Dion Kasio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa: 8. lerroa:


{{bizialdia|155eko|235eko|Dion Kasio}}
{{bizialdia|155eko|235eko|Dion Kasio}}

[[Kategoria:Antzinako Erromako historialariak]]
[[Kategoria:Antzinako Erromako historialariak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]
[[Kategoria:Erromatar Inperioko kontsulak]]

19:08, 17 otsaila 2019ko berrikusketa

Dion Kasio (latinez: Lucius Claudius Cassius Diō Cocceiānus; 155 - 235), erromatar historialaria izan zen, nahiz eta liburuak grekoz idatzi. Izan ere, Bitinia probintzian jaio zen, non greziera zen hizkuntza nagusia. Aita erromatar senataria zeukan ordea.

Administrazioan ere egin zuen lan. Komodoren agintaldian senataria izan zen, eta Esmirna (gaur egungo Izmir (Turkia)) hiriko gobernaria Septimio Severorekin. 205 inguruan Afrika eta Panonia probintzietako prokontsula izendatu zuten. Alexandro Severok begikoa zuen, eta bigarren aldiz kontsula izendatu zuen, 229an, Pretoriar Guardiak hil nahi zuen arren. Horren ondoren, herrira bueltatuta, bakean hil zen.

80 liburuetako Erromaren gaineko historia egin zuen 22 urtetan. Erromako 983 urte ikertu zituen, Eneas Italiara iritsi zenetik K. o. 229 arte. Julio Zesar arte, gertaerak zerrendatzen baino ez du egiten. Komodoren garaietatik are zehatzagoa da, berak ezagutu zituelako.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dion Kasio Aldatu lotura Wikidatan