Jump to content

«Pleiade (mitologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t (Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak)
[[Fitxategi:Elihu Vedder - The Pleiades, 1885.jpg|thumb|"Pleiadeak", [[Elihu Vedder]] margolari sinbolistarena, [[1885]])]]
[[Greziar mitologia]]n, '''Pleiadeak'''<ref>Euskaltzaindia: [httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/arauak/Araua_0082.pdf ''82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak''].</ref> ([[greziera]]z Πλειας Pleias, "asko", Πλειάδες Pleiades, "Pleioneren alabak" edo Πελειαδες Peleiades, "[[uso]]en alabak"), [[Atlas (mitologia)|Atlas]] [[titan]]aren eta [[Pleione]] itsas ninfaren zazpi alabak ziren, [[Zilene]] mendian jaioak. [[Kalipso]], [[Hiante]], [[Hiade]] eta [[Hesperideak|Hesperideen]] ahizpak dira. Zazpi Hiadeekin batera, Atlantide, Dodonide edo [[Nisiade]]ak deituak ziren, [[Dioniso]] jainko umearen haurtzain eta irakasleak. Pleiadeak, Artemisa jainkosaren segizioko ninfak ziren, jainkosaren ehizarako zaletasun bera zuten, eta, jainkosa bezala, birjina mantentzen saiatzen ziren.
 
Nolabaiteko eztabaida dago "Pleiade" izenari buruz. Lehen, euren ama Pleioneren izenetik zetorrela onartzen zen. Baina litekeenagoa da πλεϊν hitzetik etortzea, "nabigatu" esan nahi duena, [[Pleiadeak (astronomia)|izen bereko izar multzoa]], gauez ikus baitaiteke [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasotik]] udan, maiatza erdialdetik azaro hasierararte, antzinaroan, nabigazio denboraldiarekin bat zetorrena. Etimologia hau, antzinakoek onartu zuten, [[Virgilio|Vergilius]] horien artean ([[Georgikak]] i. 136-8).
4.134

edits