Auñamendi: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°56′39″N 0°43′15″W / 42.9442°N 0.7208°W / 42.9442; -0.7208
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Mendi infotaula +mendi infotaula automatikoa)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-mendi infotaula automatikoa +geografia fisiko infotaula)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{geografia fisiko infotaula
{{mendi infotaula automatikoa
| izena = Auñamendi
| izena = Auñamendi
| irudia =Pic d-anie oct2008.JPG
| irudia =Pic d-anie oct2008.JPG

17:49, 2 abendua 2018ko berrikusketa

Auñamendi
Datu orokorrak
Garaiera2.507
Prominentzia844 m
Motamendi, pyramidal peak (en) Itzuli eta free flight site (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak42°56′39″N 0°43′15″W / 42.9442°N 0.7208°W / 42.9442; -0.7208
MendikateaLarrako mendigunea
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Mendizaletasuna
Lehen igoera1771
Ohiko bideaSan Martingo harritik
LuberriLuberri
Artikulu hau mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Auñamendi (argipena)».

Auñamendi (bearneraz Pic d'Ania, frantsesez Pic d'Anie) Mendebaldeko Pirinioetan dagoen mendia da, Barétouseko ibarrean eta Bearnoko lurraldean kokatutakoa. Nahiz eta euskal lurrean kokaturik ez dagoen, bere toponimia eta mendi berari lotuta agertzen diren euskal mitologi istorioengatik, euskaldunen mendi sakratutzat jo izan da.

Tontorra 2.507 metrotan dago kokatuta. Euskal Herriko mugatik kilometro eskasera dago, beraz, euskal menditzat hartuz gero herrialde osoko mendirik altuena izango litzateke, Hiru Erregeen Mahaiak baino metro batzuk gehiago baititu.

Historia

Lehenengo igoera erregistratua 1771ko uztailaren 28an izan zen, François Flamichon ingeniari-geografo biarnoarra tontorrera iritsi zenean.

Toponimia

Euskal izenaren toponimia aztertuz gero, Auña (Ahuntz)+ mendi hitzek osatutako izen konposatua da. Ahuntzen mendia alegia.

Abiapuntuak

  • San Martingo Harria: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Pourteteko Arreetatik: 7 ordu joan eta etorri, 900 metroko desnibela.
  • Belagoako aterpetxetik: 11 ordu joan eta etorri, 1.400 metroko desnibela.
Auñamendi mendiaren irudia.

Mitologia

Sakontzeko, irakurri: «Auñamendi (mitologia)»

Euskal mitologiaren arabera, Auñamendi "Jona Gorri" edo "Janagorri" izakiaren bizilekua, mendiaren tontorrean kokaturik dagoen zilarrezko jauregia da.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Auñamendi Aldatu lotura Wikidatan