Boxeo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
voseo
[[Fitxategi:Armedforces boxing.jpg|right|thumb|250px|Boxeoa]]
'''Boxeoa''' [[eskularru]]ak jantziak dituztela eta araudi bat errespetatuz bi borrokalarik aurrez aurre joka diharduten [[borroka-kirol]]a da. Hauek soilik gerritik gora kolpatu dezakete aurkariaren gorputza. Hau guztia “ring” izeneko tokian egiten da.


== Historia ==
== Historia ==

10:42, 10 urtarrila 2019ko berrikusketa

voseo

Historia

Antzinako Grezian eta Erroman ezaguna zen boxeoaren antzekoa; kirol moduan egiten zen batzuetan, eta borroka soila izaten zen beste batzuetan. Boxeo modernoa Ingalaterran sortu zen XVIII. mendean eta gaur egun boxeoa arautzen duten legeak Queensberry markesak eman zituen 1865ean. Boxeoak historian bi fase desberdin ditu, eskularru gabeko boxeoa eta boxeoa eskularruekin:

  • Lehenengo fasea Ingalaterran eta bere Amerikako kolonietan erabiltzen hasi zen. Lehenengo borroka 1681ean izan zen. Boxeoa apustuak egiteko asmatu zen eta borrokaldi hauetan ia ez zeuden erregelarik, borrokaldia ez zuen mugarik eta baita eskularru gabe borrokatzen zuten, askotan borrokalariak lesionatzen ziren eta baita hil. Boxeoaren fase honetan bi fase desberdin daitezke; Broughton-en erregelak eta London Prize Ring erregelak.
    • Jack Broughton garai hartako hoberenetarikoa izan zen, honek, berak boxeoari teknika eman zion eta demostratu zuen dena ez zela indarra soilik. George Stevenson-i irabazi zion 35 minutuko borroka batean eta hau egun gutxira hil egin zen. Arrazoi honengatik Broughton boxeotik erretiratu zen, eta denbora batera konturatu zen berak honako gertaerak aldatu ahal zituela eta horretarako erregela batzuk asmatu zituen gaur egun Broughtonen erregelak deiturikoak.
    • London Prize Ring erregelak 1838an sortu ziren Broughton-en erregeletan oinarrituta, azkar hartu zituzten erregela hauek eredu bezala Ingalaterra eta Amerikako Estatu Batuetan. 23 erregela ziren baina oraindik eskularrurik gabeko borroka praktikatzen zen.
  • Bigarren faseko lehenengo borrokaldi 1867an Londresen “Lillie Bridge Grounds” polikiroldegian. John Graham Chambersen ideia izan zen eta borrokaldi hauetan bi gauza berri gertatu ziren; lehenengo aldetik pisutan banatuta zeuden borrokalariak, hiru pisu desberdin ziren pisu txikia, erdia, eta altua. Bigarrenik, eskularruak erabiltzen hasi ziren eta borroka “rounds” izeneko tarteetan banatuta.

Honen ondoren XIX.mendearen bukaeran boxeoa mundu osora eraman zen, indar handien izan zuen herrialdeetan Argentina, Uruguai, Panama, Kuba, Mexiko, Puerto Riko, Filipinas, Hegoafrika eta Espainia. Urteetan zehar hainbat irabazle egon ziren baina 1885 urtetik aurrera estatubatuarrak izan dira hoberenak.

Gaur egungo arauak

Gaur egungo erregelak 2008an egin ziren eta boxeoaren borroka “garbiagoa” izateko egin ziren nahiz eta herrialde batzuetan permisiboagoak izan. Erregelak borroka profesionalarentzat eta “amateur”-arentzat erabiltzen dira. Erregela “garrantzitsuenak” hauek dira:

  • Bestearen atzeko aldean ezin da kolpatu.
  • Soilik ukabilak erabil daitezke.
  • Ezin zaio aurkariari bizkarra eman.
  • Ezin zaio aurkariari gerrikoaren azpian jo.

Round

Borroka zatitan banatuta dago, hauek “rounds” deitzen dira. Hasieran, lehen esan dudan bezala, ez zuten denbora mugarik, gero 5min-ko 20 asalto egiten zituzten eta gaur egun maila nazionalean 3min-ko 10 asalto egiten dira baina maila handiagokoak badira 3min-ko 12 asalto dira, hau borroka profesionalean baina amateurrean horrelakoak dira:

  • Gizon senior: 3min-ko 3 asalto.
  • Emakume senior: 2min-ko 4 asalto.
  • Gizon junior: 2min-ko 4 asalto.
  • Emakume junior: 2min-ko 3 asalto.
  • Gizon kadete: 2min-ko 3 asalto.
  • Emakume kadete: 1,5min-ko 3 asalto.

Eskularruak

Estalki berezi batzuk erabili behar ditu boxeolariak eskuetan, boxeoko eskularruak izenekoak, hauek, 143 eta 228 g bitarteko pisua izan behar dutenak (170 g-koak txapelketetarako)

Borrokaren bukaera

Boxeolarietako bat lurrera erori eta arbitroak hamar segundo zenbatu aurretik altxatzen ez denean amaitu ohi da borroka, baina beste zenbait arrazoi ere izan daitezke horretarako: jokoaren arauren bat hautsi duelako bietako bat kanporatzea, saio-kopurua betetzea, bi boxeolarietako baten maila teknikoa eskasagoa izatea edo boxeolari batek amore ematea.

Kolpeak

Lau golpe desberdin daude: Jab, Cross, Crochet eta Uppercut.

  • Jab: Ukabilkada indartsu eta azkarra da, hau defentsarako posiziotik aurreko eskuarekin erabiltzen da.
  • Cross: Jab-a baino askoz indartsuago da baina motelagoa, hau defentsarako posiziotik atzeko eskuarekin erabiltzen da.
  • Crochet: Ukabilkada semizirkularra da, aurreko eskuarekin erabiltzen da eta oso indartsua da gorputz osoa ukabilkadari laguntzen diolako mugimenduarekin.
  • Uppercut: Atzeko eskuarekin egiten den kolpea da, mugimendua bertikala eta behetik gorakoa da.

Gero praktikan kolpaketa mota hauek “combos” izenekoetan erabiltzen dira, hau da, batzuk elkartzen dira aurkariari min gehiago egiteko. Baita defentsarako hiru posizio daude: Peek-a-boo, “cruz armado” eta Philly Shell edo Hitman.

Boxeolariak

Historian hainbat boxeolari onak egon dira, adibidez:

  • Muhammad Alí: 61 borroka eginak horietatik 56 irabaziak eta 37 KO-rengatik, 5 galduta eta 1 nulo.
  • Mike Tyson: 58 borroka eginak horietatik 50 irabaziak eta 44 KO-rengatik, 6 galduta eta 2 nulo.
  • Floyd Mayweather Jr.: 43 borroka eginak eta horietatik 43 irabaziak eta 27 KO-rengatik.
  • Roberto Durán: 119 borroka eginak horietatik 103 irabaziak eta 70 KO-rengatik eta 16 galduak.

Hauek dira historian estatistika onenak dituzten boxeolariak.

Erreferentziak

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boxeo Aldatu lotura Wikidatan