Luis Iriondo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
40. lerroa: 40. lerroa:
{{bizialdia|1931ko|2017ko|Iriondo, Luis}}
{{bizialdia|1931ko|2017ko|Iriondo, Luis}}


[[Kategoria:Euskal Herriko irrati esatariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako irrati esatariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako musikagileak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako musikagileak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako aktoreak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako aktoreak]]

22:28, 21 iraila 2018ko berrikusketa

Luis Iriondo
Bizitza
JaiotzaAzkoitia1931ko maiatzaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2017ko azaroaren 25a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta musikagilea

IMDB: nm0409981 Discogs: 2133168 Edit the value on Wikidata

Luis Iriondo Etxaniz, (Azkoitia, 1931ko maiatzaren 26a - ib., 2017ko azaroaren 25a) gipuzkoar aktore eta musikagilea izan zen.[1]

Enpresa, publizitatea eta komunikabideak

Administrari-ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Azkoitiko Aforasa enpresan lan egin zuen.[2][3]

Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduraduna izan zen, eta Euskadiko Kutxako publizitate-arduraduna ere bai; langintza horretan zela, euskararen aldeko kanpainak egin zituen.[2]

La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaborazioak egiten zituen, eta ETBko zuzendaria izan zen 1982tik 1984ra.[2]

Musika

Gaztetan, Los Contrapuntos musika taldea osatu zuen lagun batzuekin batera,[2][3] eta hainbat disko grabatu zituzten: Aquí las Vascongadas, Navidad vasca, Cantos vascos, Romería en el Pais Vasco, Agur jaunak! eta Kontrapuntoak euskeraz, besteak beste.[2] Donostiako Viktoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta, geroago, konposatzaile-lanetan ere aritu zen; besteak beste, Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat konposatu zuen.[2]

Zinema

1970eko hamarkadaren hasieran, zinemaren munduan hasi zen lanean, Ferrán Llagostera zuzendariaren bidez, eta hainbat dokumental egin zituzten elkarrekin.[2] 1978an, Companys, proces a Catalunya pelikularekin debutatu zuen aktore bezala, eta geroztik hainbat ekoizpen zinematografikotan parte hartu zuen, aktore, gidoilari eta ekoizle gisa. Ekoizpen zinematografikoetan aritzeaz gain, hainbat liburu ere argitaratu zituen, baita bidaia-liburuak ere.[2]

Filmografia

Erreferentziak

Bibliografia

  • Zabala, Juan Luis: Luis Iriondo: Aktore eta komedianteena da karrerarik tristeena. - Egan, 2009-3/4, 79-97.


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.