Edukira joan

«Txikipedia:Aho»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
(Orri berria: «{{PAGEBANNER:Mouth.jpg|origin=0,0}} '''Ahoa''' digestio-aparatuaren sarrera edo irekiera da; animalia gehienek gorputz-ata...»)
 
No edit summary
 
==Gizakien ahoa==
Giza ahoak zenbait atal ditu. [[Txikipedia:Ezpain|Ezpainek]] ahoaren kanpoaldea inguratzen dute. [[Txikipedia:Masail|Masailek]] ahoaren aldeak edota paretak osatzen dituzte, beheko aldea aho-zola da, eta goialdekoa [[Txikipedia:Ahosabai|ahosabaia]]. Ahosabaiak bi zati ditu: aurrealdea ahosabai gogorra deitzen da, haragiz estalitako hezur batez osatuta dagodagoelako; atzealdea, berriz, haragiahosabai biguna besterik ezdeitzen da, haragi bigunaz osatuta dagoelako. Ahoaren atzealdean, sabaitik zintzilik, aho-gingila dago, haragizko luzakin bat.
 
Ezpainen atzean, bi [[Txikipedia:Hortz|hortz]] ilara edo multzo daude, ahoaren goialde eta behealdean, [[Txikipedia:Masailezur|masailezurren]] gainean. Gizakiok elikagaiak mastekatzeko erabiltzen ditugu hortzak. [[Txikipedia:Hortzoi|Hortzoiek]] hotzak inguratzen eta masailezurrera konektatzen dituzte.