Igoin-Akolako Estazio Megalitikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t Ernestobanpiroa wikilariak «Igoin-Arkolako Estazio Megalitikoa» orria «Igoin-Akolako Estazio Megalitikoa» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

23:28, 28 urtarrila 2019ko berrikusketa

Akolako Lepua II trikuharria.
Igoingo Lepua I trikuharria.
Igoingo Lepua II trikuharria.

Akolako Lepua I trikuharria.

Igoin-Arkolako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Altzaniako mendilerroan. Guztira hamalau dira ezagutzen direnak.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

Altuera txikiko mendia da. Aitzpitarteko leizetatik Hernaniko Fagollagara iristen da. Egun pinu monokultiboa azalera haundia hartzen badu ere, honek azpian historian zehar eremu horretan gailena izan den artzantza jarduera gordetzen du. Inguru honetan zenbait osagaik oso kontserbazio-egoera ona agertzen dute. Lurraren konposaketa hareharrizkoa da. Udalerri hauetan daude monumentuak: Errenteria, Hernani, Donostia eta Astigarraga.

Sailkatutako monumentuak

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak

Guztira hamahiru dira:

  • Akolako Lepua I
  • Akolako Lepua II
  • Arritxieta
  • Igoingo Lepua I
  • Igoingo Lepua II
  • Landarbaso I
  • Landarbaso II
  • Landarbaso III
  • Landarbaso IV
  • Landarbaso V
  • Landarbaso VI
  • Sagastietako Lepua I
  • Sagastietako Lepua II

Zista

Bat aurkitu da:

  • Langagorri

Egoera legala

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 10 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

Kanpo loturak