Subdukzio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
22. lerroa: 22. lerroa:


== Subdukzio-angelua ==
== Subdukzio-angelua ==
Subdukzio baten angelua, lurrazalaren ezaugarrien araberakoa da. Esan genezake, subdukzio baten angelu normala 30 gradutakoa dela (Chileko subdukzioaren antzera) eta angelu hau aldatzen denean, bi angelu mota bereizten direla:
'''1-Angelu altuak:'''

Angelu mota hauek, 90 gradu izatera iritsi daitezke eta lurrazaleko baldintza oso espezifikoengatik sortzen dira. Angelu mota honen adibiderik ezagunena, [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko]] eta [[Filipinaseko plakek]] talka egitean sortutako subdukzioa da. Subdukzio honen behe abiadura, abiadura horizontala baino handiagoa da eta honek [[Pazifikoko plaka|Pazifikoko plakak]] atzera egitea eragiten du, [[Ozeano dortsal|dortsal ozeanikoak]] eragiten duen bultzadaren kontrako noranzkora. Honen ondorioz, arku-arroa sortzen da. Limite aktiboko angelu altuko eremu honek, subdukzio eremuak forma ganbila hartzea eragiten du.

'''2-Angelu baxuak:'''

Mota honetako angeluak, azpian geratuko den plakaren [[Erliebe (geografia)|erliebearen]] ondorioz sortzen dira. Adibidez, [[Nazcako plaka|Nazkako]] eta [[Hego Amerikako plaka|Hego Amerikako plaken]] artean, subdukzio angelu hau sortzen da. Aspaldiko [[Puntu bero|puntu beroek]] (gaur egun inaktiboak) Nazkako plakan sortu dituzten kresta ozeanikoek, subdukzioaren angelua txikitzea eragiten dute. Angelu mota honek [[arku magmatikoaren]] lodiera sortzen du, Ande zentraletan gertatzen den bezala eta [[Altiplanoa|altiplanoak]] sortzera iristen da (Ad. altiplano andinoa).


Esan beharra dago, subdukzio baten angelua, zuzenki erlazionatua dagoela lurrikarekin eta mendien altuerarekin. Chileko subdukzio eremuak adibidez, lehen esan bezala 30 graduko angelua du eta honen ondorioz magnitude handiko lurrikarak sortzen dira, angeluaren ondorioz, subdukzioa lurrazaletik oso gertu dagoelako eta tamaina erdi-altuko mendikateak sortzen dira. [[Himalaia|Himalaian]] berriz, subdukzio angelua ia 90 gradukoa da eta honen ondorioz, magnitude handiko lurrikarak sakonera handian gertatzen dira eta gutxi dira lurrazalean sortzen direnak. Gainera, subdukzio mota hauetan mendikate altuak sortzen dira eta horregatik, Himalaian daude gaur egungo mendirik altuenak (Ad. Everest).

<br />
<br />


33. lerroa: 45. lerroa:


=== Sismikotasuna eta bolkanismoa ===
=== Sismikotasuna eta bolkanismoa ===
<br />Plaken arteko mugimenduek sortzen duten [[Marruskadura indar|marruskaduraren]] ondorioz, [[energia potentzial]] elastikoa pilatu egiten da eta ezin denean energia gehiago pilatu, energia askatu egiten da plano batek banatzen dituen bi blokeen arteko mugimendu erlatibo bezala ([[faila]]). Mugimendu konbergenteak, aktibitate sismiko handieneko guneak dira. [[Japonia|Japon]], [[Txile|Chile]] eta [[Haiti]] oso kaltetuak izan dira subdukzioak eragiten duten sismikotasunaren ondorioz.Subdukzio eremuetan dauden [[Sumendi|sumendiak]], oso sumendi handiak eta altuak dira, eta sumendiak itxura hau dute igotzen den magmaren konposizioarengatik, izan ere, biolentzia handiarekin erupzionatzen baitute (labaren biskositatearen ondorioz). Munduko mapa batean ezaugarri honetako sumendiak kolokatzean argi ikusi daiteke mendikateekiko paralelo daudela eta honen ondorioz definitu dezakegu subdukzio eremu bat bolkanismoaren ondorioz. Bolkanismo mota honen kondizioak eta ezaugarriak oso desberdinak dira beste edozein sumendiekiko (laba fluidoagoak, konposizio basikoa,etab. Ad. Hawaii).
<br />


=== Orogenia ===
=== Orogenia ===
40. lerroa: 52. lerroa:


Gailentzen den kontinentearen eta material ozeanikoen arteko talkak eragin gabe ere eragin dezake orogenia subdukzioak. Plaka kontinente baten azpiko angelu baxu batean subduzitzen denean, plakak nahikoa trakzio izan dezake plaka kontinentalaren behealdean gaineko plakan fenomeno desberdinak eragiteko.
Gailentzen den kontinentearen eta material ozeanikoen arteko talkak eragin gabe ere eragin dezake orogenia subdukzioak. Plaka kontinente baten azpiko angelu baxu batean subduzitzen denean, plakak nahikoa trakzio izan dezake plaka kontinentalaren behealdean gaineko plakan fenomeno desberdinak eragiteko.






16:17, 2 abendua 2018ko berrikusketa

Subdukzio eremua

Plaken tektonikaren teoriaren arabera[1], plaken subdukzioa hondoratze prozesu bat da. Hondoratze prozesu honetan, plaka litosferiko baten eremu ozeanikoa beste plaka baten ertzaren azpian hondoratzen da, muga konbergente batean. Hala ere, muga konbergente guztiak ez dira subdukzio eremuak: plaken arteko dentsitatea oso antzekoa bada, subdukzioa beharrean, obdukzioa ematen da. Subdukzioa subdukzio eremu zabaletan gertatzen da eta egun, gehienak ozeano Barean daude,"Ozeano Bareko Suzko Eraztuna"[2] deritzon eremuan. Dena den, mediterranear itsasoan, Antilletan, Hegoaldeko Antilletan eta Indonesiako kosta indikoan ere aurkitzen dira.

Subdukzioak magnitude handiko lurrikara ugari eragiten ditu, zeinak Benioff edo Benioff-Wadati eremuan sortzen diren. Beste eraginetako bat lurrazaleko mantuaren zati baten fusio partziala da; horren ondorioz, magma sortzen da eta honek gora egin ahala, sumendiak sortzen dira[3].

Subdukzio angelua Benioff eremuak lurrazalarekin osatzen duen angelua da, eta aldakorra da. Adibidez, Marianar uharteetan 90º ingurukoa da eta Perun 10ºkoa.[4] Lurreko lurrazal ozeaniko zaharrena Marianetako itsas hobian subduzitzeko bidean dena da, ofiolitak kontuan hartu gabe.


Subdukzioa eragiten duten indarrak

Subdukzioaren dinamika aztertzerakoan, zenbait faktore hartu behar dira kontuan.

Bultzada indarrak

Indar hau da nagusiki subdukzioa eragiten duena; dortsal ozeanikoen muga konstruktiboen ondorioz gertatzen da. Dortsaletako arroka gazteen bultzadak sortutako indarraren ondorioz, arroka zaharrenak (dortsaletik urrunen daudenak) lurrazal kontinentalarekin talka egitera daramatza. Modu horretan, plaka kontinentalak indar bat sortzen du, plaka ozeanikoaren aurkakoa dena.

Indar grabitatorioak

Subdukzioa gertatzen den momentuan indar grabitatorioetako diferentziak dira faktore nagusietako bat, eta hori plaken pisua bera da.

Flotatzeko ahalmena, plaken dentsitatearen araberakoa dena, indar grabitatorioaren noranzkoaren aurkakoa da. Horrenbestez, indar grabitatorioa handitu ahala, flotatzeko ahalmena txikiagoa izango da.

Orokorrean, konposizio kimikoa dela eta, lurrazal ozeanikoa kontinentala baino dentsoagoa da. Lurrazal ozeanikoa arroka mafiko eta ultramafikoz eratua dago, hala nola, gabroz, dunitaz eta basaltoz (burdina, magnesio, kromo eta beste elementu pisutsuetan aberatsak direnak); hortaz, lurrazal kontinentalarekin konparatuta, askoz pisutsuagoa da ozeanikoa. Lurrazal kontinentala bitarteko arrokez eta arroka azidoez eratua dago, adibidez, andesitaz, granitoz eta erriolitaz (sodio, potasio eta aluminioan aberatsak direnak).

Subdukzio-angelua

Subdukzio baten angelua, lurrazalaren ezaugarrien araberakoa da. Esan genezake, subdukzio baten angelu normala 30 gradutakoa dela (Chileko subdukzioaren antzera) eta angelu hau aldatzen denean, bi angelu mota bereizten direla: 1-Angelu altuak:

Angelu mota hauek, 90 gradu izatera iritsi daitezke eta lurrazaleko baldintza oso espezifikoengatik sortzen dira. Angelu mota honen adibiderik ezagunena, Pazifikoko eta Filipinaseko plakek talka egitean sortutako subdukzioa da. Subdukzio honen behe abiadura, abiadura horizontala baino handiagoa da eta honek Pazifikoko plakak atzera egitea eragiten du, dortsal ozeanikoak eragiten duen bultzadaren kontrako noranzkora. Honen ondorioz, arku-arroa sortzen da. Limite aktiboko angelu altuko eremu honek, subdukzio eremuak forma ganbila hartzea eragiten du.

2-Angelu baxuak:

Mota honetako angeluak, azpian geratuko den plakaren erliebearen ondorioz sortzen dira. Adibidez, Nazkako eta Hego Amerikako plaken artean, subdukzio angelu hau sortzen da. Aspaldiko puntu beroek (gaur egun inaktiboak) Nazkako plakan sortu dituzten kresta ozeanikoek, subdukzioaren angelua txikitzea eragiten dute. Angelu mota honek arku magmatikoaren lodiera sortzen du, Ande zentraletan gertatzen den bezala eta altiplanoak sortzera iristen da (Ad. altiplano andinoa).


Esan beharra dago, subdukzio baten angelua, zuzenki erlazionatua dagoela lurrikarekin eta mendien altuerarekin. Chileko subdukzio eremuak adibidez, lehen esan bezala 30 graduko angelua du eta honen ondorioz magnitude handiko lurrikarak sortzen dira, angeluaren ondorioz, subdukzioa lurrazaletik oso gertu dagoelako eta tamaina erdi-altuko mendikateak sortzen dira. Himalaian berriz, subdukzio angelua ia 90 gradukoa da eta honen ondorioz, magnitude handiko lurrikarak sakonera handian gertatzen dira eta gutxi dira lurrazalean sortzen direnak. Gainera, subdukzio mota hauetan mendikate altuak sortzen dira eta horregatik, Himalaian daude gaur egungo mendirik altuenak (Ad. Everest).


Efektuak

Andeak

Litosfera ozeanikotik astenosferara dagoen subdukzio-angelua plaken dentsitatearen araberakoa da. Ozeano Bareko zati batzuetan, litosfera zaharra da, 160 milioi urte baino gehiago baititu eta, orokorrean, mantura 90º inguruko angeluaz hondoratzen da. Bestalde, litosfera ozeaniko gaztea bero dago eta flotatu egiten du; horrenbestez, angelu txikiaz subduzitzeko joera du.


Angelu baxuen ondorioz, hondoratzen den plakaren eta gainezartzen den plakaren arteko interakzioa handiagoa da. Horregatik, inguru hauetan, lurrikarak eremu txikiago batean ematen dira, hau da, lurrikara handiak sarritan gertatzen dira. Kasu honen adibide dira Andeak.[5]

Sismikotasuna eta bolkanismoa


Plaken arteko mugimenduek sortzen duten marruskaduraren ondorioz, energia potentzial elastikoa pilatu egiten da eta ezin denean energia gehiago pilatu, energia askatu egiten da plano batek banatzen dituen bi blokeen arteko mugimendu erlatibo bezala (faila). Mugimendu konbergenteak, aktibitate sismiko handieneko guneak dira. Japon, Chile eta Haiti oso kaltetuak izan dira subdukzioak eragiten duten sismikotasunaren ondorioz.Subdukzio eremuetan dauden sumendiak, oso sumendi handiak eta altuak dira, eta sumendiak itxura hau dute igotzen den magmaren konposizioarengatik, izan ere, biolentzia handiarekin erupzionatzen baitute (labaren biskositatearen ondorioz). Munduko mapa batean ezaugarri honetako sumendiak kolokatzean argi ikusi daiteke mendikateekiko paralelo daudela eta honen ondorioz definitu dezakegu subdukzio eremu bat bolkanismoaren ondorioz. Bolkanismo mota honen kondizioak eta ezaugarriak oso desberdinak dira beste edozein sumendiekiko (laba fluidoagoak, konposizio basikoa,etab. Ad. Hawaii).

Orogenia

Subdukzio plakek orogenia eragin dezakete irla ozeanikoak, meseta ozeanikoak eta sedimentuak muga konbergenteetara eramanez. Askotan, materiala ez da subduzitzen plakaren gainerako zatiarekin, kasu horietan, kontinente aldera handiagotzen da eraketa exotikoak sortuz.[6]

Gailentzen den kontinentearen eta material ozeanikoen arteko talkak eragin gabe ere eragin dezake orogenia subdukzioak. Plaka kontinente baten azpiko angelu baxu batean subduzitzen denean, plakak nahikoa trakzio izan dezake plaka kontinentalaren behealdean gaineko plakan fenomeno desberdinak eragiteko.


Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Plate tectonics - The Encyclopedia of Earth» editors.eol.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  2. .
  3. .
  4. P., Kearey,. (2009). Global tectonics.. (3rd ed.. argitaraldia) Wiley-Blackwell ISBN 9781405107778. PMC 132681514. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  5. J., Tarbuck, Edward. (2005). Ciencias de la tierra una introducción a la geología física. (8a ed. argitaraldia) Pearson Educación ISBN 8420544000. PMC 63530910. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).
  6. Encyclopedia of environmental change. ISBN 9781446264881. PMC 874029767. (Noiz kontsultatua: 2018-11-29).