Besahezur: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-aurkitzen da +dago)
57. lerroa: 57. lerroa:


{{commonskat}}
{{commonskat}}
{{Eskeletoaren hezurrak}}



[[Kategoria:Hezurrak]]
[[Kategoria:Hezurrak]]

11:48, 6 abendua 2018ko berrikusketa

Humeroa
Humeroaren kokapena (gorriz). Irudi gehiago
Xehetasunak
Honen partebones of free part of upper limb (en) Itzuli
Kokapenabesondoa
KonponenteakHumeroaren erdiko epikondiloa
lateral epicondyle of the humerus (en) Itzuli
surgical neck of the humerus (en) Itzuli
anatomical neck of humerus (en) Itzuli
trokiterra
trokina
head of humerus (en) Itzuli
intertubercular sulcus of the humerus (en) Itzuli
condyle of humerus (en) Itzuli
body of humerus (en) Itzuli
Arterianutrient arteries of humerus (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezHumerus
MeSHA02.835.232.087.090.400
TAA02.4.04.001
FMA13303
Terminologia anatomikoa

Humeroa edo besahezurra (latinez, humerus) goiko gorputz adarreko hezurrik luzeena da, sorbaldatik ukondora joaten dena.

Humeroaren goiko epifisia eskapularekin giltzatzen da, sorbaldako giltzaduraren bitartez eta beheko epifisia, ordea, kubito eta erradioarekin ukondoaren gltzaduraren bitartez.

Deskribapen anatomikoa

Hurbileko epifisia

  • Burua: forma erdi-esferikoa duen aurpegi artikularra dauka, zeina eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen dena.
  • Lepo anatomikoa: tuberkulu nagusiaren eta txikiaren artean kokatzen da.
  • Lepo kirurjikoa: muskulu eskapulahumeralen ezarpen tokia da.
  • Tuberkulu nagusia: muskulu desberdinak ezartzen dira: arantza gaineko muskulua, arantza azpiko muskulua eta muskulu biribil txikia.
  • Tuberkulu txikia: eskapula azpiko muskuluaren ezarpen tokia da.
  • Tuberkulu arteko ildoa: bi tuberkuluen arteko espazioa da.

Diafisia

  • Humeroaren gorputza: hezurraren bi epifisien artean kokatzen da. Aurre-erdiko, aurre-alboko eta atzeko aurpegiak dauzka. Aurre-erdiko eta aurre-alboko aurpegiak batzen diren tokian, aurreko ertza dago. Aurre-erdiko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, erdiko ertza dago. Aurre-alboko eta atzeko aurpegiak batzen diren tokian, alboko ertza dago.
  • Nerbio erradialaren ildoa: atzeko aurpegian dago, eta bertatik nerbio erradial komuna eta barneko arteria brakiala igarotzen dira.
  • Alboko ertza: hezurraren alboko aldean kokatzen da eta bere hurbileko herenean deltoide tuberositatea dago, deltoide muskuluaren ezarpen tokia dena.

Urruneko epifisia

  • Kondiloa: humeroaren alde distaleko gunea da, non kapitulua, troklea eta hobi koronoide, oleokraneal eta erradialak aurkitzen diren.
  • Kapitulua: hezurraren alboko aldean kokatuta dago eta erradioaren hobitxo artikularrarekin lotzen da.
  • Troklea: erdiko aldean dago eta kubitoaren troklea muxarradurarekin lotzen da.
  • Hobi koronoideoa: kubitoaren irtengune koronoidearekin lotzen da.
  • Hobi olekraneala: kubitoaren olekraneoarekin lotzen da.
  • Hobi erradiala: erradioaren buruarekin lotzen da.
  • Erdiko epikondiloa: troklearen goialdean kokatzen den luzapena da.
  • Alboko epikondiloa: kapituluaren goialdean kokatzen den luzapena da.

Giltzadurak

Sorbaldaren giltzadurak

Humeroaren burua eskapularen barrunbe glenoideoarekin giltzatzen da, sorbaldaren giltzadura sortuz. Giltzadura hau sendotzeko lotailu glenohumerala, lotailu korakohumerala eta zeharkako lotailu humerala daude.

Ukondoaren giltzadurak

Humeroaren kondiloa erradioaren buruarekin giltzatzen da eta troklea, ordea, kubitoaren muxarradura troklearrarekin giltzatzen da, ukondoaren giltzadura osatuz. Ukondoaren giltzaduraren barruan bi giltzadura desberdin dauzkagu:

Giltzadura humerokubitala

Troklea motakoa da, bai morfologikoki eta anatomikoki.

Giltzadura humerorradiala

Morfologikoki kondileoa da eta funtzionalki troklea.

Lotutako giharrak

Goiko atalean deltoidea eta gihar pektorala eta erdikoan bizepsa aurrealdean eta trizepsa atzealdean lotuta ditu humeroak, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Besahezur Aldatu lotura Wikidatan