Irlandako musika matxino: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Abestiak: "The Boys of Kilmichael" abestia gehitu.
15. lerroa: 15. lerroa:
* [[A Nation Once Again]]
* [[A Nation Once Again]]
* [[Amhrán na bhFiann]]
* [[Amhrán na bhFiann]]
* [[Boys of Kilmichael]]
* [[Come out Ye Black and Tans]]
* [[Come out Ye Black and Tans]]
* [[Follow Me Up To Carlow]]
* [[Follow Me Up To Carlow]]
24. lerroa: 25. lerroa:
* [[Oró Sé do Bheatha 'Bhaile]]
* [[Oró Sé do Bheatha 'Bhaile]]
* [[Roddy McCorley]]
* [[Roddy McCorley]]
* [[The Boys of Kilmichael]]
* [[The Boys of the Old Brigade]]
* [[The Boys of the Old Brigade]]
* [[The Boys of Wexford]]
* [[The Boys of Wexford]]

00:34, 15 azaroa 2018ko berrikusketa

Irlandako musika matxinoa edo Irlandako musika erreboltaria (ingelesez Irish rebel music) Irlandako musika herrikoiaren barnean sailkatu ohi den musika azpigenero bat da, kutsu zeharo abertzale, nazionalista eta errepublikarra du. Bere hitzak irlandar errepublikanismoan oinarritzen dira.

Musika mota honek Irlandako historiari buruzko hainbat gertakizunen aipamenak egin ohi ditu, nagusiki 1798ko Irlandar Altxamendutik hasi eta Irlandar Independentzia Gerra arteko denboraldia barne hartzen du, batzutan Ipar Irlandako gatazka ere barne hartu ohi duelarik. Denboraldi honetan izan baitzen, eta bereziki XX. mendearen hasieran, musika mota honek sorkuntza indar handiena izan zuen garaia.

Halere, salbuespen batzuk ere badaude, eta denboraldi hori baino lehenagoko ingelesen aurkako gudu edo liskarren aipamenak ere izan ohi dira (Oró Sé do Bheatha 'Bhaile, Follow Me Up To Carlow edota Young Ned Of The Hill abestiak kasu).

Bestalde, 1922. urtetik aurrera, eta bereziki 1970eko hamarkadatik aurrera, Ipar Irlandako gatazkaren inguruko abestiak ere badaude.

Taldeak

Irlandan musika mota hau lantzen duten musika talde ugari daude (baita Irlandatik kanpora irlandar komunitateak bizi diren herrialdeetan ere: Eskozia, Ingalaterra, Ameriketako Estatu Batu, Australia...).

Talde garrantzitsuenen artean hauek leudeke: The Wolfe Tones, The Dubliners, The Clancy Brothers, Éire Óg, Ryan's Fancy...

Abestiak