Errege: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
21. lerroa: 21. lerroa:
# [[Gilen Alexandro Herbehereetakoa]] ([[2013]])
# [[Gilen Alexandro Herbehereetakoa]] ([[2013]])
# [[Filipe Belgikakoa]] ([[2013]]
# [[Filipe Belgikakoa]] ([[2013]]
# [[Filipe VI.a Espainiakoa]] ([[2014]])
# [[Felipe VI.a Espainiakoa]] ([[2014]])
# [[Salman Saudi Arabiakoa]] ([[2015]])
# [[Salman Saudi Arabiakoa]] ([[2015]])
# [[Maha Vajiralongkorn|Rama X.a Thailandiakoa]] ([[2016]])
# [[Maha Vajiralongkorn|Rama X.a Thailandiakoa]] ([[2016]])

09:30, 15 abendua 2018ko berrikusketa

Erregea, herrialde edo estatu baten monarka gizonezkoa da; estatuburua monarkia gisa eratutako estatuetan, edo ohiturazko monarka estaturik gabeko herri batzuen kasuan, esate baterako Uganda estatuaren barruko Buganda erresumako monarkiaren kasuan.

Monarka kontzeptua ez da guztiz berdina, ohituraz beste titulu batzuk ere badira horren barruan, hala nola enperadoreak, sultanak, emirrak eta beste.

Erreginak eta errege ezkontideak

Erresumako monarka emakumezkoa bada, erregina da. Euskaraz errege eta erregina terminoak oso markatuta daude generoaren aldetik, eta horregatik, erresuma bateko historiaz ari garenean, haren agintari monarkei errege-erreginak esaten zaie pluralez euskaraz.

Erregina subirau baten senarra errege izan daiteke tituluz zenbait tradizio monarkikotan, eta errege ezkontidea esaten zaie kasu horretan. Baina hau ez da berdina monarkia guztietan: Ingalaterrakoan, Elisabet II.aren senarrari printze esaten zaio. Aldiz, Nafarroako erresuman, erregina subirauen ezkontideek errege titulua erabiltzen zuten, eta erregeen zenbaketa ohikoetan ere ageri dira. Esate baterako, Joana I.aren senarra, Filipe Ederra, Filipe I.a Nafarroako gisa agertzen da Nafarroako errege-erreginen zerrenda dinastikoetan.

Gaur egungo erregeak

21. mendeko lehen laurdeneko errege batzuk, estatuburu ere badirenak.

  1. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa (1973).
  2. Mswati III.a Swazilandiakoa (1986)
  3. Harald V.a Norvegiakoa (1991)
  4. Letsie III.a Lesothokoa (1996)
  5. Abdullah II.a Jordaniakoa (1999)
  6. Mohammed VI.a Marokokoa (1999)
  7. Jigme Khesar Namgyel Wangchuck Bhutangoa (2006)
  8. Gilen Alexandro Herbehereetakoa (2013)
  9. Filipe Belgikakoa (2013
  10. Felipe VI.a Espainiakoa (2014)
  11. Salman Saudi Arabiakoa (2015)
  12. Rama X.a Thailandiakoa (2016)
  13. Tupou VI.a Tongakoa (2012)

Iruditegia


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errege Aldatu lotura Wikidatan