Joseba Sarrionandia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
295. lerroa: 295. lerroa:


== Bibliografia ==
== Bibliografia ==
* [[Aitzpea Azkorbebeitia]]. [http://www.armiarma.com/zaldiero/023.htm]. ''Joseba Sarrionandia: Irakurketa proposamen bat.'' Labayru Ikastegia-Amorebietako Udala-ren argitaratuta. [[Bilbo]], 1998.
* Azkorbebeitia, Aitzpea. ''Joseba Sarrionandia: Irakurketa proposamen bat.'' Labayru Ikastegia-Amorebietako Udala-ren argitaratuta. [[Bilbo]], 1998.
* [[Koldo Izagirre]]. ''Incursiones en territorio enemigo''. [[Pamiela]] argitaletxea. [[Iruñea]], 1997
* [[Koldo Izagirre|Izagirre, Koldo]]. ''Incursiones en territorio enemigo''. [[Pamiela]] argitaletxea. [[Iruñea]], 1997
* [[Fertxu Izquierdo|Izquierdo, Fertxu]]: ''Joseba Sarrionandia, pantailaren aurrean''. - [[Egan (aldizkaria)|Egan]], 2007-1/2, 203-244
* [[Fertxu Izquierdo|Izquierdo, Fertxu]]. «Joseba Sarrionandia, pantailaren aurrean». ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'', 2007-1/2, 203-244
* [[Jon Kortazar]]. ''Lurra eta luma. Euskal poesia 80ko hamarkadan''. [[Labayru ikastegia|Labayru Ikastegia]], [[Bilbo]], 1997
* [[Jon Kortazar|Kortazar, Jon]]. ''Lurra eta luma. Euskal poesia 80ko hamarkadan''. [[Labayru ikastegia|Labayru Ikastegia]], [[Bilbo]], 1997
* [[Mari Jose Olaziregi|Maria Jose Olaziregi]]. ''Literatur irakurketaren gaurkotasuna, gazteen zaletasun eta jokabideak.'' [[Egan]], 1996.
* [[Mari Jose Olaziregi|Olaziregi, Mari Jose]]. «Literatur irakurketaren gaurkotasuna, gazteen zaletasun eta jokabideak». [[Egan]], 1996.
* [[Lourdes Otaegi]]. ''Joseba Sarrionandia y el destino del viejo marinero.'' [[Insula]], [[Madril]], 1998.
* [[Lourdes Otaegi|Otaegi, Lourdes]]. ''Joseba Sarrionandia y el destino del viejo marinero.'' [[Insula]], [[Madril]], 1998.
* Serrano Mariezkurrena, Amaia: ''Joseba Sarrionandiaren Narrazioak postmodernitatearen ispiluaren aurrean''. - [[Egan (aldizkaria)|Egan]], 2008-1/2, 259-273
* Serrano Mariezkurrena, Amaia. ''Joseba Sarrionandiaren Narrazioak postmodernitatearen ispiluaren aurrean''. [[Egan (aldizkaria)|Egan]], 2008-1/2, 259-273
* [[Joan Mari Torrealdai]]. ''Euskal Kultura gaur. Liburuen mundua.'' [[Jakin]], 1997
* [[Joan Mari Torrealdai|Torrealdai, Joan Mari]]. ''Euskal Kultura gaur. Liburuen mundua.'' [[Jakin]], 1997
* [[Kirmen Uribe]]. ''Asalto a los cielos: Estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionandia.'' [[Insula]], [[Madril]], 1998.
* [[Kirmen Uribe|Uribe, Kirmen]]. ''Asalto a los cielos: Estética y escritura en la poesía de Atxaga y Sarrionandia.'' [[Insula]], [[Madril]], 1998.
* Askoren artean. [[Euskal Literatura Urratzen]]. [[Labayru ikastegia|Labayru Ikastegia]], [[Bilbo]], 1986.
* Askoren artean. [[Euskal Literatura Urratzen]]. [[Labayru ikastegia|Labayru Ikastegia]], [[Bilbo]], 1986.
* [[Hasier Etxeberria]]. ''Bost Idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan''. [[Alberdania]], 2002.
* [[Hasier Etxeberria|Etxeberria, Hasier]]. ''Bost Idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan''. [[Alberdania]], 2002.
* [http://www.txalaparta.com/upload/revistas/Aldizkaria-36.pdf Txalaparta aldizkaria, 36 zenb., 2007], 25 orr.
* [https://web.archive.org/web/20120626041711/http://www.txalaparta.com/upload/revistas/Aldizkaria-36.pdf «Lagun itzulia». ''[[Txalaparta (argitaletxea)|Txalaparta]]'' aldizkaria, 36 zenb., 2007], 25 orr.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

19:44, 29 iraila 2018ko berrikusketa

Joseba Sarrionandia

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaIurreta1958ko apirilaren 13a (66 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaDurango
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea, poeta, haur literatura idazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta saiakeragilea
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Euskadi Ta Askatasuna
Udako Euskal Unibertsitatea
Izengoitia(k)Sarri
Genero artistikoaolerkigintza
saiakera

Inguma: joseba-sarrionandia-uribelarrea Literaturaren Zubitegia: 124 Musicbrainz: edf8b3fa-7049-4f84-9009-00999a72e0e1 Edit the value on Wikidata

Joseba Sarrionandia Uribelarrea (Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13a) euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen, eta ordutik aurrera 31 urtez ezkutuan bizi izan zen. Erbestetik idazten eta zabaltzen zituen bere lanak, izenik gabeko ezlekuetatik, eta kartzelatik alde egin baino hilabete lehenagoko zuri-beltzeko argazki bat izan zen haren irudi identifikagarri bakanetakoa. 2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi dela duela urte batzuetatik.[1] Handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean.[2][3]

Bizitza

Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean, eta euskara irakasle lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Zeruko Argia, Anaitasuna, Jakin eta Oh! Euzkadi aldizkarietan eman zituen argitara bere lehen lanak, eta Pott Bandako kideetako bat izan zen, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxe Mari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Euskaltzain urgazlea,[4] Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. Lan originalez gain, literatura unibertsaleko autoreak euskaratu ditu, batez ere ingelesezko literaturakoak, tartean Samuel Taylor Coleridgeen The Rime of the Ancient Mariner (Marinel Zaharraren Balada) poema narratibo luzea, poesia erromantikoaren gailurretako bat. Hainbat idazleen lanak ere itzuli ditu, tartean T. S. Eliot, Manuel Bandeira edo Fernando Pessoa.[5][6]

Sarrionandia, 1985ean

1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 27 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. Urte hartan hainbat literatura-saria irabazi zituen. 1981ean Izuen gordelekuetan barrena lehenengo poema-bilduma argitaratu zuen. Liburuak oihartzun handia izan zuen, eta biziki eragin zien euskal idazle berriei; izan ere, Bitakora kaiera lehen poema manifestutzat ere hartu zuten.

1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgorailu batean ostenduta.[7] Gertaera haren omenez Kortatu taldeak Sarri, Sarri kanta ospetsua egin zuen. Ordutik, iheslari bizi da (dagoeneko, Espainiako legeen arabera, haren delituek preskribatu badute ere[8]) eta, hain zuzen, iheslari erbesteratuarena izan da haren obraren beste gai nagusia, Lagun Izoztua eleberrian, esate baterako, ikus daitekeen moduan. Klandestinitatean bizi izan arren, liburuak argitaratzen segitu du[9] eta hainbat musikarirekin elkarlanean aritu da: Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Fermin Muguruza eta beste musikari askori helarazi dizkie bere poemak gutunen bidez (ikus artikulu honetako «Diskografia» atala). Esan Ozenki eta Txalaparta diskoetxeek elkarlanean Hau da ene ondasun guzia disko-liburua argitaratu zuten, idazlearen poema musikatuekin.

2011ko urrian Eusko Jaurlaritzak euskarazko saiakeraren Euskadi Literatura Saria eman zion Moroak gara behelaino artean? liburuari esker, baina sariari dagokion dirua atxiki egingo zuela jakinarazi zuen justiziaren aurrean bere egoera erregularizatu artean.[10] Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak auzirik ez zuela esan zuenean,[11] diru saria eman zioten.

Joseba Sarrionandiaren ahots-grabazioa 2017ko Korrikarako idatzitako mezua irakurtzen. Iruñea, 2017ko apirilaren 9a

2016ko azaroaren hasieran, Etxepare Euskal Institutuak Habanako Unibertsitatean (Kuba) euskal irakurle izendatu zuen Sarrionandia, hautaketa prozesu zorrotz baten ostean, eta orduantxe jakin zen Habanan bizi dela duela urte batzuetatik.[1] Eta handik egun gutxira, azaroaren 20an, 31 urtean lehen aldiz, haren argazki eguneratu bat argitaratu zen, Euskal Herriko lau agerkaritan (ZuZeu, Berria, Gara eta Noticias taldea) batera plazaratutako elkarrizketa batean; Jose Goitia kazetariak bi egun lehenago egin zituen hala argazkiak nola elkarrizketa.[2][3]

Egindako lanak

Poesia

Narrazioa

Saiakera

Haur literatura

Komiki

Itzulpenak (alter ego batzuk)

Joseba Sarrionandiak, gainera, hainbat idazleren lanak itzuli ditu, eta haiei buruz askotan jarduten da bere liburuetan:

Beste hizkuntzetan

Sarrionandiaren lanak hainbat erdaratara itzuli dituzte:

Poesia antologiak
Narrazioak
Ni ez naiz hemengoa
Atabala eta euria
Harrapatutako txorien hegalak
Lagun izoztua
Moroak gara behelaino artean?
Kolosala izango da

Kazetaritzako kolaborazioak

Sariak

Ikuskizunak

Diskografia

Joseba Sarrionaindiaren olerkiak hainbat abestiren letra izan dira:

Galtzetan gordetzeko koblak
Alberto Caeiroren bisita
Sorterriko koblak
Arratseko fadoa
Biolin musikaz
Oroimeneko portua
Inork agintzen ez didalako
Hi oroituz
  • Euskal kantu txapelketa. Zatiki. 1989.
Inork agintzen ez didalako
Lili bat
Ene begiek
Bost minutuko bisita?
Marinel batzu
Hil ez da deus hiltzen
Encuentros con Sarri en Nación Reixa
Hegazti errariak
Não es tu, faculdade de sentir
Oroitzen zaitudanean, ama
Gure oroitzapenak
Sustraiak
Amodio poema
Azkenengo trena
Amodioa
Preso egon denaren gogoa
Ene begiek
Hau da ene ondasun guzia
Irlandar abiadoreak bere heriotza igarri du
Oroimeneko portua
Ez dut gure herria saltzeko
Aldaketarik aldaketa
Linguae vasconum primitiae
Defenda ezazue zuen bake beltza
Lagun presoak
Esku ahurreko marrak
Bunba, blaf
Thames gozoa
Besterriko koblak
Martin Larralde
Gutunei koblak
Kaleko kronika
Territorio librea
Eguraldi lainotsua hiriburuan
Aspaldian utzitako zelda
Herri proiektua
Bake beltza
Kiromantzidxa (Lekeitio 10)
Ez diren gauzak
Albisteak
Sorlekuaren kanta
Talaieroaren gogoeta
11 aldaketa
Mendebaldarketa
Zertarako?
Hegazti errariak
Mundua begiratzeko leihoak
Sagarroiak
Itsasoak emandako indarra
Ez dizut esango
Kantuaren gauza galdua
Sustraiak han dituenak
Xoriak (Xorien ihesa)
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Lera zakurren balada
Ibaia
Hondartza galduan
Hiriak
Esku biak
Albert Einsteinen mihia
Goizalbada
Ez da itzuliko
Berak entzungo ez duen kantua
Enbaxadore hodeiertzean
Izen zaharrak
Gose grebako hogeigarren egunean
Gaueko argiak
Geografia
Sustraiak han dituenak
Norbere akaberari buruzko mintzaldia
Ene begiek
Propostas para a definição do exilio
Hemen gaude
Giltzak
Não es tu, faculdade de sentir
Esperantza
Geografia
Besamotzaren besoa
Propostas para a definição do exilio
Errua
Zoroetxeko harresia
Anaren hiri arraroa
Katuen kantua
Txalupa
Banku atrakatzaileak
Alegrantziaren aldeko konjura
Eguna
Bederatzi te kikara basamortu ertzean
Non dago gure askatasuna?
Belengo albistiek
Ene begiek
Kontserba fabrikaren aurrean

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Joseba Sarrionandia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseba Sarrionandia Aldatu lotura Wikidatan