Edukira joan

«Dionisio II.a Sirakusakoa»: berrikuspenen arteko aldeak

 
a [[Atenas|Atenasko]] erbestean, Dionisioren etsaiek Dionen bizimodu erosoa finantzatzen zuten, tiranoaren azken erabakiak mugiarazi arte.
Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a 357an) biztanleen pozarako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), [[Ortigia]] zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan [[Kaulonia|Kaulonian]] zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan garnizio bat utzi zuen bere semea [[Apolokrates Sirakusakoa|Apolokratesen]] agindupean eta [[Locri|Lokri]] hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K.a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.
 
Erbestean, Dionisio Lokriko tiranoa bilakatu zen, tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatuz. K.a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen<ref>{{erreferentzia|izena= H. |abizena= Bengtson |izenburua= El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas |orrialdea= 223}}</ref>. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta garnizioa garaitu ondoren, [[File:Dionisio-si-consegna-a-timoleone.gif|right|200px|thumb|<small><center>Dionisio II.a Timoleoni errendituz</small>]]Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok Sirakusa kontrola zezakeen ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.
13.434

edits