Zelentereo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}})
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
{{HezkuntzaPrograma|Biologia eta geologia}}
{{Irudi bikoitza|right|Leptosammia pruvoti (de Lacaze-Duthiers, 1897).jpg|180|Fasciculus vesanus.jpg|120|''[[Leptopsammia pruvoti]]'', knidarioa (horia) eta ''[[Fasciculus vesanus]]'' ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak.}}

'''Zelentereoak''' edo '''Radiata''' (erradio-dunak) direlakoak, animalien taxoi [[parafiletiko]] bat dira, [[Eumetazoa]] taldeko zenbait adar primitibo biltzeko sortua historikoki, baina gaur egunean zaharkitutzat joa. [[Bilateria]] multzoko animaliekin kontraposizioan kontsideratuak zegoen [[filum]] hau: bilaterioen gorputz [[simetria]] bi aldetakoa bada, [[Erradio (geometria)|erradiala]] eta alde askotakoa zen ustezko talde honetakoa, hortik Radiata izena.

18:59, 3 urtarrila 2019ko berrikusketa

Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak. Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak.
Leptopsammia pruvoti, knidarioa (horia) eta Fasciculus vesanus ktenoforoa, erradio-simetria duten animaliak, baina ez horregatik Radiata edo Zelentereoen talde ustezkoan ahaideak.

Zelentereoak edo Radiata (erradio-dunak) direlakoak, animalien taxoi parafiletiko bat dira, Eumetazoa taldeko zenbait adar primitibo biltzeko sortua historikoki, baina gaur egunean zaharkitutzat joa. Bilateria multzoko animaliekin kontraposizioan kontsideratuak zegoen filum hau: bilaterioen gorputz simetria bi aldetakoa bada, erradiala eta alde askotakoa zen ustezko talde honetakoa, hortik Radiata izena.

Tradizionalki knidarioak eta ktenoforoak sailkatzen ziren talde honetan, eta baita belakiak ere. Edozelan ere, gaur egun ez da uste benetako justifikaziorik dagoenik pentsatzeko animalia erradiatuen hiru taldeak (belakiak, knidarioak eta ktenoforoak) elkarrekin ahaidetuago daudela gainerakoekin baino[1][2]. Beste sailkapen batzuetan, zelentereo izena knidario terminoaren sinonimotzat jo izan da.[3]

Erradio-erako simetria, bestalde, behin baino gehiagotan agertu izan da animalien eboluzioan. Ekinodermatuek bost aldeko simetria erradiala daukate, baina larbak direnean simetria bilaterala daukate, eta Bilateria taldearen barnean daude argi. Simetriaren araberako sailkapenak, gainera, beti eraman du inplikazio inplizitu bat, alegia, animalia erradiatuak primitiboagoak direla, eta beraz, lehen animaliek horrelako simetria-eredua eduki behar zutela[2], baina ideia hau zaharkitua geratu da.

Erreferentziak

  1. Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2ª edición. McGraw-Hill-Interamericana, Madrid (etc.), XXVI+1005 pp. ISBN 0-87893-097-3.
  2. a b 1962-, Puente, Ana I. / Altonaga, Kepa. (2005). Zoologia orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 54 or. ISBN 8484380564. PMC 433584856..
  3. Kükenthal, W. & Krumbach, T. (eds). Handbuch der zoologie. Berlin, 1923

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zelentereo