Lotura metaliko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:


== Propietate optikoak ==
== Propietate optikoak ==
Karga mugikorren presentziak dira propietate optikoen erantzule. Horretarako elektroiak talde kolektibo bezala ulertu behar dira eta ez lotura kobalenteak eratzen dituzten partikula hutsak bezala, elektroi hodei delakoak osatzen dituzte.

[[Argia]], esaterako, eremu elektriko nahiz magnetikoaren arteko konbinazioa da. Eremu elektrikoa metalaren elektroiekin kontaktuan jartzean, argia osatzen duten fotoia gehienak ez dira gai metalaren barrura asko murgiltzeko eta islatuak izaten dira, beste batzuk absorbituak izaten dira, eta absortzio hori espektro ikuskorrean topa daiteke. Horren ondorioz metalak orkorrean disdiratsuak izan ohi dira. Absorbitutako eta islatutako fotoien balantzeak determinatuko du metalaren txuritasuna nahiz gristasuna. Adibidez, zilarra, oso eroale den metala, txurienetakoa da.

01:08, 8 azaroa 2018ko berrikusketa

Lotura metalikoa lotura kimiko mota bat da positiboki kargatutako ioien eta konduzkio elektroien (zeinak deslekututako elektroien elektroi hodei bat sortzen duten) erakarpen elektrostatikoetatik sortzen dena. Deskripzio posible bat izango litzateke elektroi libreen partekatzea ematen dela positiboki kargaturiko ioien (katioi metalikoen) egitura hirudimentsional batean. Lotura metalikoaren ondorioz sortutako propietate fisikoak, besteak beste deformagarritasuna, eroale elektrikoa izatea, bero garraiatzaile zein bero erresistentzia handia izatea, opakoa izatea eta distira metalikoa izatea dira.

Hala ere, metal batek sor ditzakeen lotura kimikoak, lotura metalikoaz gain, ugariak dira, metala egoera puruan azaldu arren. Adibidez galioak (Ga) lotura kobalenteak sortzen ditu bi atomoren artean bere egoera solido zein likidoan.

Historia

Lotura metalikoaren izaera

Lotura metalikoa bi dimentsiotan

Grafenoa esate baterako, bi dimentsiotako lotura metalikoaren adibide bat da. Lotura hori konposatu aromatikoen (bentzenoa, naftalenoa...) eraztuneko loturen antzekoa da.

Lotura metalikoa hiru dimentsiotan

Esan bezala, lotura metalikoan hainbat metal atomo elkartzen dira elektroiak elkarbanatuz. Atomo hauek hiru dimentsioetan kokatzeko aukera ezberdinak daude eta kokapen mota ezberdin horiei paketatze esaten zaie. Paketatzeak sinpleak edo trinkoak izan daitezke, bestalde, atomoek hartzen duten kokapen hirudimentsionalaren arabera, paketatzea ere ezberdin izendatzen da. Bi deskribapen hauen arabera azaltzen da metalek izango duten paketatze mota.

Erradio metalikoa

Erradio metalikoa lotura metalikoa osatzen duten bi ioi metalikoren artean dagoen distantziaren erdia da. Erradioa zenbait faktoreren menpe dago, hala nola, atomoaren izaera edo ingurunea (bereziki koordinazio zenbakia da faktorerik garrantzitsuenetakoa, tenperaturaren eta aplikatutako presioaren eraginpean dagoena).

Loturaren sendotasuna

Metalen kasuan, orokorrean, atomoen arteko erakarpen indarra sendoa da, eta beraz, lotura hori apurtzeko energia handia beharko dugu. Horren ondorioz, metalek normalean irakite-puntua altua izaten dute (wolframioaren irakite-puntua adibidez 5838Ktakoa da).

Galioa adibidez, fusio-puntu baxua duen metala da (giro tenperaturan urtzen da) baina bere irakite-tenperatura orokorrean altua da (galio likidoa ez da batere lurrunkorra).

Disolbagarritasuna eta konposatuen formazioa

Propietate optikoak

Karga mugikorren presentziak dira propietate optikoen erantzule. Horretarako elektroiak talde kolektibo bezala ulertu behar dira eta ez lotura kobalenteak eratzen dituzten partikula hutsak bezala, elektroi hodei delakoak osatzen dituzte.

Argia, esaterako, eremu elektriko nahiz magnetikoaren arteko konbinazioa da. Eremu elektrikoa metalaren elektroiekin kontaktuan jartzean, argia osatzen duten fotoia gehienak ez dira gai metalaren barrura asko murgiltzeko eta islatuak izaten dira, beste batzuk absorbituak izaten dira, eta absortzio hori espektro ikuskorrean topa daiteke. Horren ondorioz metalak orkorrean disdiratsuak izan ohi dira. Absorbitutako eta islatutako fotoien balantzeak determinatuko du metalaren txuritasuna nahiz gristasuna. Adibidez, zilarra, oso eroale den metala, txurienetakoa da.