«Irlandako Alderdi Parlamentarioa»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
ez dago edizio laburpenik
Alderdi honen helburu nagusia [[Irlanda]]rentzako [[Home Rule (Irlanda)|Home Rule]] autogobernu lege bat lortzea izan zen, helburu horren barnean Irlandaren autonomiaren aldeko hiru legeen onarpena, nekazal erreforma eta Irlandako Legebiltzar baten sorrera zeuden, noski, betiere [[Erresuma Batua]]ren barnean. Hortaz ez zen bereziki [[irlandar errepublikanismo|irlandar errepublikarren]] gustuko alderdia, azken hauen helburua Irlanda errepublika independiente batean bilakatzea baitzen, eta hauentzat Irlandako Alderdi Parlamentarioaren eskaerak eskasegiak zirela iruditzen baizitzaien.
 
Irlandako Alderdi Parlamentarioa [[XIX. mendea]]ren amaieratik [[1918]]. urterarte [[John RedmonRedmond]] politikariaren gidaritzapean irlandar alderdi nazionalista nagusia izan zen, bai eta [[Irlanda]] osoko erabateko alderdi nagusia ere. [[1918]]ko hauteskundeen ondoren egoerak sekulako aldaketa izan zuen, ordurarte batere garrantzirik ez zuen [[Sinn Féin]] alderdiak nagusitza kendu eta irlandar nazionalismo nahiz errepublikanismoaren ordezkari nagusia bilakatu baitzen. Sinn Féin alderdiaren nagusita [[1918]]tik [[1922]]rarte eman zen, ondoren [[Irlandako Estatu Askea]] eta alderdi berrien sorrerekin batera alderdi horrek ere garrantzia galtzen hasi baitzen.
 
[[1921]]. urtean Irlandako Alderdi Parlamentarioak hainbat hauteskunde porrot jaso ondoren desegin egin zen, gainera dagoeneko Irlandako Estatu Askea sortzeko egoeran jada ez autogobernu bat eskatzeak ez zuen zentzu gehiegirik.
128.145

edits

Nabigazio menua