Espainiako Gerra Zibila Donostian (1936): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
Altxamenduari buruzko Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ez zegoen argi aldez aurretik, baina Gipuzkoan, [[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]] eta [[Manuel Irujo]] diputatuek 18an bertan ez zuten zalantzarik utzi haien posizioaz, "demokrata garen aldetik" eta "faxismoaren kontra".<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1. or.</ref><ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=Oroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref><ref group="oh">21ean, ordea, [[Euzkadi Buru Batzarra]]k haien jarrera auzitan jarri zuen, eta posizio pragmatiko bat hartu. Alderdiaren ''[[El Día]]'' egunkariak uztailaren 21ean Errepublikaren aldeko komunikatu epel bat plazaratu zuen, baina Loiolako Altxamenduak eta tokian tokiko gertaerek bultzatu zuten, azkenean, errepublikaren alde lerratzera. Egañak aipatzen du ez zutela harrezkero borroketan parte hartu, zaintza-lanetan aritu baizik, eta horrela izan zen urriko [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|Euskal Estatutu]] arte.</ref> Sindikatuek greba orokorra deitu zuten uztailaren 19an, igandea, eta egun horretan bertan, kaleetatik jende armatua ibiltzen hasi zen, hasieran ehiza-eskopetak aldean; gainera, udatiarrei ibilgailuak konfiskatu zitzaizkien.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1-2 or.</ref> Hurrengo egunetan, Espainiako hainbat tokitatik (Madril, Bartzelona) eta bestela etorritako udatiar askok (aristokrata, bankariak, etab.) Hendaia, [[Donibane Lohizune]] eta [[Biarritz]]era pasa zuten muga.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'10" Altxatuek Donostia okupatzean, gehienak itzuli eta bertan hartu zuten ostatu Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean.</ref>
Altxamenduari buruzko Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ez zegoen argi aldez aurretik, baina Gipuzkoan, [[José María Lasarte|Jose Maria Lasarte]] eta [[Manuel Irujo]] diputatuek 18an bertan ez zuten zalantzarik utzi haien posizioaz, "demokrata garen aldetik" eta "faxismoaren kontra".<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1. or.</ref><ref>{{erreferentzia|url=https://www.berria.eus/oroiteria/zer/estatu-kolpea/nafarroa|izenburua=Oroiteria - Lehen orduak|egunkaria=Berria|data=}}</ref><ref group="oh">21ean, ordea, [[Euzkadi Buru Batzarra]]k haien jarrera auzitan jarri zuen, eta posizio pragmatiko bat hartu. Alderdiaren ''[[El Día]]'' egunkariak uztailaren 21ean Errepublikaren aldeko komunikatu epel bat plazaratu zuen, baina Loiolako Altxamenduak eta tokian tokiko gertaerek bultzatu zuten, azkenean, errepublikaren alde lerratzera. Egañak aipatzen du ez zutela harrezkero borroketan parte hartu, zaintza-lanetan aritu baizik, eta horrela izan zen urriko [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|Euskal Estatutu]] arte.</ref> Sindikatuek greba orokorra deitu zuten uztailaren 19an, igandea, eta egun horretan bertan, kaleetatik jende armatua ibiltzen hasi zen, hasieran ehiza-eskopetak aldean; gainera, udatiarrei ibilgailuak konfiskatu zitzaizkien.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 1-2 or.</ref> Hurrengo egunetan, Espainiako hainbat tokitatik (Madril, Bartzelona) eta bestela etorritako udatiar askok (aristokrata, bankariak, etab.) Hendaia, [[Donibane Lohizune]] eta [[Biarritz]]era pasa zuten muga.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'10" Altxatuek Donostia okupatzean, gehienak itzuli eta bertan hartu zuten ostatu Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean.</ref>


[[UGT]] eta [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] sindikatuek agertu zuten Altxamenduaren kontra mobilizatzeko gaitasun handiena, oro har jende gaztea. [[Komunista]]k izan ziren, bestalde, armak hasieratik hartu zituztenak.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:22'45''</ref> Aldi berean, Gasteizera Errepublikari laguntzeko milizia-zutabe bat igortzea erabaki zuten. Donostian, [[Loiolako kuartela|Loiolako kuartel]]eko Leon Carrasco koronelak agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean Jose Vallespin teniente koronelak altxamenduaren alde egin zuen Loiolan.
[[UGT]] eta [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]] sindikatuek agertu zuten Altxamenduaren kontra mobilizatzeko gaitasun handiena, oro har jende gaztea. [[Komunista]]k izan ziren, bestalde, armak hasieratik hartu zituztenak.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:22'45''</ref> Aldi berean, Gasteizera Errepublikari laguntzeko milizia-zutabe bat igortzea erabaki zuten. Donostian, [[Loiolako kuartela|Loiolako kuarteleko]] [[León Carrasco]] koronelak agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean [[José Vallespín Cobián|José Villespín]] teniente koronelak altxamenduaren alde egin zuen Loiolan.<ref>{{erreferentzia|izena= Julio |abizena=Aróstegui |urtea= 2006|izenburua= Por qué el 18 de julio…Y después|lekua= Bartzelona|argitaletxea= Flor del Viento Ediciones|orrialdea= 81}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= Edward E. |abizena= Malefakis |urtea=2006 |izenburua= La Guerra Civil española|argitaletxea= Santillana Ediciones Generales |orrialdea= 241}}</ref><ref>{{erreferentzia|izena= José Manuel |abizena= Martínez Bande |urtea= 2007|izenburua= Los años críticos: República, conspiración, revolución y alzamiento|argitaletxea= Ediciones Encuentro|lekua=345}}</ref>


=== Loiolako kuartelaren altxamendua ===
=== Loiolako kuartelaren altxamendua ===
31. lerroa: 31. lerroa:
Behin kuartelean gotortuta, arrakasta izateko aukerak zeharo urritu zitzaizkien. Uztailaren 23an bertan, nafar karlistak [[Zegama]]ra eta [[Segura]]ra sartu ziren [[Oria|Oria bailara]]<nowiki/>n gora.<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or">Preston, Paul. 2013, 429-430. or.</ref> Hala ere, garrantzitsuagotzat jo zuten agintari matxinatuek Frantziako muga moztea, eta [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi]] koronelak bere Bidasoako espedizioarekin jarraitu zuen. Gainera, [[Eibar]]retik atzera buelta hartu zuen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren hasieran Donostiako Agintarien Batzordeak [[Gasteiz]]era Errepublikari laguntzeko igorritako zutabeak; bada, Bilbotik etorritako laguntza militarrarekin batera, [[Loiolako kuarteleko setioa|Loiolako kuartelaren setioa]] estutu zuten. Hala ere, kuarteleko matxinoek askoz arma gehiago zituzten setiatzaileek baino.
Behin kuartelean gotortuta, arrakasta izateko aukerak zeharo urritu zitzaizkien. Uztailaren 23an bertan, nafar karlistak [[Zegama]]ra eta [[Segura]]ra sartu ziren [[Oria|Oria bailara]]<nowiki/>n gora.<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or">Preston, Paul. 2013, 429-430. or.</ref> Hala ere, garrantzitsuagotzat jo zuten agintari matxinatuek Frantziako muga moztea, eta [[Alfonso Beorlegi|Beorlegi]] koronelak bere Bidasoako espedizioarekin jarraitu zuen. Gainera, [[Eibar]]retik atzera buelta hartu zuen [[1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpea|Altxamendua]]<nowiki/>ren hasieran Donostiako Agintarien Batzordeak [[Gasteiz]]era Errepublikari laguntzeko igorritako zutabeak; bada, Bilbotik etorritako laguntza militarrarekin batera, [[Loiolako kuarteleko setioa|Loiolako kuartelaren setioa]] estutu zuten. Hala ere, kuarteleko matxinoek askoz arma gehiago zituzten setiatzaileek baino.


Goseak eta egarriak jota, eta argirik gabe, [[Loiolako kuartela]] uztailaren 28an errenditu zen. Agintariek normaltasunera itzultzeko deialdia egin zuten, baita garaipena musika-bandaz ospatu ere. Hala ere, Vallespinek Nafarroara ihes egitea lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia
Goseak eta egarriak jota, eta argirik gabe, [[Loiolako kuartela]] uztailaren 28an errenditu zen. Agintariek normaltasunera itzultzeko deialdia egin zuten, baita garaipena musika-bandaz ospatu ere. Hala ere, Vallespínek Nafarroara ihes egitea lortu zuen.<ref>{{Erreferentzia
| abizena1 = Artola (ed.)
| abizena1 = Artola (ed.)
| izena1 = Miguel
| izena1 = Miguel
50. lerroa: 50. lerroa:
Loiolako kuartela erori baino lehen, uztailaren 27an, Gipuzkoako Defentsa Batzordea eratu zen Donostian (''Junta de Defensa'') Gipuzkoaren agintea antolatzeko. Bertan parte hartu zuten ondorengo alderdiek: [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNV]], [[Eusko Abertzale Ekintza|ANV]], [[CNT-AIT|CNT]], [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta Euzkadiko Komunistak. Haien prentsa organoari ''[[Frente Popular (egunkaria)|Frente Popular]]'' deitu zioten.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 49. or.</ref> Defentsa Batzordea bere gain hartzen joan zen udalbatzaren eta alkatearen eskumenak eta, abuztu bukaerarako, Udala guztiz mugatuta zegoen: Defentsa Batzordeak hartutako erabakien jakinarazpenak jaso besterik ez zuen egiten.<ref name="ReferenceA">Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 2. or.</ref>
Loiolako kuartela erori baino lehen, uztailaren 27an, Gipuzkoako Defentsa Batzordea eratu zen Donostian (''Junta de Defensa'') Gipuzkoaren agintea antolatzeko. Bertan parte hartu zuten ondorengo alderdiek: [[Izquierda Republicana (Espainia)|Izquierda Republicana]], [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ-PNV]], [[Eusko Abertzale Ekintza|ANV]], [[CNT-AIT|CNT]], [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOE]] eta Euzkadiko Komunistak. Haien prentsa organoari ''[[Frente Popular (egunkaria)|Frente Popular]]'' deitu zioten.<ref>Belaustegi, Unai. 2016, 49. or.</ref> Defentsa Batzordea bere gain hartzen joan zen udalbatzaren eta alkatearen eskumenak eta, abuztu bukaerarako, Udala guztiz mugatuta zegoen: Defentsa Batzordeak hartutako erabakien jakinarazpenak jaso besterik ez zuen egiten.<ref name="ReferenceA">Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 2. or.</ref>


Loiola erori eta berehala, uztailaren 29an, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak laurogeita sei armada-ofizial eta polizia atxilotu zituen. Amorruaren amorruz zegoen jendetza baten aurrean, berme guztiak aplikatuz epaituko zituztela iragarri zen, baina Batzordeko Gerra Kontseilariak, [[Jesus Larrañaga Txurruka|Jesus Larrañaga]]k, 'berehalako justizia' eskatu zuen, eta miliziano komunistek, orduan, militar eta poliziak giltzapetutako eraikinari eraso egin zioten, eta [[Leon Carrasco]] gobernadore militar matxinoa beren eskuetan hartu. Une horretan, [[Manuel Irujo]]k salbatu zion bizitza, baina hurrengo egunean berriz atzeman zuten, eta bertan hil (trenbidean utzi zuten haren gorpua).<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or"/>
Loiola erori eta berehala, uztailaren 29an, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak laurogeita sei armada-ofizial eta polizia atxilotu zituen. Amorruaren amorruz zegoen jendetza baten aurrean, berme guztiak aplikatuz epaituko zituztela iragarri zen, baina Batzordeko Gerra Kontseilariak, [[Jesus Larrañaga Txurruka|Jesus Larrañagak]], 'berehalako justizia' eskatu zuen, eta miliziano komunistek, orduan, militar eta poliziak giltzapetutako eraikinari eraso egin zioten, eta León Carrasco gobernadore militar matxinoa beren eskuetan hartu. Une horretan, [[Manuel Irujo]]k salbatu zion bizitza, baina hurrengo egunean berriz atzeman zuten, eta bertan hil (trenbidean utzi zuten haren gorpua).<ref name="Preston, Paul. 2013, 429-430. or"/>




128. lerroa: 128. lerroa:
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>
Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea|jeltzaleek]] arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko ''giza ehiza''ri heldu zioten;<ref>Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. ''Pistolero style'' aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.</ref> karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.<ref>Preston, Paul. 2013, 431. or.</ref> Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian [[jeltzale]]ei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"</ref>


Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden [[Ondarretako espetxea|Ondarreta]] eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta [[Kursaal kasinoa|Kursaal]]eko zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, ''paseo'' direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>koak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or">Preston, Paul. 2013, 430-431. or.</ref>
Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden [[Ondarretako espetxea|Ondarreta]] eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta [[Kursaal kasinoa|Kursaal]]eko zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, ''paseo'' direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak [[Lanaren Konfederazio Nazionala|CNT]]<nowiki/>koak.<ref name="Preston, Paul. 2013, 430-431. or">{{erreferentzia|abizena= Preston |izena= Paul |urtea= 2013 |izenburua= El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después|lekua= Bartzelona|argitaletxea= Debolsillo |orrialdea= 429-430}}</ref>


Fusilamentuak Ulia mendian eta [[Ondarretako espetxea|Ondarretako kartzela]]<nowiki/>n izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, [[Oiartzun]]<nowiki/>era eta [[Bera]]ko harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexak<sup>Norenak?</sup> eragin zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.</ref> Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.</ref>
Fusilamentuak Ulia mendian eta [[Ondarretako espetxea|Ondarretako kartzela]]<nowiki/>n izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, [[Oiartzun]]<nowiki/>era eta [[Bera]]ko harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexak<sup>Norenak?</sup> eragin zituzten.<ref>Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.</ref> Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.<ref>Barruso, Pedro. ''Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa'', 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.</ref>

17:12, 1 urtarrila 2019ko berrikusketa

Loiolako militarrek egindako parada, herritarren protestaren erdian

Espainiako Gerra Zibila Donostian 1936ko uztailaren 18tik irailaren 13ra garatu zen. Hilabete eta erdiko erresistentziaren ondoren, Donostia Irundik zetozen Altxamenduaren aldeko indar militarren menpe erori zen. Irunen ondoren (irailaren 5ean), Donostia izan zen Gipuzkoako kanpainan eroritako bigarren hiria.

Bitarte horretan, hiria errepublikaren aldeko indar politiko desberdinen arteko oreka bihurri batean bizi izan zen. Donostia galdu eta berehala, hamar milaka herritarrek ihes egin zuten, Bizkai aldera gehienak, eta Ipar Euskal Herrira beste batzuk. Gerraren ondorio zuzenak artean hilabetez luzatu ziren, errepresio gogor batez. Donostiaren okupazioari, Gipuzkoakoak jarraitu zion, 1936ko irail amaieran burutua Bizkaiko mugaraino.

Testuingurua

Gehiago jakiteko, irakurri: «Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian»
Hego Euskal Herriko 1936ko hauteskundeen emaitzen berri Donostiako El Diario Vasco egunkarian

1935ean, Donostiako kasinoan piztutako Estraperlo erruletaren eskandaluak ustelkeria kasu bat azaleratu zuen Alejandro Lerrouxen Espainiako gobernu eskuindarrean, eta haren porrota ekarri.[1] 1936ko otsaileko hauteskundeetan, berriz, ezkerreko Fronte Popularra koalizioa atera zen irabazle, eta gobernua eratu zuen Madrilen. Giroa ez zen lasaitu, ordea, tentsioa areagotu baizik. Eskuindar elementuek (karlistak tartean) eta hainbat militarrek luze gabe prestatu zituzten erreboltaren azken detaileak, Errepublikaren kontra aspalditik zerabilten asmoa.[2][oh 1]

Hauteskunde horien Gipuzkoako bigarren itzulian, jeltzaleek eta Fronte Popularrak irabazi zuten, sei ordezkariak haien eskuetan geratu ziren, baina udalerrien herena jeltzaleak ez ziren eskuindarren eskuetan zegoen (tradizionalistak, etab.).[3][4] Donostiak 80.000 bat biztanle zituen orduan eta, bertan, Gasteizen eta Bilbon bezala, Fronte Popularra atera zen garaile.[5] Uztailaren 12an, José del Castillo teniente sozialista eta antifaxista hil zuten tiroz Madrilen eta, gau horretan bertan, Calvo Sotelo Renovación Españolako burua bahitu zuten, baita tiroz josita hil ere biharamunean.[6][7]

Nahasmena nagusi

Sakontzeko, irakurri: «Loiolako kuarteleko setioa»

Mobilizazioa

Uztailak 18ko militarren altxamenduaren zurrumurruak Donostiara heldu ziren. Donostia udatiarrez beteta zegoen, eta Gipuzkoako Gobernadore Zibilak zurrumurruok gutxietsi nahi izan zituen giroa lasaitzeko. Utzikeria jarrera hartu zuen, baina anarkistek eta komunistek altxamenduaren benetakotasuna egiaztatu zuten Donostiako falangisten artean sartutako berriemaileen bitartez. Errepublikaren aldeko pertsonaiak eta agintariak bilkuretan elkartu eta miliziak antolatu zituzten, armaz eskas hornituta bada ere.[8] Bilkurotan, Agintarien Batzordea eratu zuten (Junta de Autoridades delakoa), eta Gobernadore Zibila kargugabetu.

Altxamenduari buruzko Eusko Alderdi Jeltzalearen jarrera ez zegoen argi aldez aurretik, baina Gipuzkoan, Jose Maria Lasarte eta Manuel Irujo diputatuek 18an bertan ez zuten zalantzarik utzi haien posizioaz, "demokrata garen aldetik" eta "faxismoaren kontra".[9][10][oh 2] Sindikatuek greba orokorra deitu zuten uztailaren 19an, igandea, eta egun horretan bertan, kaleetatik jende armatua ibiltzen hasi zen, hasieran ehiza-eskopetak aldean; gainera, udatiarrei ibilgailuak konfiskatu zitzaizkien.[11] Hurrengo egunetan, Espainiako hainbat tokitatik (Madril, Bartzelona) eta bestela etorritako udatiar askok (aristokrata, bankariak, etab.) Hendaia, Donibane Lohizune eta Biarritzera pasa zuten muga.[12]

UGT eta CNT sindikatuek agertu zuten Altxamenduaren kontra mobilizatzeko gaitasun handiena, oro har jende gaztea. Komunistak izan ziren, bestalde, armak hasieratik hartu zituztenak.[13] Aldi berean, Gasteizera Errepublikari laguntzeko milizia-zutabe bat igortzea erabaki zuten. Donostian, Loiolako kuarteleko León Carrasco koronelak agintari zibilekiko leiala zela adierazi zuen hasiera batean, baina uztailaren 21ean José Villespín teniente koronelak altxamenduaren alde egin zuen Loiolan.[14][15][16]

Loiolako kuartelaren altxamendua

Loiolako kuartela egun, Urumeaz bestaldean
Maria Cristina hotela. Hango hormetan ikus daitezke egun ere 1936ko uztailean han izandako tiroketak sorrarazitako zuloak.

Militarrak berehala Ametzagainara eta Polloera hedatu ziren. Biharamunean, Loiolako militarren zutabe banak Prim eta Urbieta kaleetan barrena egin zuen aurrera, baita hainbat talde eskuindarrek haiekin bat egin ere, Falangekoek eta Erasoko Guardiak (Guardia de Asalto) tartean. Gainerako ordena publikoko kidegoek gehienean bat egin zuten Fronte Popularreko indarrekin eta anarkistekin. Emilio Mola jeneralak, Altxamenduaren zuzendariak, militarrez aparte, Juan Olazabalen erreketean eta Falangean jarri zuen errebolta aurrera ateratzeko uste osoa Gipuzkoan, baina matxinatuen koordinazioak huts egin zuen, Errepublikaren aldeko indarren erreakzio goiztiarrari esker.[17]

Matxinatu batzuk hiri-erdialdera heldu ziren, barrikadak eta borroka-lerroak agertu ziren kale-begietan, eta matxinatuak zenbait eraikinetan gotortu, hala nola, Maria Cristina hotelean, Komandantzia Militarrean, Kasinoan (egungo udaletxean), edo Klub Nautikoan. Matxinoei aurre egiten, jende oso gaztea ibili zen ugari eta, borroketan, 150 inguru hildako izan ziren.[18] Arratsalderako, ordea, matxinatuek Maria Cristina hotelean irauten zuten bakarrik. Uztailaren 23an, azken ahalegin bat egin arren, La Equitativa eraikinera aurreratutako militarrek atzera egin behar izan zuten Egia aldera, eta Maria Cristina hotelean gotortuek amore eman zuten eguerdiko ordu bat aldera: hotela hustua izan zen. Harrezkero, militarrek kuartelera erretreta egin, eta inguratuak izan ziren.

Loiolako kuarteleko setioa

Behin kuartelean gotortuta, arrakasta izateko aukerak zeharo urritu zitzaizkien. Uztailaren 23an bertan, nafar karlistak Zegamara eta Segurara sartu ziren Oria bailaran gora.[19] Hala ere, garrantzitsuagotzat jo zuten agintari matxinatuek Frantziako muga moztea, eta Beorlegi koronelak bere Bidasoako espedizioarekin jarraitu zuen. Gainera, Eibarretik atzera buelta hartu zuen Altxamenduaren hasieran Donostiako Agintarien Batzordeak Gasteizera Errepublikari laguntzeko igorritako zutabeak; bada, Bilbotik etorritako laguntza militarrarekin batera, Loiolako kuartelaren setioa estutu zuten. Hala ere, kuarteleko matxinoek askoz arma gehiago zituzten setiatzaileek baino.

Goseak eta egarriak jota, eta argirik gabe, Loiolako kuartela uztailaren 28an errenditu zen. Agintariek normaltasunera itzultzeko deialdia egin zuten, baita garaipena musika-bandaz ospatu ere. Hala ere, Vallespínek Nafarroara ihes egitea lortu zuen.[20]

Donostia Errepublikari leial

Agintearen berrantolaketa eta Ondarretako espetxearen erasoa

Ondarretako espetxea, hondartzaren ondoan

Loiolako kuartela erori baino lehen, uztailaren 27an, Gipuzkoako Defentsa Batzordea eratu zen Donostian (Junta de Defensa) Gipuzkoaren agintea antolatzeko. Bertan parte hartu zuten ondorengo alderdiek: Izquierda Republicana, EAJ-PNV, ANV, CNT, PSOE eta Euzkadiko Komunistak. Haien prentsa organoari Frente Popular deitu zioten.[21] Defentsa Batzordea bere gain hartzen joan zen udalbatzaren eta alkatearen eskumenak eta, abuztu bukaerarako, Udala guztiz mugatuta zegoen: Defentsa Batzordeak hartutako erabakien jakinarazpenak jaso besterik ez zuen egiten.[22]

Loiola erori eta berehala, uztailaren 29an, Gipuzkoako Defentsa Batzordeak laurogeita sei armada-ofizial eta polizia atxilotu zituen. Amorruaren amorruz zegoen jendetza baten aurrean, berme guztiak aplikatuz epaituko zituztela iragarri zen, baina Batzordeko Gerra Kontseilariak, Jesus Larrañagak, 'berehalako justizia' eskatu zuen, eta miliziano komunistek, orduan, militar eta poliziak giltzapetutako eraikinari eraso egin zioten, eta León Carrasco gobernadore militar matxinoa beren eskuetan hartu. Une horretan, Manuel Irujok salbatu zion bizitza, baina hurrengo egunean berriz atzeman zuten, eta bertan hil (trenbidean utzi zuten haren gorpua).[19]


Donostia Errepublikarekin

Larrañagak aginduta, uztailaren 30eko egunsentian, Ondarretako espetxeari ere eraso zioten: bertan ziren Altxamenduko ofizialak eta grebak erreprimitzen nabarmendutako poliziak. Espetxera sartu eta bertan hil zituzten 50 inguru armada-ofizial eta haien laguntzaile zibil.[19] Agintariek eguneroko bizitza normala berreskuratzeko ahalegina egin zuten, baita lan-munduan ere. Langile batzuk milizietan gudari sartu ziren, eta horiei soldata osoa kobratzeko bermea eman zitzaien. Hargatik, ekonomia- eta lan-arloko gaietan, Fronte Popularraren premiek izango zuten azken hitza.[22]

Tentsioa handitu, frontea gerturatu ahala

Almirante Cervera kruzeroa
España akorazatua
Frontea Donostiatik gero eta hurbilago (1936ko abuztua)

Donostiako ordena publikoaren ardura Telesforo Monzonek zeukan bere gain, eta bere lehentasunak izan ziren inork justizia bere eskuetan ez hartzea, presoen bizitzak zaintzea eta erlijio-askatasuna mantentzea. Kezka horrek berak eraman bide zuen abuztu hasieran eskuindarren hainbat atxiloketa egitera, aurrerantzean giltzapean hilketetatik salbu egongo zirelakoan (Ondarretan, Kursaalen). Tartean zen Víctor Pradera,[22] Errepublikaren suntsipena teorizatu zuen ideologo tradizionalista.

Ondarretako eta Tolosako espetxera egindako beste eraso hilgarri baten ondorioz, zenbait ordezkari eta arduradun sozialistak eta jeltzalek dimisioa eman zuten, baita ohartarazpen publiko gogorrak argitaratu ere legea bete eta justizia bermatzearen alde; Telesforo Monzonek, adibidez, dimisioa eman zuen Defentsa Batzordeko barne-gaietako arduradun moduan.[22] Ahaleginak ahalegin, presondegiak tokian tokiko batzordeen kontrolpean zeuden benetan, eta ezin izan ziren Donostian zein Gipuzkoa osoan hainbat hilketa eragotzi, aire- zein itsas erasoengatik errepresalian gehienetan.[22][oh 3]

Abuztuaren 7rako, Espainiako gobernuak gerra-egoera onartu beste aukerarik ez zuen izan eta, dekretu bidez, milizien sorrera ofiziala onartu, baita era horretan erreboltarien kontrako haien ahalegina aitortu ere. Beraz, EAJ-PNVk Eusko Gudarostea osatzera deitu zuen abuztuaren 12an San Bartolome komentuan, Izquierda Republicanak hurrengo egunean, Gazteria Sozialista Bateratuak gero, eta abuztuaren 17an CNTk.[22]

Abuztuaren 11n, fronteko berri gaiztoak heldu zitzaizkion Donostia errepublikazaleari. Oiartzun aldean, karlistek Pikoketa muino estrategikoa hartu zuten eta, Oriako bailaran gora, berriz, karlisten zutabe batek Tolosa hartu zuen. Biharamunean, Oriako frontea Villabonan zen. Uztailaren 19tik indarrean jarraitzen zuen Donostiako egunkari bakarrak, ordea (Frente Popular-ek), ez zuen galera horien berri eman, milizianoen argazki alaiak eta albiste baikorrak baizik, baita etsaiaren krudelkeriak nabarmendu ere.[22][23]


« Donostian eta Bilbon, harridura handia piztu du Burgoseko irratiak zabaldutakoak. Mola, Cabanellas, Saliquet eta konpainia, euskal herritarrei esaten zer eta haien tradizio administratibo estimatuenen kontra joko dutela... Benetan, matxinoen etsipenak jokaera ulertezin eta paradoxikoetara daramatza. Haiek, karlistoi eta tradizionalistak, Baskoniaren foruak zapaltzen. »

Frente Popular, 1936 abuztuaren 11, I urtea, 15 zenbakia[24]


George Steer, erreportari lanetan ibili zen Donostian

Emilio Mola jeneralaren hegazkinek Pasaia airez bonbardatu zuten eta, gainera, espainiar militar matxinatuek armaz ondo hornitutako itsasontzi mardulak paratu zituzten Donostiako kostaldean: abuztuaren 13an, Almirante Cervera itsasontzia heldu zen Kontxako badiara Gijondik, baita Donostia bonbardatu ere, eta bost italiar hegazkinek lagundu zioten horretan. Bada, errenditzeko ultimatum bat bota zioten Donostia errepublikazaleari. Hurrengo egunean, España eta Velasco itsasontziek bat egiten zuten erasoarekin, eta beste ultimatum bat bota.[25] Abuztuaren 23tik 25era Canarias itsasontziak kanoikadaz zipriztindu zuen Donostia (eta Hondarribiko Guadalupe).[26]

Herritarren egoera erabat kaskartu zen, kaleetako ur-harguneetan uraren errazionamendua hasi zen, eta denden erdiak ateak itxi zituen. Preso eskuindarren kontrako errepresalia-mehatxuak ere ugaritu egin ziren,[27] eta Fernando Sasiain alkate errepublikar federalistak tentsio-momentu horretan eman bide zuen dimisioa.[22] Abuztuaren bigarren erdialdean, gerra-kontseiluak muntatu ziren matxinatutako buruzagi militarren eta maila apalagoko beste soldadu, polizia eta zibilen kontra. Errebolta militarra zenez, epaimahai militar batek Justizia Militarreko Kodearen arabera epaitu zituen. Abuztuak 21ean hasi zen gerra-kontseilu nagusia eta, horren ondorioz, heriotzara kondenatuak izan ziren ardura goreneko militarrak, baita exekutatuak izan ere 27an. Egun horretan bertan, Mola jeneralak Frantziatik igorritako Muslera jenerala ere exekutatu zuten.[28]

Frontea Donostian

Etsaia atarian

Emakume bat Hendaiako ertzean Irundik ihesi 1936ko irailaren 4an; nazioartean ezagun bihurtutako irudia

Errepublikazaleek fede handia zuten Irungo frontean eta Frantziarekiko muga irekita mantentzean. Hala ere, airez, itsasoz zein lurrez gogor jotzen ari ziren militar matxinatuak, eta horrek ondorio psikologiko larriak eragin zituen herritarren baitan, Donostian zein Irunen eta Hondarribian, baina ez zuen eragotzi jende gehiagok milizianoekin bat egitea.[29] Abuztuaren amaieran, 2.000 miliziano atera ziren Donostiatik Beorlegi koronelak zuzendutako erasotik Irun defendatzera.[22] Bestalde, autoak tropelka ateratzen ziren Donostiatik Irunerantz muga igarotzeko. Esaten zutenez, Donostiako etxe pribatuek ez zuten argindarrik ordurako. Emakumeek kaleetan ilarak egiten zituzten esne- eta ur-errazionamendurako, arrantzarik ere ez zegoen, kostaldean matxinatuen itsas armadak arrantzontziak geldiarazten baitzituen; janaria urria zen.[29]

Errepublikaren aldeko indarrek fronte-lerro gotor bat muntatu zuten Andoain parean. Hainbat egunez hegoaldetik Orian gora zetozen matxinoei eutsi ondoren, abuztuaren 28an, erasotzaileek Buruntzako frontea hautsi zuten, garesti ordainduta, 80 gerlari galdu baitzituzten, gehienak 28ko talka-erasoan.[22] Irailaren 4an, berriz, Irun erori zen, eta herritar ugarik izu batean ihes egin zuten mugara. Berehala, tropa matxinoek Hondarribia hartu zuten mendean.

Frantziako muga moztuta, Donostia galdutzat eman zen. Irailaren 8an, Donostiako espetxeetako presoak bi itsasontzitan sartu zituzten, eta Bilbora eraman, bertako espetxe inprobisatuetara. Pedro Barrusoren arabera, lekualdaketa horiek gogorrak izanagatik, presoon bizitza salbatzeko ahalegintzat jo behar dira.[22] Artean, Donostian jarraitu egin zuten epaiketek "herriaren epaitegi" direlakoek zuzenduta. Azkena irailaren 5an eta 6an izan zen, eta Victor Pradera izan zen epaitua eta exekutatua, beste 21 presorekin batera (bere seme Javier ere tartean).[22][30]

Donostiaren okupazioa

Tropa matxinoak Boulevardean zehar (1936ko irailaren 13a)
Karlista gazteak desfilean Kursaal aurrean, eskuindar matxinoek Donostia mendean hartu ondoren (1936ko irail erdialdera)

Fronteak desegitean, Defentsa Batzordearen ahalegina Donostiaren erorketa atzeratzea izan zen. Buruntzako frontea haustean, indar nafar matxinoek Urnieta eta Hernanira aurrera egin zuten. Gainera, irailaren 6an, Galiziar Legioaren errefortzua batu zitzaien, 700 gizonez osatua. Urnieta azpiratu zuten, baina errepublikaren aldeko indarren bonbaketari ezin eutsiz eta ekaiztearen erdian atzera egin zuten berriz. Irailaren 11tik aurrera, borroka biziak eta ehunka baja izan ziren defentsa-lerroa osatzen zuten Errenteria eta Hernani arteko muinoetan, artean ere errepublikazaleen eskuetan: Oriamendi, Santa Barbara, Santiagomendi, Txoritokieta, San Marko; defendatzaileen artean, asturiar boluntarioak zeuden.[31]

Borroka, ordea, etsia zen. Donostiatik hegoaldeko mendietan borrokek jarraitzen zuten bitartean, Donostiako errepublikaren aldeko indarren ordezkariak Foru Aldundian bildu ziren irailaren 12ko eguerdian. Errepublikar eta sozialistek hiriaren ebakuazioaren alde egin zuten; anarkistek eta jeltzaleek, berriz, ezetz, baina arrazoi desberdinengatik: anarkistek hiria "ahal den moduan" defendatzearen alde, jeltzaleek, berriz, hiria atzean utzita suntsitua izateko arriskua ikusten zuten ebakuazioa eginez gero. Emakumeek hiriak borrokarik gabe men egin zezan eskatu zuten.[32] Arratsalde horretan, ebakuazioari ekin zitzaion.

EAJ-PNVko agintariek ebakuazioa ordenan egitearen ardura hartu zuten, Telesforo Monzón tartean. Steer kazetari britainiarrak kontatzen du armak hartu zituztela anarkisten kontra, Donostia sutan jarriko zuten errezeloz.[33] Bankuetako diru-kutxak kamioietan sartu zituzten Bilbora bidean. Donostiarrek ere, izuak jota, zutabetan hiria utzi eta Bizkaiko bidea hartu zuten trumilka, hamar milaka. Hainbat herritarrek, berriz, itsasora jotzea erabaki zuten muga pasa eta Ipar Euskal Herrira heltzeko.[34][35]

Irailaren 13ko goizean, Errenteria Errepublikaren aldeko indarrez hustuta ikustean, Beorlegi koronelaren tropak Donostiara sartu ziren, batere borrokarik gabe. Tercio de Lácar deitutako tertzioa, 25 gizonez osatua, izan zen Mirakruz gainetik behera aurreratzen lehena, Ignacio Ureta buruzagi zutela. Berehala konturatu ziren kaleak erdi-hutsik zirela, bereziki langile-auzoetan.[36] Oria ibarrean gora heldutako Jose Soltxaga teniente-koronelak bat egin zuen haiekin Donostiaren okupazioan. Barrusok egindako kalkulu zorrotzaren arabera, 6.000 izango ziren Donostiara heldutako tropa matxinatuak.[37] Artean, Beorlegi koronel eskuindar matxinoak bere armadaren garaitza-desfilea ikusi ahal izan zuen eserita, hanka haratustelak jota eta hilzorian.[38] Hiria erdi-hustu eta berehala, gauzak azkar eta latz aldatu ziren bertan.


Donostiaren okupazioa

Okupazioaren ondorioak

Eskuindar matxinoen aldeko jendetza eta gerlariak errepublikaren kartel eta ikurrak kentzen
Tropa sartu berriak, Artzain Onaren Katedraletik ateratzean agurtuak
Aita kendu zioten, Pepi Berasategiren testigantza

Errepresio gogorra

Galerak galera, hiriak ez zuen kalte handirik jasan. Steer-ek nabarmentzen duenez, jeltzaleek arreta berezia jarri zuten jabetza eta ondasunen galerarik eta istilurik gerta ez zedin. Bada, luze gabe uztail-abuztuan ihes egindako klase erosoak beren bizilekuetara itzuli ziren, baita gauzak nahiko txukun aurkitu ere. Aldiz, jeltzaleen kontrako zapalkuntza bereziki latza izan zen: Gerra Kontseiluak egin zitzaizkien, baina hori baino lehen Falangeko kideek arau gabeko giza ehizari heldu zioten;[39] karlistek ere parte hartu zuten hurrengo asteetako hilketetan.[40] Ezkertiarrek ondo zekiten haien patua zein izango zen hirian geratuz gero; militante jeltzale gehienek, berriz, geratzeko hautua egin zuten, baina okupatzaileek ez zuten bereizketarik egin eta, beraz, Donostian jeltzaleei egokitu zitzaien martxan jarritako errepresioaren txarrena; asko fusilatu zituzten.[41]

Atxiloketa masiboak izan ziren berehala. Lehenengoak ospitaletik ebakuatu gabeko errepublikazaleak izan ziren. Luze gabe, atxilotuz gainezka zeuden Ondarreta eta Zapatariko espetxeak, Falangeren egoitza, San Jose erietxea eta Kursaaleko zinema-aretoa. Pedro Barrusok eta Mikel Aizpuruk hurrengo hilabeteetan 600dik gora hilketa kalkulatzen dituzte, paseo direlakoak eta epaiketa aizunen ondoriozko exekuzioak kontuan hartuz, tartean berrogeita zazpi emakume, gehienak CNTkoak.[42]

Fusilamentuak Ulia mendian eta Ondarretako kartzelan izan ziren hasieran, baina urritik aurrera urrundu egin ziren Hernaniko kanposantura, Oiartzunera eta Berako harrobira ere. Batzuetan publikoak izan ziren, eta kexakNorenak? eragin zituzten.[43] Iraileko erasoa bukatu arte, Donostia eta Gipuzkoa mendean hartzeko matxinatuen kanpainan, Barrusok 3.000 hildako zenbatzen ditu guztira borroketan, erdi bana gutxi gorabehera.[44]


« Nire umetako lehenengo oroitzapena gerrakoa da, eta euskararekin du zerikusia. Ilara luze batean nengoen, [...] San Martin merkatuko izkina batean, Donostia erdialdean. Halako batean, asto baten saihetsean jarrita, emakume bat pasa zen, baserritar bat, buruan zapi bat zeramala, baina bereizten zen burua soilduta zuela, eta "kiki" bat zuen erdian, Espainiako bandera eratzen zuen zinta batez lotuta. Euskaraz hitz egitearren egin zioten hori, gero azaldu zidatenez. Errizino-olioa ere emango zioten segur aski, orduan zigor oso erabilia baitzen. Nire umetako galdutako irudi horrek gero ikusi ditudan gauza askoren azalpena eman dit. »

—Torres Murillo idazlea[45]


Euskaldunak kaleko txokoetan kexaka ziren: berehala okupatzaileek bekozko beltza jarri zieten euskal hiztunei, baita denbora gutxiren buruan euskara ofizialki debekatu ere.[33] Euskarazko hiztegiak sutan erre zituzten.[46] Gobernari militar berriak isiltasuna agindu zuen espioiak zeudelakoan, eta okupatzaileek kaleak pankartaz, banderaz eta ikurrez jantzi zituzten, Steer-ek kontatzen duenez. Eskaleak kaleetara itzuli ziren, kafetegiek ateak ireki zituzten eta, horietan, aberatsak eta ofizial militarrak ibiltzen hasi ziren. Oporraldiko ohiturak drezatu egin ziren, eta errepublika garaiko zenbait ohitura debekatu, hala nola, bainujantzian hondartzatik kanpora ibili ahal izatea; emakumeek gona motza jantzi behar zuten lehengo bainujantzien ordez.[33]

Garaileen artean ika-mikak hasi ziren tradizionalisten, falangisten eta Renovación Española alderdiaren artean, baina horrek ez zuen eragotzi errepresioa errepublikazaleen, ezkertiarren eta euskal abertzaleen kontra zabaltzea, baita mendeku pertsonal eta susmo txarretan oinarritutako zigor gogorrak ezartzea ere. Hurrengo hilabete eta urteetan, herritarrei zorrotz mugatu zitzaizkien eros zitzaketen gaiak, eta batez ere hertsiki neurtutako kantitateak, cartilla kontrol-koadernoaren bitartez; gainera, inflazioak gora egin zuen. Estraperloa eta merkatu beltza nagusi ziren.[47] Donostiako errepresioari Gipuzkoakoak jarraitu zion, fronteak aurrera egin ahala.

Frontea Gipuzkoan barrena

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako kanpaina»
Frontetik ihesi Bizkai aldera
Himmler Donostian (1940)

Irailaren 13an Donostia erori ondoren, iheslarien zutabeek mendebaldera alde egiteko modua aurkitu zuten. Fronteak, ordea, taigabe aurreratu zuen hainbat egunez, eta Gipuzkoako kostaldea okupatu Eibar pareraino.[48] Nazionalek (militarrak, falangistak, karlistak)[oh 4] Gipuzkoa azpiratzen zuten bitartean, Kudeaketa Batzordea eratu zuten Gipuzkoa gobernatzeko (Comisión Gestora), indar matxinatuen arteko oreka zail batean. Antonio Arrue Zarauz karlistak Gerrako Batzorde Karlistako (Junta Carlista de Guerra) presidentetza hartu zuen gutxienez 1937 hasiera arte, baita urrian bertan Kudeaketa Batzordearen osaeraren kontra protesta egin ere. Eskuindar indar desberdinen arteko tirabira horretan, euskal apaizen garbiketa eta exekuzioak hasi ziren, bereziki gogorrak Gipuzkoan.[42]

Behin Gipuzkoa osoa okupatuta, 1937ko urtarrilean, eskuindar matxinoek Comisión Provincial de Incautación de Bienes ezarri zuten, garaitutakoei beste zigor bat ezartzeko: isunak jartzea eta etxebizitza bahitzea (kentzea). Familia asko ondarerik gabe geratu ziren. Funtzionario publikoak ere ez ziren onik atera, eta batzuei soldata aldi baterako kendu zieten; beste batzuk, berriz, kaleratu egin zituzten, zuzenean.[49]

Frankismoaren kultur hiriburu

Gehiago jakiteko, irakurri: «Donostiako historia#Frankismoa»

Frontea Donostiatik urrundu ahala, Donostiara itzuli eta bertan hartu zuten ostatu gerra hasieran hiritik ihes egindako aristokrata eta pertsonaia publiko zein kazetari eskuindar udatiarrek. Bankuak eta saltokiak nolabaiteko normaltasunez funtzionatzen hasi ziren eta hotel berriak ireki ziren, gerraren zalapartatik aparte. II. Mundu Gerra hastearekin batera, Donostia nazioarteko agenteen, diplomatikoen eta erretagoardiako patxadarako hiri bihurtu zen.[50] 1939an Musika Hamabostaldia sortu zen eta horren hasierako egoitza Kursaal Antzokian ezarri zen. Gero, 1940. urtean Victoria Eugenia Antzokira aldatu zen. Bertako herri xumeak, ordea, ez zuen finezia hori dastatu ahal izan.

Ciano kondearen bisitako Francoren garaipen desfilea

Donostian bizi ziren katalanen eta madrildarren kopurua nabarmen handitu zen. Errepublikaren garaiko papergintza-azpiegitura eta moldiztegiak bahituz, Donostia propaganda-argitalpenen erdigunea bihurtu zen.[51] Diktadura-erregimenaren aldeko hainbat intelektual (kazetari eta idazle) Donostiara bildu ziren, eta hainbat enbaxadorek zein diplomatikok kultur hiriburutza horri erreparatuz, bertan egoitzak ireki zituzten, mugatik gertu zeukan kokapen egokia kontuan hartuz bestalde. Ondorioz, Donostia erdi-hutsik geratzetik 1939an 135.000 egoiliar izatera pasa zen, eta de facto erregimen kolpistaren hiriburu bihurtu, gerrak Espainian iraun zuen bitartean.[52][oh 5]

1939ko uztailean, Franco lehendabiziko aldiz joan zen Donostiara, hirian ponperiaz prestatu eta ospatutakoa, tartean zela sinboloen eta ezohiko su artifizialen erakustaldia; izan ere, aldi berean, Galeazzo Ciano italiar ministroa etorri zen bisitan, II. Mundu Gerraren atarian.[53] 1940an, Francok beste bi aldiz bisitatu zuen hiria eta, bestalde, urriaren 19tik aurrera, Heinrich Himmler bertaratu zen, lau egunetan Hitler diktadorearekin Hendaian egitekoa zen elkarrizketa prestatzeko eta bi erregimenotako segurtasun eta errepresio indarren arteko lankidetza estutzeko.[54][oh 6]

Donostia Franco diktadorearen udako opor-egoitza bihurtzen hasi zen, eta udalak "ohore hori eskertzeko" haren eskuetan jarri zuen Aieteko jauregia; bada, diktadorearen udaldien lorratzean, Donostiako bidea hartu zuten Espainiako hainbat funtzionariok eta handikik ere.[55] Udalak ia erabat galdu zuen bere funtzionaltasuna, eta ez zen alkate egonkorra edukitzen hasi 1942 arte. Beste euskal hiriburuetan ohi zen bezala, boterea falangisten eta tradizionalisten artean banatu zen. Oreka zail horretan, Gipuzkoako gobernadore zibilari botere bereziak eman zitzaizkion jarduera politiko guztien kontrola izateko eta errepresiorako; karguak jarri eta kendu egiten zituen udalean eta aldundian, tartean zirela alkateak, zinegotziak, ahaldun nagusiak, etab.[oh 7]

Isiltasuna eta errepresioa, Jokin Muxikaren testigantza

Oroimena

Kolpisten Donostiako biktimei egindako omenaldia (2016ko iraila)

Gerratik irabazle ateratako Francoren erregimena gogotik ahalegindu zen bere ekintzen biktimen eta krimenen aztarna oro desagerrarazten, errepresioz eta beldurrez isiltasuna inposatuz.[56] Gipuzkoan eta Donostian ere, biktimei isiltasun osoa ezarri eta oinazea ere hala eraman zuten.[57] 1975ean Franco hil eta luze geroago ere gertaera lazgarrion oroimena lausoa izan zen Donostiako gizartean. Azken urteotan, ugaldu egin dira 1936ko indar kolpisten eta frankismoaren Donostiako biktimen aldeko oroimen-ekitaldiak, baita oroigarriak eta monumentuak ere. 2009an, exekutatutako errepublikazaleen zazpi gorpu atera ziren lurpetik Amara Berriko Burdinazko Zubiaren inguruetan.[58]

Juan Karlos Izagirreren alkatetzan (2011-2015) bizkortu egin ziren oroimenaren aldeko ekintzak, 1936-1944ko "Oroimen Historikoaren Mapa" osatuz adibidez.[oh 8] Aldi berean, Genozidioaren Biktimen Elkarteak Amaia Mateos eta Tomas Villanuevaren Dual oroigarria inauguratu zuen alkatearen, txistularien eta hainbat parte-hartzaileren presentziaz, hiriko fusilatuen omenez.[59] 2016ko irailean, hiriaren okupazioaren 80. urteurrenean, "Oroimena bizirik" erakusketa eta, udaletxean, Hika Teatroren Irailak 13: argia itzali antzezpena eskenaratu ziren, donostiarrek okupazioan eta hurrengo urteetan bizitako erbeste, hertsapen eta errepresio larria gogorarazteko, "inoiz berriz gerta ez dadin".[60]

Oharrak

  1. Emilio Mola jeneralak eta Rodeznoko Konde karlistak uztailaren 9an bilkura bat egin zuten Iruñean konplota hitzartzeko.
  2. 21ean, ordea, Euzkadi Buru Batzarrak haien jarrera auzitan jarri zuen, eta posizio pragmatiko bat hartu. Alderdiaren El Día egunkariak uztailaren 21ean Errepublikaren aldeko komunikatu epel bat plazaratu zuen, baina Loiolako Altxamenduak eta tokian tokiko gertaerek bultzatu zuten, azkenean, errepublikaren alde lerratzera. Egañak aipatzen du ez zutela harrezkero borroketan parte hartu, zaintza-lanetan aritu baizik, eta horrela izan zen urriko Euskal Estatutu arte.
  3. Prestonen arabera, 183 izan zen exekuzioen kopurua Donostia Errepublikaren kontrolpean izandako denboran, ikus Preston, P. 2013, 429-430. or.
  4. Europako testuinguruan, Italiako faxistekin eta Alemaniako nazional-sozialistekin ideologiaz eta hartutako laguntzaz zuten lotura estuagatik, indar matxinatuen multzoari 'faxistak' ere deitu izan zaie, batez ere (baina ez bakarrik) giro ezkertiar eta errepublikazaleetan. 'Frankista' izena ez da hitz egokia gerraren lehen urteetarako, Franco kolpisten buruzagi eta alderdien talde batean beste bat baitzen.
  5. Espainiar aristokrazia Donostian jarri zen bizitzen; ikus Iñaki Egaña in 669 días, 00:27'25".
  6. Bi diktadoreen arteko Hendaiako bilkura urriaren 23ko arratsaldean egin zen; prestaketak Aieteko Jauregian egin zituzten agintari frankistek; ikus 669 días, 00:17'45".
  7. Aldaketa gutxirekin hala jarraitu zuen diktadurak iraun bitartean. Gehienetan kargudunak falangista kanpotarrak izaten ziren, erregimeneko postuetan igotzeko irrikaz zeudenak; ikus Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.
  8. Hirian "gatazkak, bonbardaketak, atxiloketak, fusilamentuak, lurperatzeak" izandako 110 leku identifikatu dituzte; ikus Erredakzioa. (2014). «Donostiak 1936-1944ko 'Oroimen Historikoaren Mapa' plazaratu du sarean» EITB.

Erreferentziak

  1. Preston, Paul. (2013). The Spanish Holocaust. HarperPress, 102 or. ISBN 978-0-00-638695-7.. Espainiako Parlamentuan urrian izandako eztabaidetan, Jose Antonio Primo de Riverak bere "Gora Estraperloa!" sonatua bota zuen; ikus Preston, P. 2013, 102. or.
  2. Belaustegi, Unai. (2016). II. Errepublika eta Gerra Zibila: Kronika Donostiatik / II Republica y Guerra Civil: Crónica donostiarra. EPE Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua, 36 or. ISBN 978-84-608-6707-7..
  3. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa. Gipuzkoako Foru Aldundia: Gipuzkoa Kultura.
  4. Belaustegi, Unai. 2016, 45. or.
  5. Egaña, Iñaki. (2012). (Audioa) Donostian Gerra Zibilean jasandako errepresioa. Euskal Herria: Arrosa Irratien Sarea (Noiz kontsultatua: 2016/08/16). 00:27'05" eta 00:15'30"
  6. Belaustegi, Unai. 2016, 46. or.
  7. Steer, George L.. (2009 (1938)). The Tree of Gernika. Faber and Faber Ltd., 17 or. ISBN 978-0-571-25513-9.. Steer-ek azaltzen duenez, Donostiako haren udatiar lagunek hileta-omenaldi bat egin nahi izan zioten, baina poliziak bertan behera utzi zuen ekitaldia, ikus Steer, G. 2009, 17. or.
  8. Belaustegi, Unai. 2016, 48-49. or.
  9. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 1. or.
  10. «Oroiteria - Lehen orduak» Berria.
  11. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 1-2 or.
  12. Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'10" Altxatuek Donostia okupatzean, gehienak itzuli eta bertan hartu zuten ostatu Espainiako Gerra Zibilak iraun bitartean.
  13. Egaña, Iñaki. 2012, 00:22'45
  14. Aróstegui, Julio. (2006). Por qué el 18 de julio…Y después. Bartzelona: Flor del Viento Ediciones, 81 or..
  15. Malefakis, Edward E.. (2006). La Guerra Civil española. Santillana Ediciones Generales, 241 or..
  16. Martínez Bande, José Manuel. (2007). Los años críticos: República, conspiración, revolución y alzamiento. 345: Ediciones Encuentro.
  17. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa. Gipuzkoa Kultura. Donostian, Molak karlistekin adostu zuen Muslera jeneralak indarrez hartuko zuela Donostia erdialdea. Gipuzkoako errekete-indarrak armaz hornituak izaten ari ziren udaberri hasieratik.
  18. Egaña, Iñaki. 2012, 00:24'35
  19. a b c Preston, Paul. 2013, 429-430. or.
  20. Artola (ed.), Miguel. (2001). Donostiaren historia. Donostia: Donostiako Udala ISBN 84-89569-56-8.. 152. or.
  21. Belaustegi, Unai. 2016, 49. or.
  22. a b c d e f g h i j k l Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 2. or.
  23. Belaustegi, Unai. 2016, 49-50. or.
  24. Barruso, Pedro. Gipuzkoa 1936: día a día. (Noiz kontsultatua: 2016/08/20).
  25. Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or. Donostiako irratiak "barku pirata" deitzen zion.
  26. Steer, George L. (2009 (1938)), 30. or.
  27. Steer, George L. (2009 (1938)), 24-25. or.
  28. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 2. or. Barrusok, arauzko epaiketatzat baino, iraultzaileen 'justizia'tzat dauzka prozesu horiek, gerra-barkuek egindako erasoen errepresalia hutsa irizten die.
  29. a b Steer, George L. (2009 (1938)), 41. or.
  30. Preston, Paul. 2013, 430. or.
  31. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 3. or.
  32. Steer, George L. (2009 (1938)), 57. or.; britainiarrak 30.000 aipatzen du.
  33. a b c Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or.
  34. Steer, George L. (2009 (1938)), 57. or.; britainiarrak 30.000 iheslari aipatzen ditu.
  35. Egaña, Iñaki. 2012, 00:27'10"; Iñaki Egañak kopuru hori berresten du, gehiago ere izan daitezkeelakoan. Horietatik, 1.000 ume donostiar erbesteratu aipatzen ditu.
  36. Artola, Miguel (ed.). 2001, 153-154. or.
  37. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 3. or. Abuztuko erasoan, berriz, 2.000 bat sartu bide ziren Gipuzkoara. Halaber, errepublikaren aldeko milizianoen kopurua 2.000 ingurukoa izango zen Gipuzkoan Altxamendua gertatu eta gutxira. Urri aldera, Gipuzkoan 12.000 miliziano izango ziren, baina matxinoen gudarostean, Donostia mendean hartu ondoko erasoa amaitzean, 30.000 inguru izango ziren.
  38. Steer, George L. (2009 (1938)), 58. or.
  39. Steer, George L. (2009 (1938)), 57-59. or. Pistolero style aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.
  40. Preston, Paul. 2013, 431. or.
  41. Egaña, Iñaki. 2012, 00:35'00"
  42. a b Preston, Paul. (2013). El Holocausto Español. Odio y Exterminio en la Guerra Civil y después. Bartzelona: Debolsillo, 429-430 or..
  43. Egaña, Iñaki. 2012, 00:29'50" Egañak 400 fusilatutik gora aipatzen du.
  44. Barruso, Pedro. Verano y revolución: La Guerra Civil en Gipuzkoa, 3. or. Lerroen atzeko eta errepresioko hilketa eta exekuzioak, berriz, 1.000 bana izan daitezke.
  45. Torrealdai, Jose Mari. (2009). El libro negro del euskera. Ttarttalo, 90 or. ISBN 978-84-8091-395-9.. Murillo idazlearen 1936-1937ko oroitzapen bat, "El bilingüismo en Europa. Hay lenguas a la defensiva y otras al ataque" idazlanean aipatua.
  46. Gorrotxategi, Aritz; Barriola, Arkaitz. (2013). Su haietatik hitz hauek: Euskara Bretxako zirrikitutik arnasbide berrietara (1813-2013). Donostia: Donostiako Udala ISBN SS-1421-2013.. 24. or.
  47. Artola, Miguel (ed.). 2001, 155-158. or.
  48. Steer, George L. (2009 (1938)), 58-59. or. Pistolero style aritu ziren horretan, Steer-ek dioenez, 17 apaiz ere aipatzen ditu hildakoen artean.
  49. Artola, Miguel (ed.). 2001, 156-157. or.
  50. Artola, Miguel (ed.). 2001, 159. or.
  51. Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156. or.
  52. 669 días, 00:25'40"
  53. 669 días, 00:11'25"
  54. 669 días, 00:17'00"
  55. Artola, Miguel (ed.). 2001, 154-156, 158. or.
  56. Preston, Paul. 2013, 471-473, 519-521. or.
  57. «Fusilamientos en Hernani» Naiz (Donostia) 2016-10-09.
  58. «Homenajean a siete fusilados durante la Guerra Civil en San Sebastián» El Mundo 2009-07-25.
  59. Ferreira, Lide. (2014). «Altxaldi frankistan exekutatutako donostiarrak omendu dituzte» Irutxuloko Hitza.
  60. Erredakzioa. (2016). «Donostia recordará a los exiliados en el aniversario del golpe militar» Gipuzkoa Gaur.

Iturriak

  • Belaustegi, Unai. (2016). II. Errepublika eta Gerra Zibila: Kronika Donostiatik / II Republica y Guerra Civil: Crónica donostiarra. EPE Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua ISBN 978-84-608-6707-7..

  • Sada, Javier; et, al.. (2012). (Youtube) 699 días. Euskal Herria: ETB (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).

Ikus, gainera

Kanpo loturak