Errege: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa: 25. lerroa:
# [[Maha Vajiralongkorn|Rama X.a Thailandiakoa]] ([[2016]])
# [[Maha Vajiralongkorn|Rama X.a Thailandiakoa]] ([[2016]])
# [[Tupou VI.a|Tupou VI.a Tongakoa]] ([[2012]])
# [[Tupou VI.a|Tupou VI.a Tongakoa]] ([[2012]])

== Iruditegia ==

<gallery>
Fitxategi:Eneko Aritza, gurutzearen agerpena.jpg|[[Eneko Aritza]], lehen euskal erregea ([[Iruñeko Erresuma|Iruñekoa]]), eskuineko zalduna, 18. mendeko berregiketa barroko batean.
Fitxategi:Errege bat-Alaitza, Iruraitz-Gauna, Araba (cropped).jpg|Errege [[zaldun]] baten irudia, [[Alaitzako eliza|Alaitzako elizan]] (Araba).
Fitxategi:Henri_d'Albret.jpg|[[Henrike II.a Nafarroakoa]].
Fitxategi:(Felipe de Borbón) Inauguración de FITUR 2018 (39840659951) (cropped).jpg|[[Felipe VI.a Espainiakoa|Felipe VI.a]], Espainiako erregea.
</gallery>



{{commonskat}}
{{commonskat}}

15:29, 13 iraila 2018ko berrikusketa

Erregea, herrialde edo estatu baten monarka gizonezkoa da; estatuburua monarkia gisa eratutako estatuetan, edo ohiturazko monarka estaturik gabeko herri batzuen kasuan, esate baterako Uganda estatuaren barruko Buganda erresumako monarkiaren kasuan.

Monarka kontzeptua ez da guztiz berdina, ohituraz beste titulu batzuk ere badira horren barruan, hala nola enperadoreak, sultanak, emirrak eta beste.

Erreginak eta errege ezkontideak

Erresumako monarka emakumezkoa bada, erregina da. Euskaraz errege eta erregina terminoak oso markatuta daude generoaren aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei errege-erreginak esaten zaie pluralez euskaraz.

Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan: Ingalaterrakoan, Elisabet II.aren senarrari printze esaten zaio. Aldiz, Nafarroako erresuman, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, Joana I.aren senarra, Filipe Ederra, Filipe I.a Nafarroako gisa agertzen da Nafarroako errege-erreginen zerrenda dinastikoetan.

Gaur egungo erregeak

21. mendeko lehen laurdeneko errege batzuk, estatuburu ere badirenak.

  1. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa (1973).
  2. Mswati III.a Swazilandiakoa (1986)
  3. Harald V.a Norvegiakoa (1991)
  4. Letsie III.a Lesothokoa (1996)
  5. Abdullah II.a Jordaniakoa (1999)
  6. Mohammed VI.a Marokokoa (1999)
  7. Jigme Khesar Namgyel Wangchuck Bhutangoa (2006)
  8. Gilen Alexandro Herbehereetakoa (2013)
  9. Filipe Belgikakoa (2013
  10. Filipe VI.a Espainiakoa (2014)
  11. Salman Saudi Arabiakoa (2015)
  12. Rama X.a Thailandiakoa (2016)
  13. Tupou VI.a Tongakoa (2012)

Iruditegia


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege Aldatu lotura Wikidatan