Posta elektroniko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
Zerbitzu honek erabiltzaileen esku jartzen du mezuak bidali eta jaso ahal izatea komunikabide elektroniko sareei esker; mezu hauek gutun elektroniko edo posta elektroniko izenak dauzkate. «Posta elektroniko» hitza, ohiko posta oinarri hartuz analogia bidez sorturiko hitza da. Aurreko biak mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen dira, eta bitarteko postontzia dute biek, [[posta zerbitzari]]<nowiki/>a. ''E-mailak'' ez ditu bakarrik testuak bidali-jasotzen, era guztietako fitxategiak,<ref>{{Erreferentzia|izena=Patrick|abizena=Kingsley|izenburua=Father of the email attachment|hizkuntza=en|data=2012-03-26|url=http://www.theguardian.com/technology/2012/mar/26/ather-of-the-email-attachment|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2018-11-27}}</ref> nahiz eta batzuetan mugak egon daitezke erantzitako fitxategiekin.<ref>{{Cite web|url=https://archive.fo/20180515232501/https://support.office.com/es-es/article/Enviar-archivos-grandes-con-Outlook-8C698842-B462-4A4C-8D53-5C5DD04F77EF|izenburua=Enviar archivos grandes con Outlook|sartze-data=2018ko Azaroaren 26a|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Enviar archivos adjuntos con tu mensaje de Gmail - Ordenador - Ayuda de Gmail|hizkuntza=es|url=https://support.google.com/mail/answer/6584?co=GENIE.Platform=Desktop&hl=es|aldizkaria=support.google.com|sartze-data=2018-11-26}}</ref>
Zerbitzu honek erabiltzaileen esku jartzen du mezuak bidali eta jaso ahal izatea komunikabide elektroniko sareei esker; mezu hauek gutun elektroniko edo posta elektroniko izenak dauzkate. «Posta elektroniko» hitza, ohiko posta oinarri hartuz analogia bidez sorturiko hitza da. Aurreko biak mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen dira, eta bitarteko postontzia dute biek, [[posta zerbitzari]]<nowiki/>a. ''E-mailak'' ez ditu bakarrik testuak bidali-jasotzen, era guztietako fitxategiak,<ref>{{Erreferentzia|izena=Patrick|abizena=Kingsley|izenburua=Father of the email attachment|hizkuntza=en|data=2012-03-26|url=http://www.theguardian.com/technology/2012/mar/26/ather-of-the-email-attachment|aldizkaria=the Guardian|sartze-data=2018-11-27}}</ref> nahiz eta batzuetan mugak egon daitezke erantzitako fitxategiekin.<ref>{{Cite web|url=https://archive.fo/20180515232501/https://support.office.com/es-es/article/Enviar-archivos-grandes-con-Outlook-8C698842-B462-4A4C-8D53-5C5DD04F77EF|izenburua=Enviar archivos grandes con Outlook|sartze-data=2018ko Azaroaren 26a|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Enviar archivos adjuntos con tu mensaje de Gmail - Ordenador - Ayuda de Gmail|hizkuntza=es|url=https://support.google.com/mail/answer/6584?co=GENIE.Platform=Desktop&hl=es|aldizkaria=support.google.com|sartze-data=2018-11-26}}</ref>


Posta elektroniko sistemak, birbidali eta biltze sisteman oinarritzen dira, beraz, ez da nahitaezkoa sistemaren bi muturrak aldi berean konektaturik egotea. Horretarako, posta zerbitzaria erabiltzen da, erdiko eginkizunak trebatu ditzan behin behineko mezu biltegi bihurtzen da, ondoren, mezuak dagokien helbidera heltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dave Crocker|abizena=<dcrocker@bbiw.net>|izenburua=Internet Mail Architecture|hizkuntza=en|url=https://tools.ietf.org/html/rfc5598#page-4|aldizkaria=tools.ietf.org|sartze-data=2018-11-26}}</ref> Interneten mota hauetako hamaika posta zerbitzari aurkitu daitezke, batzuk askeak dira eta beste batzuk ordea ordainpeko zerbitzuak dira, batzuk enpresa pribatuen esku daudenak
Posta elektroniko sistemak, birbidali eta biltz sisteman oinarritzen dira, beraz, ez da nahitaezkoa sistemaren bi muturrak aldi berean konektaturik egotea. Horretarako, posta zerbitzaria erabiltzen da, erdiko eginkizunak trebatu ditzan behin behineko mezu biltegi bihurtzen da, ondoren, mezuak dagokien helbidera heltzen dira.<ref>{{Erreferentzia|izena=Dave Crocker|abizena=<dcrocker@bbiw.net>|izenburua=Internet Mail Architecture|hizkuntza=en|url=https://tools.ietf.org/html/rfc5598#page-4|aldizkaria=tools.ietf.org|sartze-data=2018-11-26}}</ref> Interneten mota hauetako hamaika posta zerbitzari aurkitu daitezke, batzuk askeak dira eta beste batzuk ordea ordainpeko zerbitzuak dira, batzuk enpresa pribatuen esku daudenak


== Posta elektronikoaren jatorria ==
== Posta elektronikoaren jatorria ==

11:46, 14 abendua 2018ko berrikusketa

A bildua posta elektroniko guztietan agertzen den ikurra da, RFC 5321 -k batzen ditu arauak.[1] [2][3]

Posta elektronikoa, e-mail edo e-posta (ingelesez, e-mail) komunikazio sistema elektronikoen bidez (normalean Internet bidez) mezuak bidali eta jasotzea ahalbidetzen dituen sare-zerbitzua da. Mezu horiekin batera, fitxategiak ere atxiki daitezke. Ohiko postarekin alderatuz, azkarragoa eta merkeagoa da.

Zerbitzu honek erabiltzaileen esku jartzen du mezuak bidali eta jaso ahal izatea komunikabide elektroniko sareei esker; mezu hauek gutun elektroniko edo posta elektroniko izenak dauzkate. «Posta elektroniko» hitza, ohiko posta oinarri hartuz analogia bidez sorturiko hitza da. Aurreko biak mezuak jaso eta bidaltzeko erabiltzen dira, eta bitarteko postontzia dute biek, posta zerbitzaria. E-mailak ez ditu bakarrik testuak bidali-jasotzen, era guztietako fitxategiak,[4] nahiz eta batzuetan mugak egon daitezke erantzitako fitxategiekin.[5][6]

Posta elektroniko sistemak, birbidali eta biltz sisteman oinarritzen dira, beraz, ez da nahitaezkoa sistemaren bi muturrak aldi berean konektaturik egotea. Horretarako, posta zerbitzaria erabiltzen da, erdiko eginkizunak trebatu ditzan behin behineko mezu biltegi bihurtzen da, ondoren, mezuak dagokien helbidera heltzen dira.[7] Interneten mota hauetako hamaika posta zerbitzari aurkitu daitezke, batzuk askeak dira eta beste batzuk ordea ordainpeko zerbitzuak dira, batzuk enpresa pribatuen esku daudenak

Posta elektronikoaren jatorria

E-mailaren sorrera Internetarena baino antzinakoa da. Lehen aurrekaria 1962an daukagu Massachusettsko Teknologia institutuak lehenengo aldiz ordenagailu bat erosi zuenean, IBM 7090 ordenagailua erabiltzaile askoren artean partekatzen zuten (1963an IBM 7094 ordenagailuarekin berritu zuten aurrekoa). Sistema hauei esker, erabiltzaileek urrutiko terminalak erabiliz saioa hasi zitzaketen eta era honetan informazioa diskoan gorde ahal zuten.[8]

Gaur egun mezu bezala onartzen dugun e-maila lehen aldiz 1971n bidali egin zuten data sare baten bidez. Mezu honek soilik «QWERTYUIOP» zeukan testuan, ARPANET sariaren bidez bidali egin zuten, nahiz eta esan beharra dago bi aparatuak bata bestearen ondoan zeudela. Ray Tomlinson izan zen sare bidezko mezuak bidaltzearen ideiaren jabea, berak CYPNET proba protokoloa erabili zuen sare bidez mezuak bidaltzeko bi aparaturen artean, une horretara arte ordenagailu berdina erabiltzen zuten erabiltzaileak soilik komunikatu ahal ziren.[9]

Tomlisonek berak erantsi zuen a bilduaren (@) erabilera erabiltzailearen eta norakoaren erabiltzailearen kontuari dagokion ordenagailuaren arteko banaketa islatzeko. Ikur hau hautatu egin zuten ingelesez «at» irakurtzen delako, beraz «non» zegoen norakoaren erabiltzailearen kontua irakurri zitekeen.

1977 urtean, e-maila sare zerbitzu estandar bihurtu zen, RFC 7733 zehaztapena lortu egin zuten, hainbat betekizun lortu ondoren.

Helbide elektronikoak

Mezuak bidali edo jaso ahal izateko, beharrezkoa da posta kontu bat izatea. Aipatutako kontua postontzi birtual bat da, helbide elektroniko batekin identifikatuta dagoena. Honek «Julen.Agirre@adibide.com» formakoa izan behar du, lehenengo tokiko zatia izan behar du eta bigarren zatian domeinua identifikatu behar da.

Hamaika forma desberdin daude posta elektroniko kontu bat egiteko.

  • Enpresek eta administrazioek eskaini egiten dituzten posta korporatiboak dira hauek, eta beraien langileentzat eskaintzen dituzte.
  • Ikasketa lekuek, bereziki unibertsitateek, gauza berdina egiten dute ikasle eta langileekin.
  • Etxeko eremuan, Erailtzaileak Internetaz hornitzen dituzten enpresek, normalean, kontu bat edo pare bat ematen dituzte.
  • Badaude ere posta zerbitzua diru kopuru baten truke ezartzen dutenak
  • Azkenik, posible da doanik posta elektroniko kontu bat lortzea, adibidez, Gmail, Yahoo Mail, Outlook.com eta beste asko.

Funtzionamendua

E-mailaren funtzionamendua

Irudian dagoen adibidean, Anak (ana@a.org) Beari (bea@b.com) e-mail bat bidaltzen dio. Bakoitzak norberaren posta elektronikoa zerbitzari desberdin batean dauka oinarrituta, Anak, a.org zerbitzarian eta Beak, b.com zerbitzarian. Bi zerbitzariak aldi berdinean harremanetan jarri behar dira mezua transferitzeko.

Honako pausu hauek gertatzen dira prozesuan:

  1. Anak mezua idatzi egiten du, mezu elektronikoko bezero batekin.(Bezero elektronikoak ordenagailuen softwareak dira, mezuak irakurri eta idazteko erabiltzen dira, e-mailak bezeroan gorde egiten dira eta askok ez dute interneten beharrik erabiltzailearen mezuak erakutsi edo mezu berriak bidaltzeko prest gordetzeko) SMTP protokoloaren komunikatu egiten da posta zerbitzariarekin (smtp.a.org zerbitzariarekin), honek mezua jaso eta hartzaileari bidaltzeko ordena jasotzen du.
  2. smtp.a.org zerbitzariak b.com domeinua daukan erabiltzaile bati mezu bat eman behar dio baina zerbitzariak ez daki zein den erabiltzailearen odenagailua, horretarako, bere sarearen CNS zerbitzarian kontsultatu egin behar du DNS protokoloa erabiltzen. CNSari zein den b.com domeinua kudeatzen duen arduraduna galdetu egingo dio, hau da, zein den domeinuak lotuta daukan Mx erregistroa.
  3. Eskaera honen DNS-aren erantzuna domeinu baten izena izango da, Bea adibidez. Kasu honetan, mx.b.com.
  4. SMTP zerbitzariak, (smtp.a.org) jada, mx.b.com-ekin konektatu daiteke eta mezua eman ahal dio, berriz SMTP protokoloa erabiltzen da kasu honetan.
  5. Beak berriz bere ordenagailua pizterakoan, softwarea martxan jartzen denean, zerbitzariak ordenagailuan gorde egiten ditu heldu egin zaizkion mezu guztiak, eta azkenik, Bea Anak bidalitako mezua deskargatzen du irakurri ahal izateko.

Asaldutako prozesua gertatu daitekeen gertakizunik sinplifikatuena da.

Erabilerak

Enpresa eta erakundeetan

E-maila gaur egun biziki onartuta dago enpresa, gobernu eta gobernutik kanpoko erakundeentzat. E-eboluzioaren gai garrantzitsuenetarikoa da, komunikazioa gauzatzeko, Internet-en oinarrituz.

2010 an egindako ikasketa batek islatu zuen, estatu batuarren % 83 aren ustez e-maila beharrezkoa zela beraien lana egiteko.[10]

Hona hemen enpresa eta erakundeentzat ekarritako onurak:[11]

  • Logistika erraztea
  • Sinkronizazioarekin laguntzea
  • Kostu ekonomikoak murriztea
  • Abiadura handiagotzea
  • Idatzizko erregistroa sortzea
  • E-mail bideko marketina sortzea

Erabilera pertsonala

Ordenagailuak

Jende askok e-mail bidez jasotako mezu eta berri guztiak begiratzeko ordenagailuak erabiltzen ditu, bai bakoitzarenak zein familia kide edo lagun batenak.

Mugikorrak

Gaur egun smartphone guztietan aurkitu daiteke mezu elektronikoak irakurtzeko hainbat aplikazio. Askotan "app" batzuk e-maila eskatu egiten dute fidagarritasuna handiagotzeko.

2011an munduan 1.4 bilioi email erabiltaile zeuden eta egunero 50 bilioi spamik gabeko e-mail bidaltzen ziren.[12][13]

E-mail zerbitzariak

Gaur egun dohain aurkitu ditzakegun zuzkitzaileen artean honako hauek ditugu:

Zerbitzu berezi batzuk daude, Mailnator da horren adibide. Iraungarritasun epea daukaten kontuak eskaintzen dituzte, hauek ez dute erregistrotik behar.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) <john+smtp@jck.com>, John C. Klensin. «Simple Mail Transfer Protocol» tools.ietf.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Por qué se usa la arroba (@) en las direcciones de email» ComputerHoy 2015-11-01 (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  3. (Gaztelaniaz) «Historia de la @ (Arroba) - NeoTeo» www.neoteo.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  4. (Ingelesez) Kingsley, Patrick. (2012-03-26). «Father of the email attachment» the Guardian (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  5. Enviar archivos grandes con Outlook. (Noiz kontsultatua: 2018ko Azaroaren 26a).
  6. (Gaztelaniaz) «Enviar archivos adjuntos con tu mensaje de Gmail - Ordenador - Ayuda de Gmail» support.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  7. (Ingelesez) <dcrocker@bbiw.net>, Dave Crocker. «Internet Mail Architecture» tools.ietf.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  8. (Ingelesez) «The IBM 7094 and CTSS» www.multicians.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  9. «How Ray Tomlinson Invented Internet-Based Email» ThoughtCo (Noiz kontsultatua: 2018-11-26).
  10. (Ingelesez) Richtel, Matt. E-Mail Use Falls as Young Chat and Text. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  11. (Ingelesez) «8 Things Email Is Good For» Time Management Ninja 2011-02-10 (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  12. Encyclopedia of social networks. Sage 2011 ISBN 9781452266503. PMC 698728403. (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  13. (Ingelesez) «The ultimate mobile email statistics overview» www.emailmonday.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).

Ikus, gainera