Txikipedia:Alegia (literatura): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa: 5. lerroa:
Esaterako, "Hiru txerritxoak" ipuinean, lana zer garrantzitsua den irakasten da: izan ere, txerritxorik langileenak eraikitako etxea da otsoa bota ezin duen bakarra; eta txerritxo alferrenek anaia langilearen etxean bilatu behar dute babesa, bestela otsoak erraz jango zituen.

Beraz, alegiak halako irakaspen bat ematen duten ipuin edo istorioak dira. Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski [[Sumer|sumertarrek]] asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena [[Esopo]] poeta da, [[Antzinako Grezia|Antzinako Greziakoa]]. XVII. mendeko [[Jean de La Fontaine]] idazle frantsesa da beste alegia ezagun askoren autorea; eta Euskal Herrian, [[Felix Maria Samaniego|Félix Mª de Samaniego]] idazle arabarrak ere alegia ezagun asko idatzi zituen XVIII. mendean.
Beraz, alegiak halako irakaspen bat ematen duten ipuin edo istorioak dira. Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski [[Sumer|sumertarrek]] asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena [[Txikipedia:Esopo|Esopo]] poeta da, [[Antzinako Grezia|Antzinako Greziakoa]]. XVII. mendeko [[Jean de La Fontaine]] idazle frantsesa da beste alegia ezagun askoren autorea; eta Euskal Herrian, [[Felix Maria Samaniego|Félix Mª de Samaniego]] idazle arabarrak ere alegia ezagun asko idatzi zituen XVIII. mendean.

==Félix Mª de Samaniego arabarraren alegia bat==
==Félix Mª de Samaniego arabarraren alegia bat==

16:37, 11 urtarrila 2019ko berrikusketa

Azeria eta belearen alegia.

Alegiak ipuin laburrak dira, normalean bertso errimatuetan kontatuak, baina haietan pertsonaiak animaliak izaten dira. Animalia horiek, ordea, pertsonak balira bezala jokatzen dute, eta egiten dutenaren arabera halak ondorio on edo txarra izaten dute; horregatik, alegietan kontatzen diren istorioek amaierako irakaspen bat dute: horretan, pertsonaiek gaizki zer egin duten ikasten da, eta benetan ongi legokeena irakasten da.

Esaterako, "Hiru txerritxoak" ipuinean, lana zer garrantzitsua den irakasten da: izan ere, txerritxorik langileenak eraikitako etxea da otsoa bota ezin duen bakarra; eta txerritxo alferrenek anaia langilearen etxean bilatu behar dute babesa, bestela otsoak erraz jango zituen.

Beraz, alegiak halako irakaspen bat ematen duten ipuin edo istorioak dira. Ezagutzen diren alegia zaharrenak ziur aski sumertarrek asmatu zituzten, orain dela 4.500 urte. Ezagutzen den alegia-egile zaharrena Esopo poeta da, Antzinako Greziakoa. XVII. mendeko Jean de La Fontaine idazle frantsesa da beste alegia ezagun askoren autorea; eta Euskal Herrian, Félix Mª de Samaniego idazle arabarrak ere alegia ezagun asko idatzi zituen XVIII. mendean.

Félix Mª de Samaniego arabarraren alegia bat

                                               Euliak
Ezti gozoa aurkitu zuten
mila eulik abaraskan,
guzti-guztiak bertan hil ziren
preso eztiaren biskan.
Bakarren batzuk amaitu ziren
sagar-pastel baten puskan.
Gauza bera gertatzen zaie
giza-bihotzei askotan,
harrapaturik geratzen dira
gurari txarren kaiolan.