Eraztunen Jauna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Literatura}})
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
{{HezkuntzaPrograma|Literatura}}
{{Liburu infotaula
{{Liburu infotaula
|izena = Eraztunen Jauna
|izena = Eraztunen Jauna

23:55, 3 urtarrila 2019ko berrikusketa

Eraztunen Jauna
Eraztuna
Datuak
IdazleaJ. R. R. Tolkien (1937 - 1949)
Argitaratze-data1954
GeneroaFantasia epikoa
Jatorrizko izenburuaThe Lord of the Rings
Hizkuntzaingeles
ArgitaletxeaGeorge Allen & Unwin Limited (en) Itzuli
Herrialdea Erresuma Batua
OCLC1487587
Euskaraz
IzenburuaEraztunen Jauna
ItzultzaileaAgustin Otsoa Eribeko
Argitaratze-data2003
Orrialdeak1404
ISBN9788481362589

Eraztunen Jauna (ingelesez The Lord of the Rings) J. R. R. Tolkienek idatzitako eleberri epiko fantastiko bat da. Istorioa Hobbita liburuaren bigarren zati bezala hasi bazen ere, berehala handitu eta sakondu zen. 1937 eta 1949 bitartean idatzi zen, bereziki Bigarren Mundu Gerran zehar, eta 1954 eta 1955an hiru liburukitan argitaratu zen: Eraztunaren Elkartea, Bi dorreak eta Erregearen itzulera. Harrez gero behin eta berriro birrargitaratu da, 38 hizkuntzatan guztira, tartean euskaraz. 2001 eta 2003an eleberriaren inguruan Peter Jacksonen kaleratutako filmek liburuaren ospea handitu dute.

Liburuko garaia zein espazioa asmatua da. Gizakiez gain, beste hainbat arraza (hobbitak, elfoak, nanoak, orkoak...) bizi dira mundu horretan. Izan ere, protagonistak hobbitak dira, zeinen ardura Boterearen Eraztuna suntsitzea den, Sauronek, gaizkiaren jaun ilunak, hartu baino lehen. Hori lortzeko, Eskualde lasaitik gerran eta arrisku imajinaezinetan murgiltzen dira.

Liburua berez garrantzitsua bada ere, aurreko ibilbide baten azken urratsa baino ez da. Tolkien ibilbide mitologiko horretan 1917tik aritu zen, eta bere filologia, mitologia eta erlijio ezagupenek eragin zioten.

Liburukiak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eraztunen Jauna Aldatu lotura Wikidatan


J. R. R. Tolkienen Eraztunen Jauna
Filmak: Eraztunaren Elkartea | Bi dorreak | Erregearen Itzulera
Pertsonaia nagusiak
Hobbitak: Frodo | Sam | Merry | Pippin | Bilbo
Gizonak: Aragorn | Boromir | Faramir | Denethor | Theoden | Eowyn | Eomer
Besteak: Gandalf | Legolas | Gimli | Arwen | Elrond | Galadriel | Bizarbola
Etsaiak: Sauron | Saruman | Suge Mihi | Gollum | Errege Aztia