatu egin zuen gaur egungo kazetaritzaren jokabidea, arinkeriaren eta sentsazionalismoaren aldekoa.
Gaur egun sarri agertzen da telebistetako platoetan gonbidatu gisa. Newsweek/The Daily Beast aldizkarian ere idatzi du.
== Bizitza pertsonala ==
|
edits