Bidasoa: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°22′22″N 1°47′31″W / 43.3728°N 1.7919°W / 43.3728; -1.7919
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa: 1. lerroa:

{{geografia fisiko infotaula
{{geografia fisiko infotaula
| izena = Bidasoa
| izena = Bidasoa
17. lerroa: 15. lerroa:

== Ibilbidea ==
== Ibilbidea ==
[[Fitxategi:Bidasoa ibaiaren ahoa.jpg|left|thumb|280px|Bidasoa ibaiaren ahoa, Hondarribia eta Hendaia artean]]
[[Fitxategi:Bidasoa ibaiaren ahoa.jpg|ezkerrera|thumb|280px|Bidasoa ibaiaren ahoa, Hondarribia eta Hendaia artean]]
Bidasoa [[Erratzu]]n ([[Baztan]]) jaiotzen da, han elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta [[Auza (mendia)|Auza]] mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken horretan dago bere iturburu ezagunena: [[Xorroxin ur-jauzia]]. Hortik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du ipar-ekialde - hego-mendebalde norabidean, [[Oronoz-Mugairi]]ra ailegatuz.

Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, Mugairiko zubian, ''Bidasoa'' izena hartzen du eta [[Bertizarana]]n (Oieregi, Narbarte, Legasa) sartzen da. Malerrekako [[Doneztebe]] udalerrian, [[Ezkurra (ibaia)|Ezkurra ibaiko]] urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta [[Sunbilla]] zeharkatzen du.

Handik [[Bortziriak]] eskualdean barneratu eta [[Bera]]tik igarotzen da. [[Endarlatsa]]n [[Nafarroa Garaia|Nafarroa]] utzi ondoren [[Gipuzkoa]] eta [[Lapurdi]] arteko muga egiten du. Gero [[Irun]] zeharkatu eta azkenik [[Hondarribia]] eta [[Hendaia]] artean itsasoratzen da, [[Txingudi|Txingudiko badian]].

116. lerroa: 114. lerroa:

<center>
<center>
<u>'''Izokin arrantzaren bilakaera Bidasoan'''</u><br /><u><small>'''Datuak: [[1980]] eta [[2013]] artean'''</small></u>
<u>'''Izokin arrantzaren bilakaera Bidasoan'''</u><br /><u><small>'''Datuak: [[1980]] eta [[2013]] artean'''</small></u>

<timeline>
<timeline>
262. lerroa: 260. lerroa:
{{Commonskat}}
{{Commonskat}}
* [http://www.crana.org/themed/crana/files/docs/128/189/buscando_soluciones_bid_eusk_4.pdf Bidasoa arroko uraren foroa.] Crana.org
* [http://www.crana.org/themed/crana/files/docs/128/189/buscando_soluciones_bid_eusk_4.pdf Bidasoa arroko uraren foroa.] Crana.org
* Mikel ESTONBA: [http://zientzia.net/artikuluak/bidasoa-ibaia/ Bidasoa ibaia] Elhuyar aldizkaria. Zientzia.net.
* Mikel ESTONBA: [http://zientzia.net/artikuluak/bidasoa-ibaia/ Bidasoa ibaia] Elhuyar aldizkaria. Zientzia.net.

[[Kategoria:Gipuzkoako ibaiak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako ibaiak]]

22:09, 5 otsaila 2019ko berrikusketa

Bidasoa
Bidasoa
Baztan ibaia
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera68,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′22″N 1°47′31″W / 43.3728°N 1.7919°W / 43.3728; -1.7919
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera710 km²
Arro hidrografikoaBidasoa basin (en) Itzuli
Ur-emaria25,6 m³/s
IturburuaErratzu
Bokalea
()
Bizkaiko golkoa (Hondarribia
Hendaia)

Bidasoa[1] (Baztanen Baztan ibaia deitua) Euskal Herriko ibaia da, Nafarroa Garaia, Gipuzkoa eta Lapurdi zeharkatzen dituena. Erratzun, Auza mendiaren magalean jaio eta Txingudin, Kantauri Itsasoan itsasoratzen da. Amuarrainek eta, batez ere, izokinek ospe handia eman diote.

Ibilbidea

Bidasoa ibaiaren ahoa, Hondarribia eta Hendaia artean

Bidasoa Erratzun (Baztan) jaiotzen da, han elkartzen baitira Izpegi aldetik datorren Araneko erreka eta Auza mendiaren ekialdean sortutako Iñarbegi erreka. Azken horretan dago bere iturburu ezagunena: Xorroxin ur-jauzia. Hortik aurrera Baztan udalerria zeharkatzen du ipar-ekialde - hego-mendebalde norabidean, Oronoz-Mugairira ailegatuz.

Behin Baztan eskualdetik kanpora dagoela, Mugairiko zubian, Bidasoa izena hartzen du eta Bertizaranan (Oieregi, Narbarte, Legasa) sartzen da. Malerrekako Doneztebe udalerrian, Ezkurra ibaiko urak batu ondoren, iparralderantz biratu eta Sunbilla zeharkatzen du.

Handik Bortziriak eskualdean barneratu eta Beratik igarotzen da. Endarlatsan Nafarroa utzi ondoren Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga egiten du. Gero Irun zeharkatu eta azkenik Hondarribia eta Hendaia artean itsasoratzen da, Txingudiko badian.

Ibaiadarrak

Bidasoak ibaiadar ditu Zeberia, Ezkurra, Iruribieta, Latsa, Tximista, Onin, Zia, Endara eta Jaitzubia errekak.

Hidrometria

Bidasoaren emaria 1969-2010 bitartean neurtua izan da Endarlatsan, itsasoratu baino 10 km lehenago.[2] Ibaiak 681 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 95. Urteko batez besteko emaria 24,45 m³ segundoko da. Emari handiena otsailean du (42,9 m³/s), eta txikiena irailean (6,3 m³/s).

Bidasoaren batez besteko emariak (/s), Endarlatsan neurtuak
Datuak: 1969 eta 2010 artean

Zubiak

Irun eta Hendaia artean ibai hau Nazioarteko zubia eta Santiago zubiak zeharkatzen dute, Ipar eta Hego Euskal Herria elkarlotuz.

Bestela, ibaiaren bidean aipatzekoak dira Erreparatzeako zubi erromanikoa (Oieregi), Zubizaharra (Sunbilla) eta San Miguel zubia (Bera).

Arrainak

Bidasoan arrain espezie hauek bizi dira : izokina (Salmo salar), itsas amuarraina (Salmo trutta morfo trutta), kolaka (Alosa alosa), itsas lanproia (Petromyzon marinus), aingira (Anguilla anguilla), korrokoia (Chelon labrosus), platuxa latza (Platicthys flesus), ibai-amuarraina (Salmo trutta morfo fario), zarboa (Gobio lozanoi), lotrea (Barbatula quignardi), txipa (Phoxinus bigerri) eta burtaina (Cottus aturi). Hauez gain, orain dela 30-40 urte loina (Parachondrostoma miegii) ibaiaren behealdean sartua izan zen eta gorantz hedatzen ari da.

Txingudiko paduretan arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) ugaltzen da.

Arrantzari dagokionez amuarraina eta izokina dira espezierik estimatuenak

Izokina

Sakontzeko, irakurri: «Lehenbiziko (izokina)»

Izokinaren arrantzak garrantzi handia izan du Bidaso behereko herrien historian. Itsasotik zetozen izokinen igoera oztopatzeko nazak jartzen ziren ibaian: lurrean zutoin lodi batzuk sartu eta zutoinen artean, zeharka, zume abarrak paratzen ziren. Nazak zirela eta, herrien arteko istilu ugari izaten zen, dokumentu zaharrek erakusten dutenez.[3]

XX. mendean izokinaren populazioa asko gutxitu zen. Mendearen erdialdean, urte hoberenetan, 200 edo 300 izokin harrapatzen ziren; eta mende amaieran, dozena batzuk besterik ez.[4] Bidasoa ibaian urteko lehenbiziko izokin arrantzatuari lehenbiziko deritzo.

Izokin arrantzaren bilakaera Bidasoan
Datuak: 1980 eta 2013 artean

Erreferentziak

  1. «Bidasoa izena deklinatzean honela egin behar da: Bidasoa, Bidasoan, Bidasoarekin..., baina Bidasoko, Bidasotik, Bidasora... Era berean, izen horrek bere azken -a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean. Adibidez: Bidaso maitea, Bidaso osoan, gure Bidaso hau...» (Andres Iñigo, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeburua: «Ibai izenen erabilera zuzenaz: Bidasoa», 2010-07-26)
  2. (Gaztelaniaz) Anuario de aforos 2006 - 2007 Estación 1106.
  3. Jakes Casaubon: Izokin arrantzaren historiaz, Bidasoa ibaian, XIV. mendetik XX. mendera
  4. Iberiar penintsulako izokin ibaien atlasa. Ekolur.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidasoa Aldatu lotura Wikidatan