Giuseppe Verdi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
24. lerroa: 24. lerroa:
[[Londres]]en eta [[Paris]]en bizi ondoren, [[1849]]an Bussetora itzuli eta han bizi izan zen bere bigarren emazte Giuseppina Strepponi kantariarekin. [[1860]]an politikan parte hartu zuen eta [[Italia]]ko lehen legebiltzarreko diputatu izan zen. Garai hartan, Verdi izan zen [[Europa]]ko operetan gehien antzezten zen egilea. Verdik garrantzia eman zion ahotsari, baita libretoari ere. Operak sortzen zituen arazoak konpontzen eta dramaren eta musikaren arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. 26 bat opera idatzi zituen, eta baita eliza musika, kamera musika eta kantuak ere.
[[Londres]]en eta [[Paris]]en bizi ondoren, [[1849]]an Bussetora itzuli eta han bizi izan zen bere bigarren emazte Giuseppina Strepponi kantariarekin. [[1860]]an politikan parte hartu zuen eta [[Italia]]ko lehen legebiltzarreko diputatu izan zen. Garai hartan, Verdi izan zen [[Europa]]ko operetan gehien antzezten zen egilea. Verdik garrantzia eman zion ahotsari, baita libretoari ere. Operak sortzen zituen arazoak konpontzen eta dramaren eta musikaren arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. 26 bat opera idatzi zituen, eta baita eliza musika, kamera musika eta kantuak ere.


== julenen lanak ==
== Guiseppen lanak ==
=== Operak ===
=== Operak ===
[[Fitxategi:Verdi Requiem poster 1874.jpg|thumb|200px|right|]]
[[Fitxategi:Verdi Requiem poster 1874.jpg|thumb|200px|right|]]

17:05, 14 urtarrila 2019ko berrikusketa


Giuseppe Verdi

Italiako Erresumako senataria

1874ko azaroaren 15a - 1876ko urriaren 3a
Hautetsia: 12th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Italiako Erresumako diputatua

1861eko otsailaren 3a - 1865eko irailaren 7a
Hautetsia: 8th Legislature of the Kingdom of Italy (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaLe Roncole (en) Itzuli eta Italia1813ko urriaren 10a
Herrialdea Parmako Dukerria
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1901eko urtarrilaren 27a)
HeriotzaMilan1901eko urtarrilaren 27a (87 urte)
Hobiratze lekuaCasa di Riposo per Musicisti (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Margherita Barezzi  (1836ko maiatzaren 4a -  1840ko ekainaren 19a)
Giuseppina Strepponi  (1859ko abuztuaren 29a -  1897ko azaroaren 14a)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Vincenzo Lavigna
Ferdinando Provesi
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, idazlea eta politikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Mugimenduaerromantizismoa
Genero artistikoamusika klasikoa
opera
Musika instrumentuapianoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaerromatar katolikoa
Alderdi politikoaEskuma Historikoa

verdi.san.beniculturali.it eta giuseppeverdi.it
IMDB: nm0006333 Allocine: 36965 Allmovie: p115320 IBDB: 11207
Spotify: 1JOQXgYdQV2yfrhewqx96o iTunes: 693604 Last fm: Giuseppe+Verdi Musicbrainz: f1bedf1f-4445-4651-9c35-f4a3f3860a13 Songkick: 97970 Discogs: 192327 IMSLP: Category:Verdi,_Giuseppe Allmusic: mn0000252723 Find a Grave: 41632406 Edit the value on Wikidata

Giuseppe Fortunino Francesco Verdi (Le Roncole, Parma, Frantziako Lehen Inperioa, gaur egun Italia, 1813ko urriaren 10aMilan, Italiako Erresuma, 1901eko urtarrilaren 27a) Erromantizismoaren garaiko italiar musikagilea izan zen. Opera landu zuen, batik bat.

Lan ugariren egilea izan zen, haien artean Aida, Rigoletto, Il trovatore edo La traviata bezalako opera ospetsuak. Horrezaz gain, Macbeth eta Otelo, William Shakespearek idatzitako lanak, musikatu zituen.

Politikoki, Risorgimento, Italiaren batasunaren eta askatasunaren alde jardun zuen higikundearen pertsona enblematikoa izan zen. Ezaguna da Viva VERDI leloa, Vittorio Emanuele Re D'Italia erregearen alde egiteko erabiltzen zutena.

Bizitza

Sant'Agata, Verdiren etxea
VERDI akronimoa erabiltzen zuten, Italiaren batasunaren alde egiten zutenek («Vittorio Emmanuele Re D'Italia»
Giuseppina Strepponi, Verdiren emaztea
Verdiren hiletak, 1901ean

Giuseppe Verdi Le Roncolen jaio zen 1813an. Haren aita Carlo Verdi izan zen eta ama, berriz, Luigia Uttini eta Parmako Dukerrian bizi ziren.

Herri hartan jaso zituen musikako lehen lezioak Ferdinando Provesiren tutoretzapean. Konpositore artista horrek Busseton hasi zituen ikasketak, hango merkataria zen Antonio Barezziren laguntzari esker. Berehala, bere herriko elizaren organo jotzaile bilakatu zen eta, behin baino gehiagotan saiatu zen Milango kontserbatorioan sartzen, 1833an lortu zuen arte, eta Milanen osatu zituen ikasketak Vincenzo Lavignarekin. 1835-1838. urteetan, Bussetoko Elkarte Filarmonikoko eta musika eskolako zuzendari izan zen.

Garai hartan, Barezziren alabarekin ezkondu zen, baina 1838-1840. urteetan emaztea eta bi seme-alabak hil zitzaizkion. Verdiren lehenengo emaztearen eta alabaren heriotza haren opera gustukoenekin eta ospetsuenekin bildu zituen. Opera horiek izan ziren, haren iritziz, garrantzi handienekoak, Rigoletto, La Traviata eta Il trovatore, alegia.

1842an, Nabucco operarekin lehen arrakasta lortu zuen eta Italiako musikagile gazte nagusietakoa bihurtu zen. Opera estreinatu zuenean, Garibaldi, Viktor Emanuel II.a Savoiakoa eta haien jarraitzaileak Italia batzeko ahaleginetan ari ziren. Eta Verdik, nahi gabe, austriarren aurkako borroka horri soinu banda jarri zion Nabuccori esker; Va pensiero, sull'ali dórate italiar Risorgimentoaren ereserki bilakatu zen. Kaleak Viva Verdi! oihuz eta pintaketaz bete ziren, baina leloak ez zuen soilik konpositorearekiko zaletasuna adierazten, austriarren zentsura saihesteko akronimoa baitzen. Benetan, Viva Vittorio Emanuelle Re d'Italia esan nahi zuen[1]. Italia austriarren mendetik askatzeko higikundearen alde agertu zenez gero, Verdiren libretoei zentsura ezarri zitzaien zenbaitetan.

Londresen eta Parisen bizi ondoren, 1849an Bussetora itzuli eta han bizi izan zen bere bigarren emazte Giuseppina Strepponi kantariarekin. 1860an politikan parte hartu zuen eta Italiako lehen legebiltzarreko diputatu izan zen. Garai hartan, Verdi izan zen Europako operetan gehien antzezten zen egilea. Verdik garrantzia eman zion ahotsari, baita libretoari ere. Operak sortzen zituen arazoak konpontzen eta dramaren eta musikaren arteko batasuna lortzen ahalegindu zen. 26 bat opera idatzi zituen, eta baita eliza musika, kamera musika eta kantuak ere.

Guiseppen lanak

Operak

Eliza musika eta opera ez dena

  • Requiem (1873-1874)
  • Stabat Mater (1895-1897)
  • Te Deum (1895-1897)
  • Messa per Rossini (1869) (1988an estreinatua Stuttgarten) (beste konpositore batzuekin konposatua)
  • Inno delle Nazioni (Nazioen ereserkia) (1862)
  • Quattro Pezzi Sacri (lehenengo entzunaldia 1898ko apirilaren 7an)
  • Mi Menorreko Soken Kuartetoa (1873)
  • Te Deum koroarentzat eta orkestrarentzat
  • Suoni la tromba (1848) Giuseppe Mameliren aberriaren himnoa letrarekin
  • Ave Maria (1880)

Abestiak:

  • Sei Romanze (1838)
    • Non t'accostar all'urna (Jacopo Vittorelli)
    • More, Elisa, lo stanco poeta (Tommaso Bianchi)
    • In solitaria stanza (Jacopo Vittorelli)
    • Nell'orror di note oscura (Carlo Angiolini)
    • Perduta ho la pace
    • Deh, pietoso, o addolorata (Luigi Balestra)
  • L'esule (1839) (Temistocle Solera)
  • La seduzione (1839) (Luigi Balestra)
  • Guarda che bianca luna: notturno (1839) (Jacopo Vittorelli)
  • Album di Sei Romanze (1845)
    • Il tramonto (Andrea Maffei)
    • La zingara (S. Manfredo Maggioni)
    • Ad una stella (Maffei)
    • Lo Spazzacamino (Felice Romani)
    • Il Mistero (Felice Romani)
    • Brindisi (Maffei)
  • Il poveretto (1847) (Maggioni)
  • L'Abandonée (1849) (Escudier)
  • Stornello (1869) (anonimoa)
  • Pietà Signor (1894) (Verdi eta Boito)

Obra galduak Verdik Bussetoko orkestrazale batentzat hainbat obra idatzi zuen, baina ez dira gorde, Verdik berak hautsi baitzituen, hain zuzen ere.

Asteroidea

1982ko urriaren 27an, asteroide bat aurkitu eta (3975) Verdi izena jarri zioten.

Erreferentziak

  1. Nagore IRAZUSTABARRENA: Viva V.E.R.D.I. Argia.com. Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Verdi Aldatu lotura Wikidatan