Edukira joan

«Lurpeko ura»: berrikuspenen arteko aldeak

946 bytes removed ,  Duela 3 urte
No edit summary
[[Fitxategi:Nacentemackinac.jpg|thumb|250px|right|Lurpeko urak iturburu naturaletik azaleratzen ,[[Mackinac uhartea]] ([[Michigan]]).]]
 
'''Lurpeko urak''' lurraren barnera iragazi ondoren [[geruza iragazgaitz]] batekin topo egitean pilatuta geratu diren [[prezipitazio-ur]]ak dira.
 
Lurpeko urek [[kontinente]]etan dagoen ur masaren zati garrantzitsua da. [[Aintzira|Laku]] edota [[ibai]]etan dagoena baino bolumen handiagoa dute baina [[glaziar]]retan dagoena baino txikiagoa. Lurpeko ur masa zabalenek milioika km² izatera iritsi daitezke ([[guaraniar akuifero]]a, adibidez). Lurpeko urak baliabide garrantzitsuak baina kudeatzeko zailak dira, kutsatuerrazak eta maiz [[gehiegizko ustiapen]]a sufritzen baitute.
 
<br />
Lur gainera erortzen den uraren parte handi samar bat lur gainean labainduz, beheragoko lekuetarantz higitzen da. Hala ere, beste parte bat (lehena bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa agian), ura doan materialak, porotsua edo apurtua izanik, uzten duen neurrian, zirrikitu edo arrailduretatik sartzen da, eta lur barrenera jaisten da, geruza irazgaitz bat aurkitzen duen arte. Ura metatu egiten da han, behin betiko edo aldi baterako, geruza horren erliebearen eta grabitatearen eraginaren arabera.
 
Lurpeko urek ondorio higatzaileak izaten dituzte, bereziki materialen disoluzioagatik eta arrastatzearen ondorioengatik. Era horretan sortzen dira oro har “[[karst erliebe]]” esaten zaien [[erliebe]] bereziak.
 
==Ezaugarriak==
[[File:Surface water cycle eu.svg|thumb|[[Ebapotranspirazio]]/lurpeko urak/isurketa diagrama]]
 
Lurraren azaleko aldea meteorizatuta dago, gehiago edo gutxiago, neurri askotako zatikietan dago, alegia, deskonposatuta.
 
Anonymous user