Motia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 37°52′06″N 12°28′07″E / 37.868333333333°N 12.468611111111°E / 37.868333333333; 12.468611111111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
49. lerroa: 49. lerroa:
}}
}}


Motia (antzinako grezieraz: Μοτύη, Μοτύα; italieraz: Mozia, Mothia; Sizilieraz: Mozzia), antzinako hiri indartsu bat zen, Siziliako mendebaldeko kostako irla batean kokaturik, [[Trapani|Drepanum]] eta [[Marsala|Lilibeoren]] artean. Monje basilioek, XI. mendean, irla San Pantaleon berrizendatu zuten. Stagnone urmaelean datza, Marsalako udalerrikoa izanik.

Irlaren neurriak honako hauek dira: 850 metro luze, 750 metro zabal, Siziliako kostatik kilometro batera dago. Antzinean, [[lubeta]] batek lotzen zuen irla eta kosta, bakarrik gurdiak gurpil handiekin hirira errazago heltzeko<ref>DIODORO SIKULO: XIV. 48.</ref>. Marmolezko eskultura bat aurkitu zen 1979an Motian [[auriga]] bat irudikatzen zuena<ref> BELL, Malcolm Bell (1995): , ''III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40'' “ The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , 1-42 or.

</ref>.

Motia (antzinako grezieraz: Μοτύη, Μοτύα; italieraz: Mozia, Mothia; Sizilieraz: Mozzia), antzinako hiri indartsu bat zen, Siziliako mendebaldeko kostako irla batean kokaturik Drepanum (gaurko Trapani) eta Lilibeum (gaurko Marsala) artean. Monje basiliek, XI. mendean, irla San Pantaleo berrizendatu zuten. Stagnone urmaelean datza, Marsalako udalerrikoa izanik.
Irlaren neurriak honako hauek dira: 850 metro luze, 750 zabal eta Siziliako kostatik kilometro batera dago. Antzinean, lubeta batek lotzen zuen irla eta kosta, bakarrik gurdiak gurpil handiekin hirira errazago heltzeko (Diodorus Siculus XIV. 48.).
Marmolezko eskultura bat aurkitu zen 1979an Motiako auriga bat irudikatuz (BELL, Malcolm Bell (1995): , III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 “ The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , 1-42 or.) ()


==Historia==
==Historia==
Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, Kartagoren fundazioa baino mende bat beranduago. Fenizioen kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzako guneak eraikitzea baina denborren poderioz, hiri garrantzitsu bat bilakatu zen. Feniziarrek bizitzeko ez zen irla, haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmaelaren defentsa naturala zen baina harresiez inguratuta zegoen ere. Haize-errotak eta putzuak erabiltzen ziren ura lurruntzeko eta gero gatza ehotzeko eta findatzeko. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (Ettore Infersa izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko.
Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, Kartagoren fundazioa baino mende bat beranduago. [[Fenizia|Fenizioen]] kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzako guneak eraikitzea eta, denboraren poderioz, hiri garrantzitsu bat bilakatu zen. Hasieran, bizitzeko ez zen irla, feniziarrek haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmaela defentsa naturala izateaz gain, harresiez inguratuta zegoen ere. Haize-errotak eta putzuak erabiltzen zituzten ura lurruntzeko eta lortutako gatza gero ehotzeko eta findatzeko. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (''Ettore Infersa'' izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko.
Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: hiriaren izena Motya emakumearengandik zetorren, Heraklesekin zerikusia zuena (Stephanus of Byzantium). Aurkitutako txanpoien arabera, Motia izena feniziar Mtw hitzetik dator, artilea iruteko gunea esan nahi duena.
Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: hiriaren izena Motya emakumearengandik zetorren, [[Herakles|Heraklesekin]] zerikusia zuena<ref> ESTEFANO BIZANTZIOKOA
</ref>. Aurkitu diren txanpoietan Motia izena feniziar ''Mtw ''hitzetik dator, artilea iruteko gunea esan nahi duena.
Siziliako beste feniziarren koloniak bezala, Kartagoren agindupean erori zen, nahiz eta Diodorok esan kartagotar kolonia zela, beharbada ez zen guztiz egia izan. (Thucydides vi. 2 ; Diod. Xiv. 47.).
[[Sizilia|Siziliako]] beste feniziar koloniak bezala, [[Kartago|Kartagoren]] agindupean erori zen, nahiz eta [[Diodoro Sikulo|Diodorok]] esan kartagotar kolonia zela, beharbada ez zen guztiz egia izan<ref>TUZIDIDES: VI, 2. </ref><ref>DIODORO SIKULO: XIV. 47.</ref>.
Siziliako greziar koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zuten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien ndoan ezarri ziren, hau da, Solunte, Panorno eta Motia (Thuc. l. c. ).
Siziliako Greziako koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zituzten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien ondoan ezarri ziren, hau da, [[Solunte]], [[Palermo|Panorno]] eta Motia<ref> TUZIDIDES: l. c.</ref>.
Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetan hurbil, eta, gainera, babestutako toki batean zegoenez, bilakatu zen kartagotarren gotorlekurik preziatuena eta irlako merkataritzarako hiririk onena (Diod. Xiv. 47. ). Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen zenbait denbora beranduago.
Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetatik hurbil eta, gainera, babestutako toki batean zegoenez, kartagotarren gotorlekurik preziatuena bilakatu zen baita irlako merkataritzarako hiririk onena ere<ref>DIODORO SIKULO: XIV. 47. </ref>. Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen zenbait denbora beranduago.
Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian haren setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena Hekateko Miletokoa da (Stephanus of Byzantium s. v.. ), geroago Tuzididesek dio atenastarren espedizioaren garaian (K.a. 415), Motia zela feniziarren koloniarik handiena (Thuc. vi. 2.). Zenbait urte geroago, K.a. 409an, Hannibal Magonek kartagotar armada Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik Selinontera abiatu zen hiria erasotzeko (DIOD. XIII. 54, 61.). Hiri hori suntsitu zen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, Hermokrates, Sirakusako erbesteratu bat, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin arpilatzen zituen Panornoko eta Motiako eskualdeak (Id. Xiii. 63.). Hamilkarrek egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri hauek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari(Id. xiii. 88.).
Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian haren setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena [[Hekateko Miletokoa]] da<ref>ESTEFANO BIZANTZIOKOA: s. v.</ref>, geroago Tuzididesek dio [[Atenastarren espedizioa|atenastarren espedizioaren]] garaian (K.a. 415), Motia zela feniziarren koloniarik handiena (Thuc. vi. 2.). Zenbait urte geroago, K.a. 409an, Hannibal Magonek kartagotar armada Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik Selinontera abiatu zen hiria erasotzeko (DIOD. XIII. 54, 61.). Hiri hori suntsitu zen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, Hermokrates, Sirakusako erbesteratu bat, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin arpilatzen zituen Panornoko eta Motiako eskualdeak (Id. Xiii. 63.). Hamilkarrek egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri hauek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari(Id. xiii. 88.).


[[File:Antzinako Sizilia.png|thumb|300px|<small><center>Siziliako antzinako hiriak</small>]]
[[File:Antzinako Sizilia.png|thumb|300px|<small><center>Siziliako antzinako hiriak</small>]]

12:55, 16 azaroa 2018ko berrikusketa

Motia
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Free municipal consortiumFree Municipal Consortium of Trapani
Italiako udalerriMarsala
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak37°52′06″N 12°28′07″E / 37.868333333333°N 12.468611111111°E / 37.868333333333; 12.468611111111
Map
Azalera0.65 km²
isoladimozia.it

Motia (antzinako grezieraz: Μοτύη, Μοτύα; italieraz: Mozia, Mothia; Sizilieraz: Mozzia), antzinako hiri indartsu bat zen, Siziliako mendebaldeko kostako irla batean kokaturik, Drepanum eta Lilibeoren artean. Monje basilioek, XI. mendean, irla San Pantaleon berrizendatu zuten. Stagnone urmaelean datza, Marsalako udalerrikoa izanik. Irlaren neurriak honako hauek dira: 850 metro luze, 750 metro zabal, Siziliako kostatik kilometro batera dago. Antzinean, lubeta batek lotzen zuen irla eta kosta, bakarrik gurdiak gurpil handiekin hirira errazago heltzeko[1]. Marmolezko eskultura bat aurkitu zen 1979an Motian auriga bat irudikatzen zuena[2].

Historia

Hiriaren sorrera, agian, K.a. VIII. mendean gertatu zen, hau da, Kartagoren fundazioa baino mende bat beranduago. Fenizioen kolonia bat izan zen, gustuko zutenak antzeko tokietan merkataritzako guneak eraikitzea eta, denboraren poderioz, hiri garrantzitsu bat bilakatu zen. Hasieran, bizitzeko ez zen irla, feniziarrek haren garaiko hiri aberatsenetako bat bilakatu zuten. Urmaela defentsa naturala izateaz gain, harresiez inguratuta zegoen ere. Haize-errotak eta putzuak erabiltzen zituzten ura lurruntzeko eta lortutako gatza gero ehotzeko eta findatzeko. Gaur egun, errotak eta gatz-putzuen (Ettore Infersa izenekoak) jabeek konpondu dituzte bisitagarriak izateko. Greziarrek, haien ohiturei eutsiz, izena kondairazko jatorri bati lotzen zuten: hiriaren izena Motya emakumearengandik zetorren, Heraklesekin zerikusia zuena[3]. Aurkitu diren txanpoietan Motia izena feniziar Mtw hitzetik dator, artilea iruteko gunea esan nahi duena. Siziliako beste feniziar koloniak bezala, Kartagoren agindupean erori zen, nahiz eta Diodorok esan kartagotar kolonia zela, beharbada ez zen guztiz egia izan[4][5]. Siziliako Greziako koloniak ugaritu eta handiagotu zirenean, feniziarrek utzi zituzten etorri berrien ondoko eremuak eta hiru kolonia nagusien ondoan ezarri ziren, hau da, Solunte, Panorno eta Motia[6]. Azken hau, Kartagotik eta Afrikako komunikazioetatik hurbil eta, gainera, babestutako toki batean zegoenez, kartagotarren gotorlekurik preziatuena bilakatu zen baita irlako merkataritzarako hiririk onena ere[7]. Dirudienez, Lilibeok antzeko garrantzia izan zuen zenbait denbora beranduago. Hala ere, Motia oso gutxi aipatzen da historian haren setioa pairatu arte. Lehenengo aipamena Hekateko Miletokoa da[8], geroago Tuzididesek dio atenastarren espedizioaren garaian (K.a. 415), Motia zela feniziarren koloniarik handiena (Thuc. vi. 2.). Zenbait urte geroago, K.a. 409an, Hannibal Magonek kartagotar armada Lilibeon lehorreratu zenean, jeneral horrek itsas-armada Motiako golkoan ainguratu ondoren, lurretik Selinontera abiatu zen hiria erasotzeko (DIOD. XIII. 54, 61.). Hiri hori suntsitu zen, baina kartagotarrek alde egin ondoren, Hermokrates, Sirakusako erbesteratu bat, horretan aurkitu zuen babesa eta handik jarraitzaile askorekin arpilatzen zituen Panornoko eta Motiako eskualdeak (Id. Xiii. 63.). Hamilkarrek egindako espedizioan K.a. 407an, hi hiri hauek etengabean eman zien abegi kartagotar flotari(Id. xiii. 88.).

Siziliako antzinako hiriak

Motiako setioa

Hiri honen kokapenaren garratziarengatik, Dionisiok eraso egin zuen K.a. 397an. Motiako biztanleek uste zutenez Kartagok lagunduko ziela, borrokarako prestatu ziren kontinenterekin lotzen zuen lubeta moztuz. Dionisiok beste berri bat eraiki behar zuen eta katapultak ekarri zituen harresiak apurtzeko, baina motiarrek erresistentzia gogorra jarri zuten. Behin murruak zeharkatu ziren, motiarrek kalez-kale eta etxez-etxe defendatu zuten hiria. Azkenean, hiria konkistatu ondoren, greziarrek popuazilio guztia hil zuten (Diod. Xiv. 47-53.). Horren ostean, Dionisiok garnizio bat jarri zuen Biton esanetara. Bitartean, Leptines, anaiak, ontziteriaren almirantea zen, baina K.a. 396ko udaberrian, Himilkon Palermon lehorreratu en eta ahalegin handirik gabe Motia berreskuratu zuen. (Ibid. 55.). Hala ere, Motiak ez zuen aurreko garrantzia berreskuratu, Himilkonek, seguruago zelakoan, Lilibeo fundatu zuelako eta Motiako biztanleria hara eraman zituen (Diod. xxii. 10. p. 498.). Harrez geroztik Motia historiatik desagertu zen, eta irla horrtan bakarrik arrantzale batzuk bizi ziren. Erromatarrek Sizilia konkistatu zutenean, Lehen Gerra Punikoan (K.a. 264-241) Lilibeok eklipsatu zuen Motia. Nahiz eta Motiak greziar populaziorik ez izan Dionisioren konkista baino lehen, "ΜΟΤΥΑΙΟΝ" greziar inskripzioekin txanponak aurkitu dira. Inguruko Segestan gauza bera egin zuten (Eckhel, vol. i. p. 225.).

Erdi Aroa

Erdi Aroan Basiliotar praileek ezarri ziren irlan eta San Pantaleon izendatu zuten. 1888an Joseph Whitakerrk aurkitu zuen hiria.

Gaurko egoera

Hasieran, Motiaren kokapena zenbait geografok dudak jarri zuten baina William Henry Smythek argi identifikatu zuen hiri hori, Lilibeo eta San Teodoro muinoen artean zegoena. Kostak badia sakon bat du, honen aurrean hainbat harkaitz daudela, Stagnone izenekoak. Harkaitzen eta kostaren artean, San Pantaleón irla dago, non, antzinako hiri baten aztarnak identifikagarriak diren, hala nola, harresien atal batzuk eta hauetako bi sarrerak. Irla osoan zehar txanponak, adreiluak eta zeramikazko atalak aurkitu dira. Aztarnategiaren perimetroa ez da 2,5 km baino handiagoa eta han bakarrik arrantzale bizi dira (William Henry Smyth, Sicily, pp. 235, 236.). Agerian dagoen hiriaren hedadura ados dago Diodorok esandakoarenkin. Honen arabera, etxeak altuak ziren, eraikuntza sendokoak eta kale estuak zituen biztanleen defentsa ahalbiderateko. (Diod. Xiv. 48, 51.). Whitaker Foundation (Palermo) da Motia irlaren jabea, hau ospetsua da Marsala ardoengatik. Hor bisita daitekeena da: museo txiki bat eta zenbait zibilizazioren ondo zaindutako hondakinak. Motiako aztarnek Egipto, Korinto, Atika, Erroma eta Heleniar zibilizazioetatik eragina dute. Tofeta hilerria ezaguna da. Honetan errausten ziren umeak Tanit edo Ba‘al Hammon jainkoei sakrifizio gisa eskainitakoak. Antzinako egoitza asko publikoarentzat zabaldu dira. Gidariek bisitarientzat ingelesez eta italieraz azaltzen dute.

Motiako posizioa

Arkeologia

Motiako aurigaren eskultura, 1979an aurkitu zena, ikusgai dago Giuseppe Whitaker museoan. Gurdi-lasterketa baten garaile horrek oso aberatsa izango zen lan hori agintzeko. Feniziar gotorlekuen barruan aurkitu zen, eraiki zirenak Dionisiok, K.a. 397an, Motia inbaditu baino lehen. Horren kalitatea aztertuz gero, egilea izango zen greziar bat pertsiarren porrotaren garaian bizi zena. Litekeena da, eskultura hau kartagotarrek, K.a. 409-405. urteen artean, greziar hiri batetik egindako arpilaketa izatea (The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" Malcolm Bell, III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 (1995), pp. 1-42 ).

2006ko martxoan egindako indusketek agerian utzi zituzten etxe bat harresien ondoan. Lan horiek agerian utzi zuten Motia populatuta zegoela greziarren suntsitu ostean. Aurkitutakoaren artean sukaldaritzarako kaikuak, feniziar estiloko edalontziak, aldareak eta iruteko tresnak.


Fikzioan

L. Sprague de Camp.ek 1965ean idatzi zuen The Arrows of Hercules eleberri historikoa, non “K.a. 399ko” Motiako gudua gertakizun handiena den.


Erreferentziak

  1. DIODORO SIKULO: XIV. 48.
  2. BELL, Malcolm Bell (1995): , III Memoirs of the American Academy in Rome Vol. 40 “ The Motya Charioteer and Pindar's "Isthmian 2" , 1-42 or.
  3. ESTEFANO BIZANTZIOKOA
  4. TUZIDIDES: VI, 2.
  5. DIODORO SIKULO: XIV. 47.
  6. TUZIDIDES: l. c.
  7. DIODORO SIKULO: XIV. 47.
  8. ESTEFANO BIZANTZIOKOA: s. v.

Galeria