Iggy Pop: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t tipografikoa
t kitarra > gitarra
13. lerroa: 13. lerroa:
[[1968]]an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek ''The Stooges'' eta ''Fun House'' izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan. Hala ere, diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako [[heroina]]k harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.
[[1968]]an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek ''The Stooges'' eta ''Fun House'' izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan. Hala ere, diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako [[heroina]]k harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.


[[David Bowie]] abeslariak ekoiztu zien ''Raw Power'' albuma [[Ingalaterra]]n, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengotakoa. ''Search and Destroy'' ezaguna aurki dezakegu lan honetan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Tony DeFriesek, Bowieren managerrak, aukeratu zuen eta [[Los Angeles]]en egin ziren mezklak. Iggyren ideia beste zerbaitzen eta polemika piztu zen. ''Rough Power'' izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren mezklak barneratuz. [[1997]]an [[Sony]]k berreditatu zion bere gustuko bertsioa, kitarra eta bateriari protagonismo handiagoa emanez.
[[David Bowie]] abeslariak ekoiztu zien ''Raw Power'' albuma [[Ingalaterra]]n, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengotakoa. ''Search and Destroy'' ezaguna aurki dezakegu lan honetan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Tony DeFriesek, Bowieren managerrak, aukeratu zuen eta [[Los Angeles]]en egin ziren mezklak. Iggyren ideia beste zerbaitzen eta polemika piztu zen. ''Rough Power'' izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren mezklak barneratuz. [[1997]]an [[Sony]]k berreditatu zion bere gustuko bertsioa, gitarra eta bateriari protagonismo handiagoa emanez.


The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen [[1975]]ean). Ron Ashetonek, berriz, kitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen kitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.
The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen [[1975]]ean). Ron Ashetonek, berriz, gitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen gitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.


[[1977]]an, Iggyk eta Williamsonek ''Kill City'' albuma grabatu zuten. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, ''I Got Nothin'' bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.
[[1977]]an, Iggyk eta Williamsonek ''Kill City'' albuma grabatu zuten. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, ''I Got Nothin'' bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.

18:33, 7 abendua 2018ko berrikusketa

Iggy Pop

Bizitza
JaiotzaMuskegon (Michigan)1947ko apirilaren 21a (77 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Wendy Weissberg (en) Itzuli  (1968 -  1968)
Suchi Asano (en) Itzuli  (1984 -  1999)
Nina Alu (en) Itzuli  (2008 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Pioneer High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria, aktorea, gitarra-jotzailea, kantugilea eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
KidetzaThe Stooges
The Trolls
Izengoitia(k)Iggy Pop
Genero artistikoarock
hard rock
proto-punk (en) Itzuli
garage rock
punk
Glam rock
postpunk
rock alternatiboa
Ahots motabaritonoa
Musika instrumentuagitarra
perkusio instrumentua
gitarra akustikoa
giltzadia
ahotsa
DiskoetxeaArista Records
I.R.S. Records (en) Itzuli
A&M Records (en) Itzuli
Chrysalis
Fat Possum Records (en) Itzuli
Virgin Records
RCA
Elektra Records
Virgin Music (en) Itzuli

iggypop.com
IMDB: nm0006563 Allocine: 13105 Allmovie: p57341 TV.com: people/iggy-pop
Facebook: iggypop Twitter: IggyPop Youtube: UCRkrwxsHkK5pY8es61J5oGg Bandcamp: iggypop Spotify: 33EUXrFKGjpUSGacqEHhU4 iTunes: 13622 Last fm: Iggy+Pop Musicbrainz: f37b3f31-b1f8-4b88-8cb5-b34f709b17d7 Songkick: 170739 Discogs: 11073 Allmusic: mn0000926548 Deezer: 868 Edit the value on Wikidata

Iggy Pop (Muskegon, Michigan, 1947ko apirilaren 21, -) abeslari estatubatuarra da, punk rock munduan oso ezaguna.

Iggy Popen jatorrizko izena James Newell Osterberg, Jr. da eta, James Newell Osterberg berari bezalaxe, berritzaileen ohorezko tokia gordetzen zaio punk rock munduan.

60ko hamarkada bukaeran eta 70eko hasieran The Stooges taldearen abeslari eta lider izan zen. Ospe handia lortu zuen banda honek bere zuzeneko aurkezpenetan, Iggyk eszenategitik publiko gainera salto egiten zuenean, edo haragi gordina eta kakahuete manteka erabiliz bere gorpua igurtzitzen zuenean. Botilak hautsi eta beiraz zartatzen zuen bere burua eta asko izan ziren ondorengo urteetan handia zen Iggy txikiaren bihurrikeriak errepikatu zituztenak.

Muskegon (Michigan) izan zen bere jaiolekua, baina Ann Arbor-en bizi zen nerabe zen bitartean. Bateria jotzen hasi zen institutuko hainbat bandetan. Hauetako bat zen The Iguanas eta banda honetan hartu zuen Iggy izena.

Blues zaletasun handiz, Chicagora (Illinois) joan ohi zen behin baino gehiagotan hori ikasteko. Garai hartan osatu zuten The Psychedelic Stooges eta bere izena aldatzen joan zen, Iggy Stooge hasieran, Iggy Pop geroxeago. Bi urte entsaiatzen aritu eta gero, aurkezpena egin zuten Ann Arborren.

1968an editatu zuten lehen diska. Hasierako bi lanek The Stooges eta Fun House izan ziren eta ez zuten arrakasta handirik lortu merkatuan. Hala ere, diska hauen eragina handia izan zen jaiotzen ari zen punk mugimenduan. Era guztietara, garai honetarako heroinak harrapatu zuen Iggy eta banda desegin egin zen.

David Bowie abeslariak ekoiztu zien Raw Power albuma Ingalaterran, probokoazioa eta sentsualitate karga handiko diska eta punk rock eremuan kokatzen den lehenengotakoa. Search and Destroy ezaguna aurki dezakegu lan honetan. Arazo ugari izan zen diska ateratzean: azala Tony DeFriesek, Bowieren managerrak, aukeratu zuen eta Los Angelesen egin ziren mezklak. Iggyren ideia beste zerbaitzen eta polemika piztu zen. Rough Power izeneko bertsio "pirata" bat ere merkaturatu zen, Iggyren mezklak barneratuz. 1997an Sonyk berreditatu zion bere gustuko bertsioa, gitarra eta bateriari protagonismo handiagoa emanez.

The Stooges taldea berriro biltzea erabaki zuten, baina arazoak ez ziren bukatzen: Dave Alexander ez zen sartuko proiektuan, alkohol arazo handiak baitzituen (Horrela hilko zen 1975ean). Ron Ashetonek, berriz, gitarra utzi eta baxua hartuko zuen. Williamson izango zen gitarra berria. Bowieren laguntzak jarraitzen zuen, baina Iggy gero eta okerrago zegoen. The Stoogesen azken kontzertuan bandako kideek motero talde batekin borrokan ibili ziren eta Iggyren adikzioak parentesi luze bat ireki zuen ondoren.

1977an, Iggyk eta Williamsonek Kill City albuma grabatu zuten. The Stoogesen garaiko abestiak zeuden, I Got Nothin bezala, eta askok The Stoogesen lana kontsideratzen dute eta ez Iggy eta Williamsonena.

David Bowie eta Iggy Berlinera joan ziren bizitzera, biak ere kokainaren adikzioari alde egiteko asmoz; garai hartan, Bowiek esnea eta kokaina besterik ez omen zuen hartzen. Bere laguntzaz berriro ere The Idiot eta Lust for Life kaleratu zituen Iggyk. Publikoak pozik hartu zituen.

1979 eta 1982 artean Party eta Zombie Birdhouse jarraitu zuten, arrakasta handirik gabe oraingoan.

1983an itzuli zen berriro, heroina baztertuta, jada. Ezkondu zen eta Blah Blah Blah atera zen (new wave).

Hurrengo lana Instinct izan zen eta rockera itzuli zen.

Brick by Brick albumak aupatu zuen, Guns n' Roses taldeko Slash eta Duff McKaganekin elkarlanean, edo B-52'seko Kate Piersonekin. Main Street Eyes, I Won't Crap Out edo The Undefeated izan ziren ezagunak egingo ziren abestietako batzuk.

1993an, American Caesar atera zen, rock and rolla berriro danba-danba. Bertan sartu zuten Iggyk aspalditik zuzenean jotzen zuen Louie Louieren bertsioa.

2003ko lanean berriro joan ziren biltzen The Stoogeseko kideak hainbat lan egiteko. Azkenean gira bat antolatu zuten eta hasierako diskak, The Stooges eta Funhouse, jo zituzten batez ere.

2007an The Stooges taldeak The Weirdness aurkeztu zuten, taldeak sinaturiko lehen lana 1973az geroztik.

Zinean ere aritu da, bai aktore lanetan, bai pelikulari musika jartzen.

Abestiak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Iggy Pop Aldatu lotura Wikidatan