Bizi estralurtar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
36. lerroa: 36. lerroa:
== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}
{{Autoritate kontrola}}

* [[Pioneer plaka]]
* [[Pioneer plaka]]
* [[Drakeren ekuazioa]]
* [[Drakeren ekuazioa]]

08:59, 29 urria 2018ko berrikusketa

Espaziotik etor daitezkeen seinale inteligenteak aurkitzeko sistema.

Bizi estralurtarra Lurra planetatik kanpo sortutako bizia da. Hipotesi hutsa baino ez da, zientzialariek ez baitute horren zantzurik aurkitu.

Baldin eta bizi estralurtarra badago, zientzialariek uste dute unibertsoko hainbat tokitan sortu zela, elkarren eraginik gabe. Panspermia teoriak, berriz, dio toki batean sortu omen zela eta hortik beste planeta bizigarri batzuetara hedatu. Dena den, bi teoria horiek ez dute elkar baztertzen. Bizi estralurtarraren ikerketa eta teorizazioa astrobiologiari exobiologia edo xenobiologia esaten zaio.

Bizi estralurtarra garatu omen duten tokiei dagokienez, honakoak iradoki dira: Marte, Jupiterren eta Saturnoren sateliteak (Europa, Enzelade edo Titan) eta, azkenaldian, Gliese 581 c, eguzki sistematik kanpo bere izarraren eremu bizigarrian dagoen planeta ezagun bakarra dena. Gainera, ur likidoa daukala ere esan da.

Bizi estralurtarraren formari buruzko espekulazioak[1] bakteria mailatik izaki adimentsuetara joaten dira. Izan ere, zientzia fikzioaren garapenarekin batera, jende frankok adierazten du UFOak, gailu hegalari identifikatu gabeak, edo izaki estralurtarrak berak ikusi dituela. Kultura popularrean (telebistan, zineman, komikietan, literaturan...) estralurtarraren irudia oso zabalduta dago.

Bizia omen duten (edo izan omen duten) planetak

Teoria ez-zientifikoak

Estralurtar baten irudi tipikoa (Roswelleko estralurtarra)

Ufologoek kontatutako estralurtarrak:

Grisak: Zeta Reticulitik etorriak duten androide estralurtar grisak dira, 90-150 cm bitartekoak. Buruhandiak eta ahulak dira eta Roswelleko estralurtarra izenaz ere ezagunak dira.

Narrastitarra: Alpha Draconis sistematik etorriak dira. Lurra jatorrizko planeta zuten dinosauroen aroan eta, batzuen ustez, badago planetoide bat 30 milioi narrastitar dituena.

Dropa: Himalaia mendikatean lurreratu ziren androide txikiak ziren.


Erreferentziak

  1. Ana Galarraga Aiestaran: "Estralurtarren eboluzioa. Gizontxo berdeetatik sistema ezezagunetara". Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2014/10/01, 312. zenbakia.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizi estralurtar Aldatu lotura Wikidatan