Jump to content

Nabigazio menua

«Subdukzio»: berrikuspenen arteko aldeak

122 bytes added ,  Duela 2 urte
ez dago edizio laburpenik
Subdukzio angelua Benioff eremuak lurrazalarekin osatzen duen angelua da, eta aldakorra da. Adibidez, Marianar uharteetan 90º ingurukoa da eta Perun 10ºkoa.<ref>{{Erreferentzia|izena=Kearey,|abizena=P.|izenburua=Global tectonics.|argitaletxea=Wiley-Blackwell|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/132681514|edizioa=3rd ed.|isbn=9781405107778|pmc=132681514|sartze-data=2018-11-29}}</ref> Lurreko lurrazal ozeaniko zaharrena Marianetako itsas hobian subduzitzeko bidean dena da, [[ofiolita]]<nowiki/>k kontuan hartu gabe.
 
<nowiki/><br />
 
== Subdukzioa eragiten duten indarrak ==
Subdukzioaren dinamika aztertzerakoan, zenbait faktore hartu behar dira kontuan.
 
== Subdukzio motak ==
 
 
 
Lehen esan bezala subdukzio eremuetan bi plakek elkar jotzen dute, eta haietako bat tolestu eta bestearen azpian sartzen da subdukzio bat sortuz, eta mantuan hondoratzen da azpiko plaka.  Segun eta ze plakek egiten duten talka, hiru subdukzio mota bereizten dira:
 
<br />
[[Fitxategi:Oceanic-oceanic convergence Fig21oceanocean.gif|thumb|Plaka ozeaniko-ozeaniko]]
'''Plaka ozeaniko-Plaka ozeaniko:'''
[[Fitxategi:Oceanic-continental convergence Fig21oceancont.gif|thumb|plaka ozeaniko-plaka kontinental]]
Bi [[Plaka ozeanikoa|plaka ozeanikok]] talka egiten dutenean, magmak sortzen dira. Magma horiek hondoratzen ez den plakan sortutako arrakaletatik gora egitean, sumendiak era ditzakete. Sumendi horiek itsas mailatik gora igotzen badira, sumendi-uhartez osatutako arku bat eratzen dute.
 
 
 
'''Plaka ozeaniko-Plaka kontinental:'''
 
 
Plaka ozeanikoa, [[plaka kontinentala]] baino trinkoagoa eta meheagoa denez, plaka kontinentalaren azpian hondoratzen da. Hondoratze hontan, lurrazal sedimentarioaren tolesdura bat sortzen da eta horrela mendiak sortzen dira.
 
 
'''Plaka kontinental-Plaka kontinental:'''
Kasu honetan bi plakak trinkoak direnez, plaka bat ez da mantura hondoratzen eta bi plakak talka egiten dute. Talka honen ondorioz, mendikateak sortzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Plaken tektonika|hizkuntza=en|url=https://www.slideshare.net/iribar/plaken-tektonika-27181272|aldizkaria=www.slideshare.net|sartze-data=2018-12-02}}</ref>
[[Fitxategi:Continental-continental convergence Fig21contcont.gif|thumb|plaka kontinental-plaka kontinental]]
 
 
 
== Subdukzio-angelua ==
 
== Efektuak ==
[[Fitxategi:Nasa anden.jpg|thumb|Andeak|286x286px]]
Litosfera ozeanikotik [[astenosfera]]<nowiki/>ra dagoen subdukzio-angelua plaken dentsitatearen araberakoa da. Ozeano Bareko zati batzuetan, litosfera zaharra da, 160 milioi urte baino gehiago baititu eta, orokorrean, mantura 90º inguruko angeluaz hondoratzen da. Bestalde, litosfera ozeaniko gaztea bero dago eta flotatu egiten du; horrenbestez, angelu txikiaz subduzitzeko joera du.
 
 
=== Sismikotasuna eta bolkanismoa ===
Plaken arteko mugimenduek sortzen duten [[Marruskadura indar|marruskaduraren]] ondorioz, [[energia potentzial]] elastikoa pilatu egiten da eta ezin denean energia gehiago pilatu, energia askatu egiten da plano batek banatzen dituen bi blokeen arteko mugimendu erlatibo bezala ([[faila]]). Mugimendu konbergenteak, aktibitate sismiko handieneko guneak dira. [[Japonia|Japon]], [[Txile|Chile]] eta [[Haiti]] oso kaltetuak izan dira subdukzioak eragiten duten sismikotasunaren ondorioz. Subdukzio eremuetan dauden [[Sumendi|sumendiak]], oso sumendi handiak eta altuak dira, eta sumendiak itxura hau dute igotzen den magmaren konposizioarengatik, izan ere, biolentzia handiarekin erupzionatzen baitute (labaren biskositatearen ondorioz). Munduko mapa batean ezaugarri honetako sumendiak kolokatzean argi ikusi daiteke mendikateekiko paralelo daudela eta honen ondorioz definitu dezakegu subdukzio eremu bat bolkanismoaren ondorioz. Bolkanismo mota honen kondizioak eta ezaugarriak oso desberdinak dira beste edozein sumendiekiko (laba fluidoagoak, konposizio basikoa,etab. Ad. Hawaii).
 
=== Orogenia ===
17

edits