Txikipedia:Berotegi-efektua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
Zientzialariek uste dute gizakiok egiten ditugun ekintzak berotegi-efektua handitzen ari direla. Ibilgailuek eta fabrikek ikatza, petrolioa eta beste erregai fosil batzuk erretzen dituzte funtzionatu ahal izateko. Horrek airean berotegi-efektuko gasak gehitzen ditu, eta gehitutako gasek bero kantitate handiagoa harrapatzen dute. Zientzialari askok uste dute horrek eragin duela gure planetan gertatzen ari den berotze globala, edo Lurraren gainazalaren batez besteko tenperatura etengabe igotzea.

== Zer gertatuko da gas kaltegarri horiek atmosferara isurtzen jarraituz gero? ==
== Zer gertatuko da gas kaltegarri horiek atmosferara isurtzen jarraituz gero?==
[[Fitxategi:Earth On Stove.png|thumb|left|300px|<center>Berotze globala irudikatzen duen marrazkia.]]
[[Txikipedia:Klima|Klima]] ikertzen duten zientzialari gehienek hauxe uste dute: atmosferako gas horien kantitatea handitzen jarraitzen badugu, berotegi-efektu naturala areagotu egingo dugu; horrek Lurreko bataz-besteko tenperatura igoaraziko du, eta, horren ondorioz, klima-aldaketa gertatuko da. Aldaketa horren ondorioak oso larriak izan daitezke, eta, seguru aski, ondorio larri horietako batzuk jada sufritzen ari gara.

10:58, 10 abendua 2018ko berrikusketa

Berotegi-efektuaren diagrama: eguzki-izpien eraginez Lurrean eragindako berotasuna, atmosferan desagertu ordez, Lurrera itzultzen da.

Berotegi-efektua (negutegi-efektua ere deitu izan zaio, baina ez da gomendatzen) lurrazala eta haren gaineko airea berotzen direnean gertatzen da. Airean dauden gasek eguzkiaren energia harrapatzen dutenean atmosferak berotegi baten antzera funtzionatzen duelako deitzen zaio horrela. Atmosferan beroa harrapatzen duten gas horiei berotegi-efektuko gas deitzen zaie. Berotegi-efektuko gas ohikoenak uraren lurruna, karbono dioxidoa eta metanoa dira.

Lurrak, ozeanoek eta landareek eguzki-energia xurgatzen dute; energia horren zati bat bero bihurtu eta askatu egiten dute. Berotegi-efektuko gasek beroa harrapatzen dute eta ez diote espaziora joaten uzten; berotegi-efektuko gas horiek gabe, beroa espaziora bueltatuko litzateke.

Beraz, Lurra berotzeko modu natural horri berotegi-efektua deitzen zaio, landare-berotegiek bezala funtzionatzen duelako. Izan ere, berotegietan, kristalezko edo plastikozko pareta gardenei esker, Eguzkiaren beroa sartzen da eta zati bat bertan geratzen da; horrela, giro epela sortzen da berotegietan, eta epeltasun horrek mesede egiten dio landareen hazkundeari.

Berez, fenomeno naturala da, eta gainera, oso garrantzitsua ere bai: atmosferarik gabe edota berotegi-efektu natural hori gabe, oso zaila izango litzateke Lurrean bizitzea: hotz handiegia egingo luke, ur guztia izozturik egongo litzateke eta ez litzateke izaki bizidunik egongo bertan. Beste era batera esanda, berotegi-efektu naturala oso onuragarria da gure planetarako. Baina berotegi efektu hori gehiegizkoa bada, klima-aldaketa eragin dezake, hau da, klima alda dezake Lurreko leku askotan; eta horrek kalte handiak eragin ditzake ekosistema guztietan, bai eta planetako izaki bizidun guztiengan.

Berotegi-efektua gizakiaren errua da?

Esan bezala, berotegi-efektua naturala ere bada eta, beraz, ez da beti gizakiaren eraginez gertatzen. Lurretik aparte, beste planeta batzuetan ere gertatu izan dela uste dute zientzialariek. Adibidez, Marten. Zientzialarien ustez, Martek aspaldiko garairen batean ura izan zuen, baina planeta berotuz joan zen, eta ur guztia desagertu zen; eta gaur egun planeta erabat lehorra da (agian lekuren batean ezkutatuta egon daiteke ur pixka bat, planetaren azalpean edota izotz moduan).

Beraz, berotegi-efektua modu naturalean gerta daiteke, eguzki-izpiak atmosferan sartu eta atmosferako gasak energia horren zati bat xurgatu eta berotzen direnean. Beste zati bat lurrera eta uretara iristen da; ondoren, bero hori atmosferara irradiatzen da. Berotegi-gasek bero hori harrapatu eta zati bat itzultzen dute, Lurra berotzen lagunduz.

Atmosferan berotegi-efektuko gas horien kantitatea handitu egiten bada, bero gehiago geratzen da harrapatuta, eta horren ondorioz, Lurraren tenperatura igo daiteke. Berotze globala deritzo horri.

Baina gizakiak badu zerikusirik?

Zientzialariek uste dute gizakiok egiten ditugun ekintzak berotegi-efektua handitzen ari direla. Ibilgailuek eta fabrikek ikatza, petrolioa eta beste erregai fosil batzuk erretzen dituzte funtzionatu ahal izateko. Horrek airean berotegi-efektuko gasak gehitzen ditu, eta gehitutako gasek bero kantitate handiagoa harrapatzen dute. Zientzialari askok uste dute horrek eragin duela gure planetan gertatzen ari den berotze globala, edo Lurraren gainazalaren batez besteko tenperatura etengabe igotzea.

Zer gertatuko da gas kaltegarri horiek atmosferara isurtzen jarraituz gero?

Berotze globala irudikatzen duen marrazkia.

Klima ikertzen duten zientzialari gehienek hauxe uste dute: atmosferako gas horien kantitatea handitzen jarraitzen badugu, berotegi-efektu naturala areagotu egingo dugu; horrek Lurreko bataz-besteko tenperatura igoaraziko du, eta, horren ondorioz, klima-aldaketa gertatuko da. Aldaketa horren ondorioak oso larriak izan daitezke, eta, seguru aski, ondorio larri horietako batzuk jada sufritzen ari gara.

Izan ere, frogatuta dago azken hamarkadetan lurra beroago bihurtu dela. Hori klima-aldaketa edo berotze globala deitzen da. Berotze global horren eraginez, munduko leku askotan, gizakion eta beste izaki bizidunen bizi-baldintzak okertzen ari dira. Horregatik, zientzialariak eta beste pertsona asko berotze globala gelditzen saiatzen ari dira. Tamalez, interes ekonomiko asko daude jokoan, eta mundu guztiak ez ditu mugatu nahi gizakiok egiten ditugun ekintza horiek, berotze globala eta klima-aldaketa eragiten ari diren arren.