Edukira joan

«El Niño»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:El-nino.png|thumb|350px|righteskuinera|''El Niño'' fenomenoa]]
{{nahasi|[[La Niña]]rekin}}
{{Argitzeko|fenomeno atmosferikoari|Niño}}
'''El Niño''' ([[euskara]]z ''Mutikoa'') izenaz ezagutzen den fenomeno atmosferikoa, [[Ekuatore]] inguruko [[Ozeano Barea|Ozeano Bareko]] itsasoa eta atmosferaren sistema globalean gertatzen den alterazioa da, normalean abendua eta martxoa artean gertatzen dena, non normalean oso hezeak diren inguruak, [[Indonesia]] kasu, lehor izatera igarotzen diren, normalean lehorra den Hego Amerikako mendebaldeko kostan prezipitazio ugari gertatzen den bitartean.
 
Izena duela mende batzuk jarri zioten itsasgizon perutarrek, abendu amaieran hasten zenez, ''El Niño de Dios''-en etorrera iragartzen baitzuen, [[Eguberria]] hain zuzen ere. Izen zientifiko gisa, '''ENSO gertaera''' ere erabiltzen da, ingelesezko {{lang|en|''El Niño - Southern Oscillation''}} (''El Niño - Hegoaldeko Oszilazioa'').
 
== Ezaugarriak ==
Fenomeno hori bitik zazpi urtera bitarteko tarteetan agertu ohi da. Itsasoak eta atmosferak egoera anormala hartzen dute hamabi eta hemezortzi hilabete inguruko periodoan. Fenomenoa Ozeano Bare Tropikalean hasten da, [[Australia]] eta Indonesia inguruan. Hainbat lurraldetako presio atmosferikoak aldatzen dira, haizeek norabide eta abiadura aldaketa bortitzak jasan, eta ingurune tropikaleko masa euritsuak mugitu egiten dira.
 
Egoera normalean, ekialdetik mendebaldera doazen alisio haizeek ur eta bero kantitate handiak pilatzen dituzte Ozeano Barearen mendebaldean. Horren ondorioz, itsasoaren maila, gutxi gorabehera, metro eta erdi goragoa izan ohi da Indonesian, [[Peru]] eta [[Ekuador]]reko kostaldean baino. Gainera, itsas gainazaleko tenperaturaren inferentzia 8 °C-koa da bi zonaldeen artean. Itsaso azpialdean higitzen diren ur-masa hotzek [[Amerika]]ko kontinentearen kontra jotzean azaleratu egiten baitira, goi geruzak hoztuz.
 
Eurite gehienak [[Asia]] hego-ekialdean gertatzen dira, hodeien formazioa eta ondorioz sorturiko prezipitazioak Ozeano Bareko itsaso beroen gainean berotu eta higitutako airearen ondorio baitira. Ozeano Barearen ekialdea, Amerikatik gertu dagoen sektorea, ordea, nahiko lehorra da.