Subdukzio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa: 44. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
<references />
<references />

[[Kategoria:Plaken tektonika]]

20:28, 29 azaroa 2018ko berrikusketa

Subdukzio eremua

Plaken tektonikaren teoriaren arabera[1], plaken subdukzioa hondoratze prozesu bat da. Hondoratze prozesu honetan, plaka litosferiko baten eremu ozeanikoa beste plaka baten ertzaren azpian hondoratzen da, muga konbergente batean. Hala ere, muga konbergente guztiak ez dira subdukzio eremuak: plaken arteko dentsitatea oso antzekoa bada, subdukzioa beharrean, obdukzioa ematen da. Subdukzioa subdukzio eremu zabaletan gertatzen da eta egun, gehienak ozeano Barean daude,"Ozeano Bareko Suzko Eraztuna"[2] deritzon eremuan. Dena den, mediterranear itsasoan, Antilletan, Hegoaldeko Antilletan eta Indonesiako kosta indikoan ere aurkitzen dira.

Subdukzioak magnitude handiko lurrikara ugari eragiten ditu, zeinak Benioff edo Benioff-Wadati eremuan sortzen diren. Beste eraginetako bat lurrazaleko mantuaren zati baten fusio partziala da; horren ondorioz, magma sortzen da eta honek gora egin ahala, sumendiak sortzen dira[3].

Subdukzio angelua Benioff eremuak lurrazalarekin osatzen duen angelua da, eta aldakorra da. Adibidez, Marianar uharteetan 90º ingurukoa da eta Perun 10ºkoa.[4] Lurreko lurrazal ozeaniko zaharrena Marianetako itsas hobian subduzitzeko bidean dena da, ofiolitak kontuan hartu gabe.


Subdukzioa eragiten duten indarrak

Subdukzioaren dinamika aztertzerakoan, zenbait faktore hartu behar dira kontuan.

Bultzada indarrak

Indar hau da nagusiki subdukzioa eragiten duena; dortsal ozeanikoen muga konstruktiboen ondorioz gertatzen da. Dortsaletako arroka gazteen bultzadak sortutako indarraren ondorioz, arroka zaharrenak (dortsaletik urrunen daudenak) lurrazal kontinentalarekin talka egitera daramatza. Modu horretan, plaka kontinentalak indar bat sortzen du, plaka ozeanikoaren aurkakoa dena.

Indar grabitatorioak

Subdukzioa gertatzen den momentuan indar grabitatorioetako diferentziak dira faktore nagusietako bat, eta hori plaken pisua bera da.

Flotatzeko ahalmena, plaken dentsitatearen araberakoa dena, indar grabitatorioaren noranzkoaren aurkakoa da. Horrenbestez, indar grabitatorioa handitu ahala, flotatzeko ahalmena txikiagoa izango da.

Orokorrean, konposizio kimikoa dela eta, lurrazal ozeanikoa kontinentala baino dentsoagoa da. Lurrazal ozeanikoa arroka mafiko eta ultramafikoz eratua dago, hala nola, gabroz, dunitaz eta basaltoz (burdina, magnesio, kromo eta beste elementu pisutsuetan aberatsak direnak); hortaz, lurrazal kontinentalarekin konparatuta, askoz pisutsuagoa da ozeanikoa. Lurrazal kontinentala bitarteko arrokez eta arroka azidoez eratua dago, adibidez, andesitaz, granitoz eta erriolitaz (sodio, potasio eta aluminioan aberatsak direnak).

Subdukzio-angelua


Efektuak

Andeak

Litosfera ozeanikotik astenosferara dagoen subdukzio-angelua plaken dentsitatearen araberakoa da. Ozeano Bareko zati batzuetan, litosfera zaharra da, 160 milioi urte baino gehiago baititu eta, orokorrean, mantura 90º inguruko angeluaz hondoratzen da. Bestalde, litosfera ozeaniko gaztea bero dago eta flotatu egiten du; horrenbestez, angelu txikiaz subduzitzeko joera du.


Angelu baxuen ondorioz, hondoratzen den plakaren eta gainezartzen den plakaren arteko interakzioa handiagoa da. Horregatik, inguru hauetan, lurrikarak eremu txikiago batean ematen dira, hau da, lurrikara handiak sarritan gertatzen dira. Kasu honen adibide dira Andeak.[5]

Sismikotasuna eta bolkanismoa


Orogenia

Subdukzio plakek orogenia eragin dezakete irla ozeanikoak, meseta ozeanikoak eta sedimentuak muga konbergenteetara eramanez. Askotan, materiala ez da subduzitzen plakaren gainerako zatiarekin, kasu horietan, kontinente aldera handiagotzen da eraketa exotikoak sortuz.[6]

Gailentzen den kontinentearen eta material ozeanikoen arteko talkak eragin gabe ere eragin dezake orogenia subdukzioak. Plaka kontinente baten azpiko angelu baxu batean subduzitzen denean, plakak nahikoa trakzio izan dezake plaka kontinentalaren behealdean gaineko plakan fenomeno desberdinak eragiteko.


Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Plate tectonics - The Encyclopedia of Earth» editors.eol.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  2. .
  3. .
  4. P., Kearey,. (2009). Global tectonics.. (3rd ed.. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405107778. PMC 132681514. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  5. J., Tarbuck, Edward. (2005). Ciencias de la tierra una introducción a la geología física. (8a ed. argitaraldia) Pearson Educación ISBN 8420544000. PMC 63530910. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  6. Encyclopedia of environmental change. ISBN 9781446264881. PMC 874029767. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).