Topografia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:Topographic map example.png|thumb|320px|Mapa topografikoa, [[sestra-kurba]]duna.]]
[[Fitxategi:Topographic map example.png|thumb|320px|Mapa topografikoa, [[sestra-kurba]]duna.]]
'''Topografia''' lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza [[greziera]]zko bi hitzen baturatik dator: "''Topos''", lekua esan nahi duena eta ''grafos'', deskribapena esan nahi duena.
'''Topografia''' lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza [[greziera]]zko bi hitzetik dator: "''Topos''", lekua esan nahi duena eta ''grafos'', deskribapena esan nahi duena.


Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. [[Geodesia]]k berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, geodesiarentzat berriz ez. Hau irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenadak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).
Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. [[Geodesia]]k berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik, era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, eta, geodesiarentzat, berriz, ez. Hori irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenatuak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).


Mapa topografikoak, plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema honek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten dute. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara [[kota]] deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, [[altitudea]] baizik.
Mapa topografikoek plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema horrek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten du. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara [[kota]] deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, [[altitudea]] baizik.


Egun, neurgailu optikoez gain, [[GPS]]a erabiltzen da topografia lanetan, lana asko errazten baitu.
Egun, neurgailu optikoez gain, [[GPS]]a erabiltzen da topografia lanetan, lana asko errazten baitu.

17:51, 19 abendua 2018ko berrikusketa

Mapa topografikoa, sestra-kurbaduna.

Topografia lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza grezierazko bi hitzetik dator: "Topos", lekua esan nahi duena eta grafos, deskribapena esan nahi duena.

Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. Geodesiak berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik, era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, eta, geodesiarentzat, berriz, ez. Hori irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenatuak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).

Mapa topografikoek plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema horrek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten du. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara kota deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, altitudea baizik.

Egun, neurgailu optikoez gain, GPSa erabiltzen da topografia lanetan, lana asko errazten baitu.

Erabilera eremuak

Topografia funtsezkoa da hainbat alorretan:

Historia

Topografia, teknologiaren garapenarekin bat garatzen joan da. Egun, oraindik ez dakigu topografia zehazki nondik datorren. Hormetan eta oholtxoetan aurkitutako irudikapenak direla eta, ikertzaileen ustez, lehen lan topografikoak, Egipton egin ziren. 1400. Urtean K.a. Garai hartako Herodotok, Seostrisi esaten dio lurrak izateagatik zergak kobratzeko lursaila banatu behar dela. Hortik aurrera korda-tenedoreak deituriko lanpostu berria agertzen da eta haien lana lurrak neurtzea zen.

Egipton, lantzeko landa bakoitzaren zati bat faraoiarentzat zen. Lur zati hori muga baten bidez zehazki markatzen zen. Urtero, Nilo ibaiaren ur maila igotzen zenean, muga horiek ezabatzen ziren, eta hori zela eta urtero berriz markatu behar zituzten. Lan hori faraoiaren lur-neurtzaileak egiten zuten topografia erabiliz.

Beste ikertzaile batzuk, topografiaren jaiotza Miletoko Talesekin eta Anaximandrorekin erlazionatzen dute. P.Merlin ingeniari geografoen arabera, topografia jabetza pribatuarekin bat dator.

Tresnak

XVII. mendean, teleskopio errefraktorea asmatu zen. Ordura arte, lur-neurtzaileak haien lana egiteko gehien erabiltzen zutena, teleskopio eta tabloi batez konposatutako ‘plancheta’ (edo goinògraf) deituriko tresna zen.

XX. mendean angelu horizontalak eta bertikalak neurtzen zituen teodolitoa asmatu zuten.

1950 eta 1960. urteen artean, topografian erabilitako teknikek bilakaera handia izan zuten. Distantzia eta angeluak aldi berean neurtzen zituzten distantziometro elektronikoak, teodolito elektronikoak eta estazio totalak asmatu ziren. Horiek guztiak asmatu baino lehen, distantziak lur-neurtzaileen kateak deituriko neurketa-zinten bidez neurtzen ziren.

Neurketak

  • Lur-neurketan, hainbat elementu erabiltzen dira, Neurtze-zinta, podometroa, lur-neurtzailearen eskuaira edo puntu batetik bestera dauden pausoak adibidez.
  • Topografia klasikoan, puntu baten koordenadak adierazteko ez da sistema kartesiar tridimentsional bat erabiltzen. Koordenada sistema esferikoa edo polarra erabiltzen da eta hortik koordenada kartesiarretara pasatzen da.

Bi neurketa mota daude:

  • Zuzena: Neurtutako distantzia neurri-unitatearekin konparatzearekin nahikoa da.
  • Zeharkakoa: formulak behar ditugu neurketak kalkulatzeko.

Hainbat tresnek, angeluak neurtzen dituzte, estazio totala adibidez. Distantziak neurtzeko bi metodo erabiltzen dira: distantzia estadimetrikoak edo zehatzagoa den distantziometria elektronikoa. Lehenengo metodoan takimetroa erabiltzen da eta bigarrenean estazio totala. Normalean estazio totala eta GPSa konbinatzen dira.

Nahitaezkoa da erreferentziako sistema geodesiko zuzenean lan egitea, ETRS89 Euskal Herrian. Erreferentziako elipsoidea GRS80 izango da eta proiekzio kartografikoa UTM.

Erabilera

Gaur egun gehien erabiltzen den tresna estazio totala da. Makina horren bidez angelu horizontalak, bertikalak eta distantziak neurtu daitezke. Estazio totala zein koordenadetan kokatuta dagoen jakinda, neurtutako puntu guztien hiru dimentsioetako koordenadak jakin daitezke.

Hartutako datuen koordenadak prozesatuz, lurrazalaren xehetasunak grafikoki irudikatu daitezke. Bi punturen koordenadak jakinda, haien arteko distantzia edo altuera aldea kalkulatzea posiblea da.

Topografiari esker lurrazalaren xehetasunak planoetan irudikatu daitezke eta horregatik zuinketaren kontrakoa da. GPSaren erabilera dela eta teknika honen erabilera pixkanaka behera egin du, baina hainbat lekutan ez da posiblea GPSa erabiltzea kobertura faltagatik. GPSa erabiliz gero, lana arinago egiten da eta tresna horren zehaztasuna oso handia da. 2-3cm-koa era zinematikoan eta 2mm-koa era estatikoan neurtuz gero.

Zuinketa

Zuinketa datu bilketaren kontrako prozesua da eta haren helburu nagusia planoetan irudikatutakoa lursailean irudikatzea da. Zuinketa eta lerrokatzea topografiaren parte oso inportanteak dira, biak beharrezkoak dira obrari hasiera emateko.

Zuinketa-ardatzak

Zuinketa egiteko behar diren ardatzak honako hauek dira:

  • Ardatz horizontala
  • Ardatz bertikala
  • Kota-ardatza
  • Errotazio-ardatza

Obra zibilak

Topografo batek, bere lana, obraren proiektua egin aurretik edo proiektua egiten den bitartean egiten du. Ingeniari edo arkitekto batek, lana egin aurretik, lursailaren eta elementuen plano milimetriko edo tridimentsionala behar du.

Horretarako topografia-ingeniari batek zuinketaz arduratzen da. Obraren mugak, elementuak neurtzeko erreferentzia ardatzak eta altueraren erreferentzia maila kokatzen ditu.

Obra egiten den bitartean, eraikuntza kudeatzaileak, ‘obraren egoera’ eskatu diezaioke topografoari. Obra egoera horren bitartez, obra, baldintza-agirian zehazten den moduan egiten ari dela erakutsi behar da. Obraren arabera, zehaztasuna handiagoa edo txikiagoa izango da.

Erlazionatutako zientziak

Topometria

Topometria mapa edo plano bat egiteko lursailaren elementuen zenbaki-balioak lortzeko egiten diren lanen multzoa da. Plano topometrikoa, lursailaren eskalan dagoen irudia da.

Geodesia

Geodesia lurraren formak eta dimentsioak aztertzen duen zientzia da. Haren propietate fisikoak, grabitazio-eremua eta abar aztertzen ditu ere. Geodesiak, azalera handiko lursailak planoetan irudikatzeaz arduratzen da.

Fotogrametria

Fotogrametria irudi digitaletan edo pelikuletan oinarrituta elementuak irudikatzeaz arduratzen da.

Teledetekzio espaziala

Teledetekzio espaziala, kontakturik gabeko neurtze-teknika guztien multzoari esaten zaio.

Batimetria

Batimetria itsas hondarraren forma, ibaiak eta itsas ertzeak aztertzeaz arduratzen den zientzia da.

Kartografia

Kartografia lurzoruaren azaleraren zati bat karakterizatzen duten lurrazal natural eta artifizialen eta lurraren mugimenduen ezaugarri fisiko edo zentralen euskarri fisiko edo numeriko baten irudikapena da.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Topografia Aldatu lotura Wikidatan