Bilboko zabalgunea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Ensanche_bilbao.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-{{HezkuntzaPrograma}} +{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}})
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
{{HezkuntzaPrograma|Plastika eta ikus-entzunezkoak}}





13:04, 4 urtarrila 2019ko berrikusketa


Bilboko zabalgunea Bizkaiko hiriburuko eremua da. Abandoko baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu Silvestre Pérezek 1801ean bururatutako "Bake Portua" edo Amadeo Lazarok 1862an proposatutakoa (Cerdák proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), 1876an Severino Atxukarro, Pablo Altzola eta Ernesto Hoffmeyer arkitekto eta ingeniariek idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek Ildefons Cerdàren zabalgunearen arrazionaltasuna eta arkitektura barrokoaren klasikotasunaren diagonalak (Ertzilla, Rekalde eta Elkano) eta plaza zentralak (Moyua plaza) uztartu zituen. On Diego Lopez Haroko kale nagusia ardatza duen Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 hektareakoa da.

1876koa laster txiki bilakatu eta 1896an Bilboko Udalak orduan udal arkitektoa zen Enrique Epaltzari plan berri bat egiteko eskatu zion.[1] Plana argia ikusi ez zuen arren, 1904an Federico Ugaldek beste zabalgune bat proposatzeko oinarriak finkatu zituen. Zabalgunearen urbanizazioan, besteak beste, Gregorio Ibarretxe arkitektoak hartu zuen parte.[2]

Erreferentziak

  1. Basurto Ferro, Nieves. (1993). «El primer ensanche de Bilbao: oportunismo y vacío legal» Cuadernos de Sección. Historia-Geografía 21: 229-242. ISBN 84-87471-49-8..
  2. Sol Aguirre Arana: "Un bilbaino olvidado, Gregorio Ibarretxe", Bilbao, 2014ko azaroan, 32.or.


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.