Eneko Arista: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:


Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen [[Lope ibn Musa|Lubb ibn Musa]]k berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.<ref name= "LeviGomez">{{erreferentzia|abizena1= Lévi-Provençal |izena1= Évariste |izena2= Emilio |abizena2= García Gómez |izenburua= Textos inéditos del ''Muqtabis'' de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona |aldizkaria= Al-Andalus |alea= 19 |orrialdea= 295–315 |urtea=1954}}</ref><ref name "Sanchez">{{erreferentzia|abizena= Sánchez Albornoz |izena= Claudio |izenburua= Problemas de la historia Navarra del siglo IX|aldizkaria= Princípe de Viana |alea= 20 |orrialdea= 5–62 |urtea= 1959}}</ref> 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,<ref name= "LeviGomez"/>. Urte hartan ere, ''Induo'' (adituen ustez Eneko) eta ''Mitio'',<ref>
Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen [[Lope ibn Musa|Lubb ibn Musa]]k berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.<ref name= "LeviGomez">{{erreferentzia|abizena1= Lévi-Provençal |izena1= Évariste |izena2= Emilio |abizena2= García Gómez |izenburua= Textos inéditos del ''Muqtabis'' de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona |aldizkaria= Al-Andalus |alea= 19 |orrialdea= 295–315 |urtea=1954}}</ref><ref name "Sanchez">{{erreferentzia|abizena= Sánchez Albornoz |izena= Claudio |izenburua= Problemas de la historia Navarra del siglo IX|aldizkaria= Princípe de Viana |alea= 20 |orrialdea= 5–62 |urtea= 1959}}</ref> 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,<ref name= "LeviGomez"/>. Urte hartan ere, ''Induo'' (adituen ustez Eneko) eta ''Mitio'',<ref>
Pérez de Urbelen ustetan [[Ximeno Iruñekoa]], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.</ref> "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. [[Islamiar egutegia|islamiar urtean]] hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,<ref name= "LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/> eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.
Pérez de Urbelen ustetan [[Ximeno Iruñekoa]], baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.</ref> "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. [[Karlos II.a Burusoila|Karlos Burusoila]] Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. [[Islamiar egutegia|islamiar urtean]] hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,<ref name= "LeviGomez"/><ref name "Sanchez"/> eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.eta ereginakin txorta txorta egin zuen.


=== Aragoiko koroaren sorrera ===
=== Aragoiko koroaren sorrera ===

19:39, 20 abendua 2018ko berrikusketa

Eneko Arista

Sobrarbeko erregea

832 - 851
Antso Gartzeitz Sobrarbekoa - Gartzia Enekoitz
Iruñeko erregea

816 (egutegi gregorianoa) - 852 (egutegi gregorianoa)
Belasko Baskoia - Gartzia Enekoitz
Bigorrako kondea

789 - 819
Eneko Semenoitz - Donatus I Lupus of Bigorre (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEnneco Ennecois
JaiotzaBigorrako konderria, 771
HerrialdeaKarolingiar Inperioa
 Iruñeko Erresuma
HeriotzaIzaba, ezezaguna (1252/1253 urte)
Hobiratze lekuaSan Veturian monasterioa
Leireko monasterioa
Familia
AitaEneko Semenoitz
AmaOneka Iruñekoa
Ezkontidea(k)Oneka Beraskoitz Iruñekoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaXimeno etxea
Arista leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta gudaria
Izengoitia(k)Arista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Eneko Aritza[1]arabieraz: ونّقه‎‎Wannaqo— (c. 770 - c. 852) Nafarroako errege-erreginen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez Nafarroako deitu (ez eta Iruñeko ere)[2]. Ingurunean Karolingiar inperioaren aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. Kordobako emirren menpeko izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean Tuterako Banu Qasi familiarekin egin zuen.

Jatorria

Eneko Aritza 770. urte inguruan jaio zen eta gutxi gorabehera 852an hil zen. Aritza izeneko familiakoa, X. mendean jada abizen hori erabiltzen zuten agirietan.[3] Euskal Herriko errege dinastia izango zenaren sortzailea, Aritzaren inguruan sortu baitzen Iruñeko errege-dinastia, Enekotarrak izenez ere ezaguna.

Eneko Aritzaren jatorria ezezaguna da. Aitaren izena ere zalantzazkoa dute adituek. Leireko agiri batean Enneco ... filius Simeonis (Eneko Ximenoren semea) agertzen da eta bestean, bere hileta-liburu antzekoa dena honelaxe dio: Enneco Garceanes, que fuit vulgariter vocas Areista (Eneko Gartzez [Gartzearen semea], arruntean Aritza ezaguna). Geroagoko historialari askok agiriak hartu dituzte hizpide baina litekeena da ustelak edo gero sortuak izatea. XI. mendeko kronikariek - Ibn Hayyanek edo Al-Udrik-, Eneko eta bere anaia ibn Wannaqo (arabieraz: بن ونّقه‎, "Enekoren semea" erabiltzen zuten abizen moduan.[3][4] Rodrigo Semenez Arradakoak (c. 1170–1247) Bigorreko kondea edo bigorretarra zela zioen baina ez dago teoria babesten duen iturririk.[4] Badaude Semeno etxearen gobernadoreen noble bat besterik ez zela esaten dutenak baina teoria hau bere burua legeztatzeko erabili zuten semenotarrek.[3]

Enekoren amaren izena ere ezezaguna da. Tradizioak Oneka izena zuela dio, baina ez dago honi buruzko iturririk. Aditu guztiek Musa ibn Furtun buruzagi muladia ere ezkondu zuela eta Musa ibn Musa izan zuela semea diote.[5] Musa gaztea Tuterako Banu Qasien buruzagi bilakatu zenean, anaien arteko aliantza bere eremuetan burujabea izateko oso erabilgarria izan zen.

Biografia

Pirinio inguruetan egoera ezberdina izan arren, haranetan kristauak gutxiengoa ziren. Orduko euskaldun batzuk alderdi frankoen alde egiten zuten, hasieran Karlomagnok eta gero Luis Errukitsuak eutsirik. Beraskotar leinu aberatsa frankoen alderdiaren buruzagia zen.

799an, karolingiarren aldekoek Iruñeko gobernadore musulmana edo walia, Eneko Aritzaren senidea zen Mutarrif ibn Musa, erail zuten.[2][6] 806an, frankoek eskualdea kontrolpean zuten, Berasko Baskoia edo Gaskoia izeneko gobernadorearen bitartez.[2] 812an, Luis Errukitsuak Iruñerantz bidali zuen espedizio bat. Itzulera ez zen loriatsua, haurrak eta emakumeak hartu baitzituzten bahitu Orreagako mendatea zeharkatzeko.

816an, Ibn Hayyanen esanetan, Abd al-Karim ibn Abd al-Wahid ibn Mugitek frankoen aldeko "Jaungoikoaren Etsaia" zen Berasko Baskoia (arabieraz: بلشك الجلشقي‎, Balašk al-Ŷalašqī), Iruñeko sahibaren (arabieraz: صاحب بنبلونة‎) aurkako espedizioa zuzendu zuen, alderdi kristau eta paganoa bildurik baitziren. Hiru eguneko gudu batean omeiarren aldeko alderdiak bere etsaiak menderatu eta Berasko hil zuten, eta baita Alfontso II.a Asturiaskoaren noblea zen Gartzia Lopez, Antso "Iruñeko zalduna" eta "Ṣaltān" izeneko zaldun paganoa ere. Frankoen aldekoen erabateko porrota erabilgarria izan zen Enekok baskoien buruzagitza lortzeko.Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute 820an, Enekok Aragoin zegoen frankoen basailua zen Azeari I.a Garindoitzen ordez Gartzea "Gaiztoa" jartzeko.

824an, Pipino I.a errege frankoak eta bere menpeko jaun euskaldunak berriro armada bidali zuten Iruñera, baina bueltakoan, Orreaga-Garaziko inguruko mendietan, Eneko Aritza eta bere suhiak frankoen armadari gailendu zitzaizkien. Orreagako guduan Eblo eta Azeari Antso kondeak preso hartu zituzten. Oroel haitzean, Jakatik gertu, baskoi nobleek Eneko Aritza errege goratu eta Iruñeko Erresuma burujabea sortu zuten.[2][7]

Eneko Aritza saiatu zen buruzagi euskaldunekin harreman onak izaten eta familia loturak hedatzen, Tuterako Banu Qasi godo musulmanekin eta Gartzea "Gaiztoa" Aragoiko kondearekin bereziki. Halaber, Arabako Beila eta Berasko familiekin eta frankoen menpe bizi ziren Pirinioez bestaldeko euskaldunek bera alde jartzen.

Garai hartan Iruñea zenez baskoien hiri nagusia, Eneko Aritzak bertan kokatu zuen bere gortea. Iruñea leku estrategikoa bilakatzearekin batera frankoen eta arabiarren jomuga ere bihurtu zen. Eneko Aritzak ez zuen euskaldun guztiak aginte bakar batera ekartzea lortu, baina, baskoi-euskaldunak bizi ziren lurraldetara zabaldu zituen bere ekintza armatuak. Arabako lurraldeek etengabe jasaten zuten Asturias aldeko godoen, Kasio familiaren eta Zaragozako musulmanen erasoei aurre egin eta iparraldetik zetozen frankoei eutsi egin zien.

840. urtean Abd Allah ibn Kulayb Zaragozako wāliak Enekoren eremuak eraso zuenez, Musa ibn Musa bere anaia matxinatu zen.[8] Gartzea Enekoitz bere semea aritu zen erregeorde- agian 841ean gaixotasun batek Eneko elbarritu utzi zuen eta[2]- Orti Enekoitz (arabieraz: فرتون بن ونّقه‎, Furtūn ibn Wannaqo) bere osabarekin batera. Biek Musarekin bat egin zuten Kordobako emirerriaren aurka. Abd ar-Rahman II.a emirrak hurrengo urteetan zigor-kanpainak ordenatu zituen. 843an izandako gudu batean, Orti Enekoitz hil zen, Musak zaldia galdu eta oinez ihes egin behar izan zuen, Enekoren semea zen Garindo zauritua izan zen eta noble batzuk, artean Berasko Gartzez, bando aldatu eta Abd ar-Rahmanen alde egin zuten. Musulmanek, porrotaren ondorioz, haien tropak hiriburuan sartu zituzten.[9]. Bien bitartean Europan Verdungo banaketa adostu zuten urte hartako abuztuan.[10]

Hurrengo urtean, 844an, Garindo Enekoitzek eta Musaren semea zen Lubb ibn Musak berriro kordobarren aurka egin zuten, eta Musa makurrarazi zuten. 845ean kanpaina labur bat egin ondoren, bakea adostu zuten.[11][12] 850. urtean, Musa berriro matxinatu zen, aritzatarren laguntzarekin,[11]. Urte hartan ere, Induo (adituen ustez Eneko) eta Mitio,[13] "nafarren dukeen" ordezkariei harrera egin zieten Frantziako Gortean. Karlos Burusoila Frantzia eta Akitaniako erregearekin bake-ituna egin zuten. Eneko 237. islamiar urtean hil zen, hau da, 851ko amaieran edo 852ko hasieran,[11]Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute eta Gartzea Enekoitz (852-870) izan zuen ordezkaria.eta ereginakin txorta txorta egin zuen.

Aragoiko koroaren sorrera

Sakontzeko, irakurri: «Eneko Aritzaren gurutzea»
Eneko Aritzaren gurutzearen kondaira. 18. mendeko karezko erliebea. Iruñeko erregea eskuineko zalduna izan liteke.

Aragoiko Koroaren zenbait iturri historigrafikok Eneko Aritzaren biografia eta haren ondorengoak Aragoiko konderri eta ondoren erregetzaren sorrerarekin lotzen dituzte. Jeronimo Zurita historialariak (1512-1580) sortu zuen Anales de la Corona de Aragón lanean aipatzen dira istorio horiek, egiaztatzeko zail direnak.

Kondaira horrek dio adibidez Aragoiko Sobrarbe eskualdeko kristauak musulmanen erasopean zirela 9. mendean eta Eneko Aritza Iruñeko errege beraien laguntzera joan zela[14]. Gerturatzen ari zela, gurutze bat agertu zitzaion zeru urdinean, mairuen posizioa salatzen zuena, eta gurutzeari segika, segada egin zieten Aritzaren nafarrek musulmanei. Ustekabeko erasoa garaipen konpletoa izan zen, eta mairuen odol isuriak gorriz tindatu zuen Soto izeneko arroila. Sobrarbeko bizilagun kristauek erregetzat hartu zuten Eneko Aritza orduan. Eta gurutze mirarizkoa Aritzaren ikur bihurtu omen zen[14]. Gudu hartakoa eszena irudikatzen da San Juan de la Peñako Aragoiko errege-erreginen panteoiko karezko erliebe batean (ikus irudia).

Aritza eta kristatutasuna

Jada Enekoren bizitzan zehar, monasterio batzuk zeuden Nafarroan. Hala zioen Eulogio Kordobakoak 848an eskualdea bisitatu zuenean. Wilesindo Iruñeko apezpikuari bidalitako Passio sanctorum martyrum Georgii monachi, Aurelii atque Nathaliae bere eskutitz ospetsuan, ez du bakarrik Enekoren kristautasuna (christicola princeps) goraipatu baizik eta Iruñetik gertu zeuden hiru monasterioaren izenak ere aipatu zituen: Siresa, San Zakarias eta Leire. Leirekoa IX. mendean eratu zuten[15] eta, gero, bertoko monjek Enekok berak sortua zela aldarrikatu zuten. Monasterioaren artxiboetan dagoen agiri baten arabera, 842an Enekok monasterioari Esa herria eta gertuko eremuak eman zizkion (Ego rex Eneco concedo...), nahiz eta agiriaren egiazkotasuna zalantzazkoa izan. Tradizioak Eneko Leiren bertan lurperatu zutela dio.

Ezkontza eta seme-alabak

Lévi-Provençalen ustez, Banu Qasi bere senideen moduan, poligamoa izan zen.[16] Beste adituek, berriz, Enekok Tota edo Oneka Beraskoitz[17], Berasko 816an hildako Iruñeko gobernadorearen alaba edo Azeari I.a Garindoitzen senidea,[18][19] ezkondu zuela diote. Edonola ere, lau seme-alaba ezagun izan zituen:[3][11]Aipuaren errorea: Baliogabeko <ref> etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute

Heriotza eta hilobiratzea

Eneko Aritzaren ustezko sarkofagoa, San Beturian monasterioan, Aragoin.

Eneko Aritzaren heriotzaren data zehatza ez da ezagutzen, ezta ere bere hilobia non den. Nafarroako tradizioak dio Leireko monasterioan ehortzia dagoela, eta Aragoikoak berriz, Sobrarbe eskualdeko Araguas herrian ehortzi zutela, baina handik gero San Beturian monasteriora eraman zutela gorpua. Petri IV.a Aragoiko erregearen aginduz, Eneko Aritzaren gurutzearen irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean monasterio honetara, Aritza erregearen hilobia dotoretu zezan[14].

Eneko Aritzarena izan zitekeen sarkofagoa San Beturianen dago oraindik, baina han ziren gorpuzkiak 1936an desagertu ziren bertatik[21].

Erreferentziak

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. a b c d e Martínez Díez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons Historia, 21-23 or. ISBN 978-84-96467-47-7..
  3. a b c d Lakarra de Miguel, José María. (1945). Textos navarros del Códice de Roda. in: Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon., 194–283 or..
  4. a b Barrau-Dihigo, Louis. (1900). «Les origines du royaume de Navarre d'apres une théorie récente» Revue Hispanique (7): 141–222..
  5. Ibn Hayyan eta Al-Udrik Eneko eta Orti Enekoitz amaren partez Musa ibn Musaren anaiak zirela zioen. Ezkontzen ordena zalantzazkoa da, Lévi-Provençalek eta Pérez de Urbelek kristau ezkontza lehendabizikoa zela diote eta Sánchez Albornozek, berriz, musulmana.
  6. Suárez Fernández, Luis. Historia de España Antigua y media. Ediciones Rialp, 186-188 or. ISBN 978-84-321-1882-1..
  7. Leroy, Béatrice. (2005). Histoire du Pays Basque. Jean-Paul Gisserot, 17 or..
  8. de la Granja, Fernando. (1967). «La Marca Superior en la obra de Al-'Udri» Estudios de Edad Media de la Corona de Aragon (8): 468-9..
  9. Cañada Juste, Alberto. (1980). «Los Banu Qasi (714-924)» Príncipe de Viana (58-59): 5-96. ISSN 0032-8472..
  10. Calmette, Joseph. (1952). Trilogie de l'histoire de France - Le Moyen Âge. Fayard, 109 or..
  11. a b c d Lévi-Provençal, Évariste; García Gómez, Emilio. (1954). «Textos inéditos del Muqtabis de Ibn Hayyan sobre los orígines del Reino de Pamplona» Al-Andalus (19): 295–315..
  12. Sánchez Albornoz, Claudio. (1959). «Problemas de la historia Navarra del siglo IX» Princípe de Viana (20): 5–62..
  13. Pérez de Urbelen ustetan Ximeno Iruñekoa, baina Sánchez Albornozek ez du hori onartzen.
  14. a b c (Gaztelaniaz) «Pueyo de Araguás. La cruz de Íñigo Arista.» www.elpueyodearaguas.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
  15. Collins, Roger. (1990). The Basques. (2. argitaraldia) Oxford: Basil Blackwell, 146 or. ISBN 0631175652..
  16. a b Lévi-Provençal, Évariste. (1953). «Du nouveau sur le royaume de Pampelune au IXe siècle» Bulletin Hispanique (Bordeleko Unibertsitatea) 55 (1): 5-22. ISSN 0007-4640..
  17. Settipani, Christian. (2004). La Noblesse du Midi Carolingien. 5 Occasional Publiucations of the Unit for Prosopographical Research.
  18. Mello Vaz de São Payo, Luiz. (1990). A Ascendência de D. Afonso Henriques. Raízes & Memórias, 23–57 or..
  19. Stasser, Thierry. (1999). «Consanguinity et Alliances Dynastiques en Espagne au Haut Moyen Age: La Politique Matrimoniale de la Reinne Tota de Navarre» Hidalguia (277): 811–39..
  20. Sánchez Albornoz, Claudio. (1958). «La Epistola de S. Eulogio y el Muqtabis de Ibn Hayan» Princípe de Viana (19): 265-66..
  21. (Katalanez) Llista de panteons i tombes de sobirans a Espanya. 2018-07-04 (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eneko Arista Aldatu lotura Wikidatan