Ledea: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°36′47″N 1°15′53″W / 42.61316359°N 1.26485964°W / 42.61316359; -1.26485964
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
97. lerroa: 97. lerroa:


== Ondasun nabarmenak ==
== Ondasun nabarmenak ==
* [[Ledeako erromatar villa]], Antzinako Erromako aztarnategia.
* Belengo Santa María eliza eraikin modernoa da, nahiz eta antzinako [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] elizaren estilo [[arkitektura gotikoa|gotikoko]] ezaugarriak izan.
* Belengo Santa María eliza eraikin modernoa da, nahiz eta antzinako [[Erdi Aroa|Erdi Aroko]] elizaren estilo [[arkitektura gotikoa|gotikoko]] ezaugarriak izan.
* [[XVI. mendea]]n eraikitako zubia.
* [[XVI. mendea]]n eraikitako zubia.

18:35, 14 urtarrila 2019ko berrikusketa

Ledea
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ledeako bandera
Bandera

Ledeako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Zangoza
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Liédena
AlkateaBeatriz Olleta Sánchez
(Aspra, indep.)
Posta kodea31460
INE kodea31155
Herritarraledeatar
Geografia
Koordenatuak42°36′47″N 1°15′53″W / 42.61316359°N 1.26485964°W / 42.61316359; -1.26485964
Azalera19,28 km²
Garaiera432 metro
Distantzia41 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria323 (2023:  7)
alt_left 148 (%45,8)(2019) (%44,6) 144 alt_right
Dentsitatea16,98 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 22,88
Ugalkortasuna[1]‰ 28,17
Ekonomia
Jarduera[1]% 70 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 10,93 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 3,20 (2018: %0,84)

Ledea[3] (Liédena gaztelaniaz) Nafarroako ekialdean dagoen udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 41 kilometrora dago.

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa ekialdean kokatzen da, Iruñea-Jaka errepidea jarraituta. Leireko mendizerraren lehen maldak udalerrian hasten dira.

Ledeak Irunberrirekin egiten du muga iparraldean, Xabierrekin ekialdean, eta Zangozarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Ledeako klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak dira eta batez besteko prezipitazioak 600mm eta 100mm bitartekoak, altuera zein den. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, eta, oro har, udaberrian eta udazkenean metatzen dira, izan ere, udak leho samarrak izaten dira. Alde termikoa nahiko nabaria da.

Basoak udalerriaren %3,9 baino ez dira, eta jatorrizko zuhaixkak eta hariztiak ia erabat galdu dira. Nafarroako hainbat udalerritan gertatu bezala, pinu lariziar (Pinus nigra) ugari birlandatu dira XIX. mendetik aurrera.

Historia

XVIII. mendearen amaieran, lurrak lantzea nahiko zaildu zen, udalerria ibaiaren beste aldean kokatuta, eta zubia erdigunetik urrutiegi zegoela. Horregatik, herritarrak txalupan igarotzen ziren alde batetik bestera. 1847an herriak 632 errealdun eskola zeukan, bideak nahiko kaxkarrak ziren, eta irina ekoizten zuen errota zegoen. Dena den, inguruko herriekin komunikabideak asko hobetu ziren XIX. mendearen bigarren erdian.

XX. mendearen hasieran, porlanezko eta altzairuzko zubi berria eraiki zen Iratiko burdinbidea etortzearekin batera. Trenbideak geltokia izan zuen urte askotan herrian bertan. 1920ko hamarkadan irin fabrika, bi eskola, olioa ekoizten zuten bi errota, eta teileria zeuden herrian. Horrez gain, irakaskuntza eta karitatea sustatzen zituen fundazio bat sortu zuten herritarrek.

Demografia

Ledeako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hogei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,99 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

2007an Ledea eta Irunberriren arteko bide zaharraren izena hartzen duen[4] Agrupación Electoral Independiente Aspra herri ekimeneko María Beatriz Lucía Olleta Sánchez aukeratu zuten alkate. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzeko zeuden zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Zuri emandako botoak 56 izan ziren (emandako boto guztien %28,57). Eta baliogabeko botoak hamar izan ziren (emandako botoen %4,85). Abstentzioa %29,21ekoa izan zen.

Ledeako Udala 2007
Alderdia Botoak Zinegotziak
Aspra 140 7

2011n ere Aspra izan zen zerrenda bakarra; 122 boto, 7 zinegotziak eta alkatetza (Olletarentzat berriro) erdietsi zituen[5].

Udaletxea

  • HELBIDEA: Eskolen Kalea, 2. 2010eko uztailean udaletxe berria inauguratu zuten[6].

Alkateen zerrenda

2007-2011 Beatriz Olleta Sánchez Aspra
2011-2015 Beatriz Olleta Sánchez Aspra

Azpiegitura eta garraioak

La Sanguesina Veloz edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Ledea Zangozarekin, Iruñearekin eta inguruko herriekin batzen du. Linea nagusiak honakoak dira:

La Tafallesa

La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Ledea eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,40k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Herriak uztailaren 24an ospatzen ditu bere jaiak, eta horrez gain, Corpus Christi egunaren osteko eguna ere jaia da bertan.

Maiatzaren 1ean Abeletxerako erromeria antolatzen da, bertan meza eta bazkaria egiten dira.

Zerbitzuak

Ledea "Zangozaldeko Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko" kidea da.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. 155. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-04-10).
  4. Misescapadaspornavarra-com.
  5. Emaitzak Berrian.
  6. Nafarroako Gobernuaren webgunea.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ledea Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa