Eskala kronoestratigrafiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
7. lerroa: 7. lerroa:
== Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoak ==
== Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoak ==
[[Fitxategi:Unitate kronoestratigrafikoak eta geokronologikoak.jpg|thumb|350px|Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoen arteko alderaketa.]]
[[Fitxategi:Unitate kronoestratigrafikoak eta geokronologikoak.jpg|thumb|350px|Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoen arteko alderaketa.]]
Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako [[unitate kronoestratigrafiko]]etan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik [[unitate geokronologiko]]a dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak).
Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako [[unitate kronoestratigrafiko]]etan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik [[unitate geokronologiko]]a dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak)<ref name="ZT" />.


Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo [[fosil]]en erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien ([[geokimika|geokimikoak]] eta [[paleomagnetismo|magnetikoak]]) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. [[Kanbriarraurre]]ko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik ([[Garai Ediakariko|Ediacararreko fauna]] izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak ([[isokrona]]k) dira idealki.
Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo [[fosil]]en erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien ([[geokimika|geokimikoak]] eta [[paleomagnetismo|magnetikoak]]) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. [[Kanbriarraurre]]ko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik ([[Garai Ediakariko|Ediacararreko fauna]] izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak ([[isokrona]]k) dira idealki<ref name="ZT" />.


Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: [[Arkear]]ra, [[Proterozoiko]]a eta [[Fanerozoiko]]a. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren [[Kanbriarreko leherketa|bat-bateko dibertsifikazio handiarekin]] eta [[Artropodo|izaki bizidun oskoldunen]] lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak [[Iraungipen_masibo|izaki bizidunen suntsipen masiboak]] erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: [[Paleozoiko]] edo “bizi zaharra”, [[Mesozoiko]] edo “tarteko bizia” eta [[Zenozoiko]] edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, [[Behe Jurasiko]] Seriea, [[Erdi Jurasiko]] Seriea eta [[Goi Jurasiko]] Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo [[magnetoestratigrafia|magnetoestratigrafiko]]) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, [[Exus albus kronozona]] [[Exus albus biozona]] eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, [[biozona]]ren ezaugarri definitzaileak izan hala ez.
Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: [[Arkear]]ra, [[Proterozoiko]]a eta [[Fanerozoiko]]a. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren [[Kanbriarreko leherketa|bat-bateko dibertsifikazio handiarekin]] eta [[Artropodo|izaki bizidun oskoldunen]] lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak [[Iraungipen_masibo|izaki bizidunen suntsipen masiboak]] erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: [[Paleozoiko]] edo “bizi zaharra”, [[Mesozoiko]] edo “tarteko bizia” eta [[Zenozoiko]] edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, [[Behe Jurasiko]] Seriea, [[Erdi Jurasiko]] Seriea eta [[Goi Jurasiko]] Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo [[magnetoestratigrafia|magnetoestratigrafiko]]) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, [[Exus albus kronozona]] [[Exus albus biozona]] eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, [[biozona]]ren ezaugarri definitzaileak izan hala ez<ref name="ZT" />.


== Estratotipoa ==
== Estratotipoa ==

12:15, 14 abendua 2018ko berrikusketa

Eskala kronoestratigrafikoa lurrazaleko arroka guztien denbora-ordenamendua adierazten duen eskala globala da[1]. Lurra sortu zenetik (orain dela 4.550 milioi urte) gaur egun arte, arrokak etengabe eratuz joan dira lurrazalean, eta arrokak dira, hain justu, igarotako denbora geologikoaren erregistro ia bakarra. Denbora geologikoa eta arroka-erregistroa kontzeptu desberdinak badira ere, erlazio zuzena dute[2].

Kronoestratigrafiaren helburua da, hain zuzen ere, lurrazaleko arroka guztien eraketaren denbora-ordenamendua ezartzea. Ordenamendu hori era grafikoan adierazten da eskala (edo taula) kronoestratigrafiko estandar globalaren bitartez, non arroka zaharrenak behean eta gazteenak goian agertzen diren. Eskala kronoestratigrafikoak arroken adin erlatiboa adierazten du, hots, zein den zaharragoa eta zein berriagoa, baina ez du zehazten arroken urte-kopurua (adin absolutua). Tradizionalki, arroken denbora-ordenamenduaren ezarpena estratigrafiaren oinarrizko bi printzipioren bitartez egin ohi da: geruzen gainjartzearen eta segida faunistikoaren printzipioak. Eskala eraikitzea estratigrafiaren eta geologiaren lorpen handienetakoa izan da, hain zuzen ere, arroka guztien erreferentea delako eta edozein tokitako arrokak kokatzeko aukera ematen duelako[2].

Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoak

Unitate kronoestratigrafiko eta geokronologikoen arteko alderaketa.

Eskala kronoestratigrafikoa zenbait mailatako unitate kronoestratigrafikoetan dago zatituta. Unitate kronoestratigrafikoa denbora-tarte zehatz batean eratutako arrokez osatutako gorputza da. Horrekin erlazionaturik unitate geokronologikoa dago, unitate kronoestratigrafiko bat eratu deneko denbora-tarte gisa definitu ohi dena. Beraz, unitate kronoestratigrafikoak arrokazkoak (estratigrafikoak) dira, eta horiei dagozkien unitate geokronologikoak, aldiz, denborazkoak (ez estratigrafikoak)[2].

Unitate kronoestratigrafikoen mugak arroketan erregistraturik dauden eta denboraren menpekoak diren gertakari global garrantzitsuetan kokatzen dira. Tradizionalki, unitateen arteko mugen ezarpena biziak (edo fosilen erregistroak) jazo dituen aldaketa bortitzetan (suntsipenak, bat-bateko dibertsifikazioa eta abar) oinarritu ohi da, nahiz eta arroken beste ezaugarrien (geokimikoak eta magnetikoak) bat-bateko aldaketak ere gero eta gehiago erabiltzen diren irizpide gisa. Garrantzi handieneko gertakariak unitate kronoestratigrafiko handienak (eontemak) mugatzeko erabili ohi dira, eta garrantzi txikiagoko gertakariak, maila baxuagoko unitateak mugatzeko. Kanbriarraurreko arroka-erregistroaren kasuan, ordea, ia fosil gabea izanik (Ediacararreko fauna izan ezik), unitate kronoestratigrafikoak mugatzeko erabilitako irizpideak nahierara definitutako zenbakizko adinak (urte-kopurua) dira. Unitate kronoestratigrafikoen arteko ukipenak munduan zeharreko adin bereko gainazalak (isokronak) dira idealki[2].

Eontema kategoria handieneko unitate kronoestratigrafikoa da. Hiru eontema bereizten dira: Arkearra, Proterozoikoa eta Fanerozoikoa. Proterozoiko eta Fanerozoikoaren arteko muga bat dator biziaren bat-bateko dibertsifikazio handiarekin eta izaki bizidun oskoldunen lehen agerpenarekin. Eontemak zenbait eratemaz osaturik daude. Fanerozoikoko hiru eratemen arteko mugak izaki bizidunen suntsipen masiboak erregistratzen dituzten gainazaletan kokatzen dira. Beren izenak garaiko biziaren itxura adierazten dute: Paleozoiko edo “bizi zaharra”, Mesozoiko edo “tarteko bizia” eta Zenozoiko edo ”bizi berria”. Sistema kategoria baxuagoko hurrengo unitatea da. Sistemen arteko ukipenak eskala txikiagoko gertakari biologikoak (adibidez, izaki bizidunen suntsipenak edo lehen agerpenak) edota beste izaera batekoak (adibidez, geokimikoak) erregistraturik dauden gainazaletan kokatzen dira. Zenbait kasutan, sistemak azpisistematan zatitu eta supersistematan taldekatzen dira. Sistemak zenbait seriez, gehienetan hiru seriez, daude osaturik. Serie askok sistemaren izena hartzen dute, kokapenagatik dagokien izena aitzinean gehiturik; adibidez, Behe Jurasiko Seriea, Erdi Jurasiko Seriea eta Goi Jurasiko Seriea. Estaia unitate hierarkikoetatik txikiena da, eta hainbat kasutan azpiestaiatan zatiturik dago. Kronozonak —ez-hierarkikoa den unitate kronoestratigrafikoa— tamaina txikiena izan ohi du, eta unitate estratigrafiko bat (lito-, bio- edo magnetoestratigrafiko) sortu deneko denbora-tartean eratutako arroka-gorputz gisa definitzen da. Beraz, kronozona baten mugak unitate estratigrafiko definitzailearen mugen adin berekoak dira. Adibidez, Exus albus kronozona Exus albus biozona eratu zeneko denbora-tartean eraturiko arroka oroz dago osatuta, biozonaren ezaugarri definitzaileak izan hala ez[2].

Estratotipoa

Unitate estratigrafiko bat (lito-, bio-, krono- edo magnetoestratigrafiko) formalki definitzeko, urrats batzuk bete behar dira, horien artean, estratotipoa izendatzea eta ezaugarritzea. Estratotipoa unitate edo muga estratigrafiko baten ezaugarriak ongien erakusten duen ebakia da, hau da, erreferentziazkoa edo ereduzkoa dena. Horretaz gain, estratotipoak ere baldintza egokiak izan behar ditu aztertzeko, besteak beste, azaleramendua jarraitua eta hiato gabea izatea, bertaratzeko erraza eta azaleramendu babestua izatea.

Kronoestratigrafiaren kasuan, estratotipoak (edo kronoestratotipoak) ez dira unitateenak izaten, unitateen mugenak (muga-estratotipoak) baizik. Horren arrazoia zera da: azaleramenduetako geruza-segidak askotan ez dira igarotako denbora ororen erregistroa, etenguneak edo hiatoak (erregistrorik gabeko denbora-tarteak) izaten baitituzte beren baitan. Azaleratutako geruza-segida baten barneko erregistro-gabezia posible horiek saihestearren, unitateen mugak definitzen dira. Era horretan, beraz, unitate kronoestratigrafiko bat dagozkion bi mugen artean dagoen arroka oroz osatuta dagoela jotzen da. Kanbriarraurrearen kasuan, aitzitik, ez dago muga-estratotiporik, hain zuzen ere, mugen irizpide markatzaileak adin absolutu zehatzak direlako eta, beraz, ez dagoelako erreferentziazko ebakirik. Proposaturiko muga-estratotipo bat onartua izan dadin, nazioarteko oniritzia behar du. Estratigrafiaren Nazioarteko Batzordeak (ICS) eman behar du oniritzia, eta, ondoren, erakundearen aldizkari ofizialetan (Episodes eta Lethaia) argitaratu behar dute.

Denbora geologikoaren eskala

Eskala kronoestratigrafikoaren eraiketaren hastapenetan (XVIII. eta XIX. mendeetan) geologoek ez zuten modurik arroken adin absolutuak edo zenbakizkoak (urtetan neurtuak) zehazteko, nahiz eta denbora geologikoaren “handitasuna” sumatzen zuten. Erradioaktibitatearen aurkikuntzak XIX. mendearen amaieran eta datazio erradiometrikoen printzipioen garapenak XX. mendearen hasieran, ordea, aukera eman zuten lehenengo aldiz arroken adin absolutuak ezagutzeko eta, bide batez, Lurrak milioika urte zituela baieztatzeko. Denbora geologikoaren eskala unitate geokronologikoz dago osatuta, eta horiek unitate kronoestratigrafikoak eratu zireneko denbora-tarteak dira. Beraz, unitate geokronologikoen mugak zenbakizko adinak dira, eta unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutuak eginez lortzen dira. Unitate geokronologikoak (Eon, Era, Periodo, Epoka, Adin eta Kron), horien hierarkia eta unitate kronoestratigrafikoekin duten erlazioa aurreko taulan ageri dira.

Unitate kronoestratigrafikoen mugen datazio absolutu gehienak teknika erradiometrikoetan dautza. Teknika horiek isotopo ezegonkorren desintegrazio erradioaktiboaren ezaugarrietan oinarritzen dira. Isotopo ezegonkorrak (jatorrizkoak) partikula atomikoak igorriz desintegratzen dira, eta egonkorragoak diren isotopoak (eratorriak) sortzen dituzte. Desintegrazio erradiaktiboa denboraren mendekoa denez, datazio erradiometrikoen oinarria da. Zenozoiko eta Mesozoikoko hainbat mugaren kasuetan, ordea, zenbakizko adinen kalkuluak geruza-segiden zikloetan oinarritu dira, non ziklo bakoitzak milaka urteko iraupen periodikoa duen. Erregistraturiko ziklo sedimentario horiek Lurraren parametro astronomikoen aldaketa ziklikoen (Milankovitch zikloak) emaitzak dira, eta periodikotasun ezaguna dute (21, 40, 100 eta 400 mila urte). Zenbakizko datazioa duen geruza batetik abiatuta, erregistraturiko zikloak zenbatuz jakin ahal dira beste mugen adin absolutuak.

Eskala

Eoia Aroa Periodoa[a] Serieak/
Garaiak
Gertakari nagusiak Hasiera, orain
milioi urte[b]
Fanero-
zoikoa
Zenozoikoa Neogenoa[c] Holozenoa Glaziazio garaien bukaera eta zibilizazioaren sorrera. 0.011430 ± 0.00013 9
Pleistozenoa Ugaztun handien sorrera eta estintzioa. Gizaki modernoaren sorrera. 1.806 ± 0.005 *
Pliozenoa Gaur egungo glaziazioaren indartzea. Garai hotzak eta klima lehorra. Autralopitezinoak jaiotzen dira, hainbat ugaztun genero eta molusku garaikideak. 5.332 ± 0.005 *
Miozenoa Moderate climate; Orogenia ipar hemisferioan. Gaur egungo ugaztun eta hegazti familiak bereizgarri bilakatzen dira. Zaldiak eta mastodonteak dibersifikatzen dira. Belarra nonnahi agertzen da. Lehenengo hominoideoak agertzen dira (‘’Sahelantrophus tchadensis’’) 23.03 ± 0.05 *
Paleogenoa
[c]
Oligozenoa Klima epela. Eboluzio eta dibertsifikazio azkarra faunan, bereziki ugaztunetan. Garaikideak diren angiospermen dispertsio eta eboluzio nagusia. 33.9±0.1 *
Eozenoa Ugaztun arkaikoak loretu eta hedatu. Hainbat familia moderno ere agertzen dira. Belarra agertzen da. Antartika berriro izozten da eta gaur egungo garai glaziazioa hasten da. 55.8±0.2 *
Paleozenoa Klima tropikala. Landare garaikideak. Ugaztunen dibertsifikazioa hainbat lerro ebolutibo primariotan, dinosauroen lekua okupatuz. Lehenengo ugaztun handiak (hipopotamo baten tamaina). 65.5±0.3 *
Mesozoikoa Kretazeoa Berantiarra Loredun landareak agertzen dira eta beraiekin batera hainbat intsektu mota. Arrain teleosteo modernoak agertzen dira. Ammonite, Belemnites, errudistak, ekinoideak eta belakiak oso arruntak. Dinosauro mota berri ugari (Tyranosaurus, Hadrosaurus…) agertzen dira lurrean eta beraiekin batera krokodilo modernoak. Mosasaurus eta marrazoak agertzen dira itsasoan. Lehengo hegaztiek Pterosaurusak aldentzen dituzte. Hiru ugaztun motak garatzen dira (monotremak, martsupialidoak eta karedunak). Lehenengo primatea. Gondwana kontinentea apurtzen da. Bere bukaeran meteorito erraldoi batek talka egiten du eta izaki bizidun asko desagertzen dira, euren artean ia osorik foraminiferoak. 99.6±0.9 *
Goiztiarra 145.5 ± 4.0
Jurasikoa Berantiarra Gimnospermak (bereziki konifera) ugariak. Hainbat dinosauro mota ezberdinak (sauropodoak, carnosauroak eta stegosaurusak). Ugaztun ugari eta txikiak. Lehenengo hegaztiak. Ichthyosaurusak eta plesiosaurusak ugaritzen dira. Bibalboak, Ammoniteak eta belemnitesak oso ugariak. Echinoideoaak arruntak. Pangea apurtu egiten da Gondwana eta Laurasia azpikontinentetan. Ozeano Atlantikoaren sorrera. 161.2 ± 4.0
Ertaina 175.6 ± 2.0 *
Goiztiarra 199.6 ± 0.6
Triasikoa Berantiarra Arkosauroak ugariak lurrean. Lehenengo dinosauroak, ugaztunak, pterosaurusak eta krokodiloak. Dicrodium flora arrunta egiten da lurrean. Anfibio ugari. Iktiosauroak itsasoan. Zeriatites ammonioideoak oso arruntak. Koral modernoak agertzen dira eta arrain teleosteoak. Hainbat intsektu klado ezberdin agertzen dira. 228.0 ± 2.0
Ertaina 245.0 ± 1.5
Goiztiarra 251.0 ± 0.4 *
Paleozoikoa Permiarra Lopingiarra Pangea superkontinentea eratzen da. Narrasti sinapsidoak arrunt bilakatzen dira. Hainbat anfibio klase. Koleopteroak eta euliak agertzen dira. Foraminiferoak agertzen dira eta beste hainbat izaki ur epeletan. Glaziazio permo-karboniferoa bukatzen da. Permiarra bukatzean Permiarreko Estintzio Masiboa gertatzen da, izaki bizidunen %95 desagertzen direlarik. 260.4 ± 0.7 *
Guadalupearra 270.6 ± 0.7 *
Cisuraliarra 299.0 ± 0.8 *
Karbon-
iferoa
4 /
Pennsil-
baniarra
Berantiarra Hegodun intsektuak agertu eta ugaritzen dira, euretariko batzuk erraldoi bihurtuz. Anfibio ugari. Lehenengo narrastiak. Ikatza ematen duten basoak sortu. Itsasoan oso arrunta, Goniatites, brakiopodoak, briozoak, bibalboak, koralak... 306.5 ± 1.0
Ertaina 311.7 ± 1.1
Goiztiarra 318.1 ± 1.3 *
Karbon-
iferoa
4 /
Missis-
sippiarra
Berantiarra Lehenengo zuhaitz handiak. Lehenengo tetrapodoek ura uzten dute. Lehenengo marrazoak. Glaziazioa Gondwanako Ekialdean. 326.4 ± 1.6
Ertaina 345.3 ± 2.1
Goiztiarra 359.2 ± 2.5 *
Deboniarra Berantiarra Haziak botatzen dituzten lehenengo landareak sortzen dira. Hegorik gabeko lehen intsektuak agertzen dira. Itsasoan koral rugoso eta tabulatuak, goniatites ammonoideoak eta brakiopodoak ugari egiten dira. Hainbat arrain mota agertzen dira. Lehenengo tetrapodoak oraindik uretan. Euramerika kontinentea. 385.3 ± 2.6 *
Ertaina 397.5 ± 2.7 *
Goiztiarra 416.0 ± 2.8 *
Siluriarra Pridoliarra Lehengo landare baskular lurtarrak, milipedoak eta artropleuridoak, lehenengo arrain baraildunak eta hainbat ostrakodermo eta agnata. Euripteridoak handien egiten dira. Koral tabulatu eta rugosoak. Brakiopodoen artean Rinkonelidoak sortzen dira eta krinoideo eta trilobitesak oso ugariak dira. 418.7 ± 2.7 *
Ludlow 422.9 ± 2.5 *
Wenlock 428.2 ± 2.3 *
Llandovery 443.7 ± 1.5 *
Ordoviziarra Berantiarra Ornogabe ugari sortzen dira. Lehenego koralak, brakiopodoak, bibalboak, nautiloideoak, trilobitesak, ostrakodoak, briozoak eta hainbat ekinodermatu familia, graptoliteak eta beste taxoi batzuk ugariak dira. Konodontoak agertzen dira hasieran. Glaziazio erraldoia gertatzen da garai honetan. Lehenengo landare lurtarrak. 460.9 ± 1.6 *
Ertaina 471.8 ± 1.6
Goiztiarra 488.3 ± 1.7 *
Kanbriarra Furongiarra Kanbriarreko Leherketa gertatzen da, dibertsifikazio erraldoiarekin. Gaur eguneko animalia modernoen Phyllumen erdiak agertzen dira eta beste hainbat forma konplexu gaur eguneko sailkapenetan sartzen ez direnak. Arkeoziatidoak Goiz Kanbriarrean ugariak dira. Trilobiteak, Priapulidoak eta belakiak, brakiopodo artikulatuak, eta bestelako forma batzuk ugari eta arruntenak. Lehenengo kordatua agertzen da, Pikaia gracilens. Anomalocaris da depredadorerik gorenak. Ediacarako izakiak desagertzen dira. 501.0 ± 2.0 *
Ertaina 513.0 ± 2.0
Goiztiarra 542.0 ± 1.0 *
Proter-
ozoikoa

5
Neo-
proterozoikoa
Ediakarra Lehenengo animaliak (animalia zelulanitzak). Ediacarako fauna (vendobionta) agertzen da mundu osoan zehar. Lehenengo belakiak. 630 +5/-30 *
Kriogeniarra Baliteke lur osoa izoztea. Rodinia apurtzen hasten da. 850 6
Toniarra Lehenengo akritarkoen erradiazioa. 1000 6
Meso-
proterozoikoa
Steniarra Metamorfismo altuko eraztunak sortzen dira Rodinia kontinentearen sorrera orogenia dela eta. 1200 6
Ektasiarra Plataformak hedatzen jarraitzen du. 1400 6
Kalimmiarra Plataforma hedatzen da. 1600 6
Paleo-
proteroziokoa
Stateriarra Lehenengo zelula Eukariotoak. Columbia (superkontinentea) sortzen da.. 1800 6
Orosiriarra Lurreko atmosfera oxigenoz betetzen da lehen aldiz. Vredefort eta Sudbury Arroa asteroideeen talka. Hainbat orogenia gertatzen dira.. 2050 6
Rhyaciarra Bushveld Formazioa sortzen da. Glaziazio Huroniarra. 2300 6
Sideriarra Burdin Bandeatuaren Formazioa sortzen da 2500 6
Arkearra
5
Neoarkearra Kratoi modernoen estabilizazioa. 2800 6
Mesoarkearra Lehenengo estromatolitoa 3200 6
Paleoarkearra Ezagutzen den lehenengo bakteria oxigeno produkzitzailea 3600 6
Eoarkearra Zelula bakarreko lehen izakiakk 3800
Hadearra
5,7
Behe Imbriarra   3850
Nektariarra   3920
1-9 Arro taldeak 4100 Ma - Ezagutzen den arrokarik zaharrena 4150
Kriptikoa8 4400 Ma - Ezagutzen den mineralik zaharrena; 4570 Ma - Lurraren formazioa 4570

Oharrak

  1. Paleontologoek periodo geologikoen inguruan baino animalien inguruan egin ohi dute bereizketa.
  2. Daten ziurtasuna ez da osoa, eta portzentajea batean mugitzen da, datazio erradiometrikoak egiten baitira eta hau ez da metodo guztiz zehatza. Hala ere hemen agertzen diren datak eta bere erroreak International Commission on Stratigraphy-ak onartu zituen 2004an. * bat duten datek "Urrezko Iltzea" dutela esan nahi ud, hau da, leku batean bi garaien arteko muga zehaztu dela (Global Boundary Stratotype Section and Point).
  3. a b Historikoki Zenozoikoa Koaternario eta Tertziarioan banatua izan da batzuetan eta beste batzuetan Neogeno eta Paleogeno moduan. Estratigrafiako Nazioarteko Komisioak erabakita koadroan agertzen den bezala da aurrerantzean.
  1. Ipar Amerikan Karboniferoa Mississippiarra eta Pennsilbaniarra Periodoetan banatzen da.
  2. Proterozoikoa, Archearra eta Hadearra Aurrekanbriarra izenarekin ezagutzen dira askotan eta beste batzuetan Kriptoziokoa izenarekin.
  3. Adin absolutua (Global Standard Stratigraphic Age).
  4. Hadearra ez da jada eoi formal bat eta orain Eoarkearrean sartzen da. Hadearra batzuetan Priskoarra izendatzen da.
  5. Lau hauek Ilargiaren geologiatik hartutako izenak dira. Lurreko historia geologikoan erabiltzea ez da ofiziala.
  6. Holozenoaren hasiera data orain 11.430 ± 130 urtekoa da.

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).
  2. a b c d e Agirrezabala, Luis Miguel. «Eskala kronoestratigrafiko» zthiztegia.elhuyar.eus (Elhuyar Fundazioa) (Noiz kontsultatua: 2018-12-14).

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskala kronoestratigrafiko Aldatu lotura Wikidatan