Elkarri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
→‎Historia: Historia osoa gehitzen da 1992tik 2006ra. Aurrekoa 2000 arte zen.
31. lerroa: 31. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
*[[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarri]]
* [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarri]]
*[[Baketik]]
* [[Baketik]]
* [[Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea|"Gesto por la Paz"]]
* [[Euskal Herriko Bakearen Aldeko Koordinakundea]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

21:47, 5 urtarrila 2019ko berrikusketa

Elkarri mugimenduak Bilbon deitutako manifestazioa, 1994 urtean.

Elkarri elkarrizketaren eta akordioaren aldeko gizarte mugimendua izan zen, 1992ko abenduaren 20an sortua eta 2006an desegina. Euskal Herrian «gatazka politikoari irtenbide baketsua eta elkarrizketaren bidez adostua» eman nahi zion, horretarako gizartearen inplikazioa eta parte hartzea bultzatuz. Hiru oinarri hartu zituen horretarako: bizitza eskubidea, bazterketarik gabeko elkarrizketa eta blokeo, beto eta indarkeriarik gabeko egoera bermatzea. Jonan Fernandez izan zen koordinatzaile, eta Bittor Aierdi bozeramaile. Beste kide ezagunen artean Gorka Espiau eta Aintzane Ezenarro (aldizkariaren arduradun) egon ziren.

2006ko martxoaren 12an Elkarrik bere jarduera betetzat eman zuen, eta harengandik sortu zen Lokarri gizarte mugimendua: akordioaren, kontsultaren eta berradiskidetzearen aldeko herritarren sarea.

Jardunbidea

Sortu zenez geroztik, bere burua «gizarte mugimendu anitz eta independente» gisa aurkezturik, Euskal Herriaren bakearen aldeko jardueran ezinbesteko erreferentzia bilakatu zen Elkarri. Gizartearen aldetik jasotako babesari dagokionez, bere kanpainetan 250.000 sinadura lortu zituen, bai eta kuota ordaintzen zuten 3.500 kide eta 1.200 kide eta laguntzaile ere. Oro har, gatazkaren aurrean lankidetza eta elkarrizketa proposatzen zituen Elkarrik, giza eskubideen aldeko defentsan eta indarkeriazko adierazpen guztiak gaitzetsita.

Elkarriren lan esparruei dagokienez, nazioartean bake prozesu batek beharko lituzkeen laguntzak lantzen aritu zen; arlo politikoan, adostasun espazio bat osatzeko beharrezkoak izango liratekeen baldintzak ikertzen aritu zen, eta, horretarako, bere metodologia propioa sortu zuen. Prozesu horretan gizartearen esku-hartzea, besteak beste, zabalik zituen 100dik gora lantegitan landu zuen, kanpaina publiko zabalak bideratzeari uko egin gabe betiere.

Egiturari dagokionez, lantegi lokalak ziren oinarrizko osagaia, eta horiez gainera, Lantegi Nazional iraunkorra, herrialde lantegiak, herrialde batzarrak, Batzar Orokorra eta ezohiko batzarrak ere. Erabakiak lantegi lokaletan, herrialde batzarretan eta batzar Orokorrean hartzen ziren.

Historia

Elkarriren ibilbidea sei alditan bereiz daiteke 1992tik 2006. urte arte:

Lehen etapa. 1992-1992. Urte hauetako helburu nagusia egituraren hazkuntza izan zen, eta urte hauen goiburua Elkarrizketa eta Distentsioa. Lehen kanpainia soziala bultzatu zen Euskal Herria, akordioa 94 izenarekin. Baita ere, lehen manifestazio handia antolatu zuen 1994ko martxoan, Bilbon.

Bigarren etapa. 1994-1996. Egitura finkatuta, urte hauetan Elkarriren lana proposamen eta ekimen publikoak egitera bideratu zen. Urte hauetako ekimen nagusia I. Bake Konferentzia antolatzea izan zen. Azkenik, etapa honetan kontaktu internazionalak egiten hasi ziren Elkarritik

Hirugarren etapa. 1998-2000. Urte hauetan Izan proposamena aurkeztu zuen Elkarrik: eskubide historikoen interpretazio eguneratua. Ezagunena Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorrari buruzko proposamena izan zen.

Laugarren etapa. 1998-2000. Etapa honetan ETAren su-etena eta Lizarrako Ituna eman ziren, eta su-etenaren haustura eman ziren. Besteak beste, Elkarrik, Eraiki kanpainia bultzatu zuen urte hauetan.

Bostgarren etapa: 2000-2003. Urte hauetan ETAren erasoak gora egin zuten. Elkarrik II. Bake Konferentzia antolatu zuen, eta Zubigintzan proposamena egin zuen; helburua, partidu desberdinen arteko elkarrizketa bultzatzea izan zen.

Seigarren etapa. 2003-2006. Etapa honetan, III. Bake Konferentzia antolatzean gain, Elkarrik Partiduen Mahaia proposatu zuen, 2004ean hasi zena. Gainera, etapa honetan Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak bultzaturiko Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoa Eraberritzeko Proposamena eman zen baita ere. 2006ean, Elkarri bere ekintzari amaiera eman zion, eta bere oinordekoari hasiera eman zitzaion, Lokarri.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak