Klima aldaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
t Amaia GUR wikilariak «Berotze global» orria «Berotze globala» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik: a itsatsia behar du
(Ez dago alderik)

11:37, 18 abendua 2018ko berrikusketa

1850.etik 2006.era bitarteko tenperatura globalaren grafikoa

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken hamarkadetan nabarmen areagotu dena berotegi efektuaren ondorioz, batik bat.

Lurrazaletik hurbil batez besteko aireko tenperatura orokorra 0,74 ± 0,18 º C igo da azken mendean. Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldea edo IPCCren arabera “antzemandako tenperaturaren gehienezko igoera XX. mende erdialdetik, gizakiak isuritako berotegi-gasetan oinarrituta bide dago”. Honek lurrazala eta behe atmosferaren beroketa eragiten du, berotegi-efektua handitzen.

1950tik zenbait gertarik, efektu arinak eragin dituzte tenperatura igotzean, sumendiak eta eguzki-izpien noranzko aldaketak, alegia. Nahiz eta zenbait elkarte zientifiko eta zientzi akademia bat etorri ondorio honekin, zientzialari asko ez datoz bat behaturiko berotzearen arrazoi garrantzitsuenekin.

IPCC-ek aipaturiko modeloek tenperatura orokorrak 1990tik 2100ra, 1,1etik 6,4 °C-ra igo daitezkeela aurreikusten dute [1]

Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta izan, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Hau karbono dioxidoaren bizitza luzean eguratsean islatzen da.

Tenperaturaren igoerak itsas-mailaren igoera ere ekarri eta euriaren maiztasuna aldatuko du, basamortuen hedapena eraginez. Era berean, klimak muturretara joko du, uztak aldatu, glaziarrak urtu eta flora eta fauna baldintzatuko ditu, espezie ugari desagertuz [2]. Nicolas Stern Munduko Bankuaren ekonomista ohiaren ustez klima-aldaketaren kostu ekonomikoa itzela izango da, 2050. urtean munduko BPGaren %5-%20 artekoa [3]

Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude, eta batez ere nola aldaketak leku batetik bestera izango diren. Debate politiko eta publiko behar da, - diru kontu eraginkorrak aztertuz - berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, non berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.

Izenaren inguruan

Berotze globalaren hitza, hozte globalarekin harremana dauka eta klima-aldaketaren eremuan kokatzen da. Berotze globala aro eta zergatiei begira neutroa da, baina erabili arrunt eta zientifikoan, gizakiak eraginda duela gutxiko berotzea adierazi nahi du. Horrela UNFCCCek erabiltzen du klima-aldaketa, berriz, gizakiek ez eragindako aldaketari, klima-aldakortasuna deitzen dio.

Berotzearen historia XIX. mende erditik

Lurrazaleko batez besteko tenperatura azken 2000 urteetan

Munduko tenperatura bai lurrean bai itsasoan 0,75 °C igo da, 1860tik 1900era. Hiriak handitu badira ere, hiriko bero-uhartea ez dauka, ordea, garrantzia handirik neurtutako tenperaturarekin. 1979. urtetik lurreko tenperaturak ozeanokoak baino bi aldiz azkarrago igo dira (0,25 °C/hamarkadako eta 0,13 °C/hamarkadako). Behe troposferako tenperaturak igo dira 0,12 eta 0,22 °Cen artean hamarkadako. 1850. urtea baino lehenagoko tenperatura egonkorra izan bide da, mila edo bi mila azken urtetan, ingurumenaren gorabehera batzuk izanagatik ere: Erdi Aroko Beroaldia (800-1300) edo Izotz Aro Txikia.

Berotze globalaren kausak

Atal honetan gizakiak eragindakoak eta kausa naturalak sartzen dira.

refer to caption and body text
CO2ren kontzentrazioa atmosferan duela 650.000 urtetik 2014ra arte. Izotz-guneak aztertuz eta neurketa zuzena eginez lortutako informazioa

Gizakiak eragindakoak

Zientzialari eszeptiko gutxi batzuek izan ezik, aditu gehienek uste dute Lurreko tenperaturen igoera estuki lotuta dagoela CO2 eta beste berotegi-gasen isuriekin [4]. Hala uste du ere IPCCk bere hirugarren txostenean (2001ean): "azken 50 urteotan antzemandako berotze globala giza-jardueraren ondorio zuzena da". Bosgarren txostenean (2015ean), erakunde berak baieztatzen du berotze globala berotegi-gasen isurketen eta giza-jardueraren ondorio izatearen probabilitatea %95ekoa dela [5].

Gaur egun, ikatza erabiltzen duten energia-instalazioek, ibilgailu eta lantegien isurketek eta beste giza-jarduera batzuek 22.000 milioi tona CO2 sortzen dute. Aldi berean, nekazaritzak eta abeltzaintzak, gas naturalak eta arroz soroek 250 milioi tona metano ekoizten dute. 1750etik, CO2 eta CH4 isuriak %31 eta %149, hurrenez hurren, areagotu dira [6]. Jakina denez, bi gas horiek, ur-lurrunarekin batera, berotegi-gas nagusiak izaten dira.

Kausa naturalak

Iraganean ere klima-aldaketaren garaiak izan dira, baina oraingoaren aldean faktore naturalek eragindakoak, ez giza-jardueraren ondorioz sortutakoak.

Klimak eta tenperaturek, berotegi efektuko gasez gain, beste faktore batzuen eraginez alda dezakete: Lur planetak tarteka izan dituen orbita aldaketak, adibidez, horietako bat dira. Edo eguzkiak dituen jarduera-aldaketak (eguzkiak igartzen duen erradiazioa ez baita konstantea). Berotegi-gasek berotze globalean duten eragina oso txikia dela uste duten zientzialariek (hots, klima-aldaketari garrantzia kentzen dioten eszeptikoek) azken urteotako tenperaturen igoera eguzkiaren jardueraren ondorioz dela proposatu dute (eguzkiaren mantxak ugariagoak direnean eguzkiak erradiazio gehiago igortzen du).

Beste eszeptiko batzuen ustez XX. mendean zehar izandako beroketa globala garai hotz baten (Izotz Aro Txikia) bukaeraren ondorioa besterik ez da. Gaur egun nahiko onartuta dago Erdi Aroan, orokorrean, tenperaturak orain baino altuagoak izan zirela, eta XVI. mendetik aurrera hotzaldi bat agertu zela, XIX. mendearen bukaera arte luzatu zena.

Nahiz eta zientzialari eta politikari eszeptiko gutxi batzuk egon, aditu gehienek irmo sinisten dute giza-jarduera berotze-globalaren atzean dagoela [7]

Erreferentziak

  1. Climate Change 2007: The Physical Science Basis. Contribution of Working Group I to the Fourth Assessment Report of the Intergovernmental Panel on Climate Change. Intergovernmental Panel on Climate Change, 05-02-2007
  2. Lu Jian, Gabriel A. Vecchi, Thomas Reichler: "Expansion of the Hadley cell under global warming" Geophysical Research Letters, 34-2007
  3. François, Ludovic; Rebut, Élise. Après le pétrole. La nouvelle économie écologique (frantsesez). Ellipses, p. 9. ISBN 978-2-7298-5212-2
  4. DiMento, Joseph F. C.; Doughman, Pamela M. (2007). Climate Change: What It Means for Us, Our Children, and Our Grandchildren (ingelesez). The MIT Press. p. 68. ISBN 978-0-262-54193-0
  5. Climate Change 2014 Synthesis Report Summary for Policymakers (ingelesez)
  6. Climate Change Science Program (ingelesez). United States Environmental Protection Agency (2007) (Recente Climate Change: Atmosphere Changes)
  7. Understanding and responding to the Climate Change Board on Atmospheric Sciences and Climate, US National Academy of Sciences. p. 2.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klima aldaketa Aldatu lotura Wikidatan