Erg (basamortua): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa: 13. lerroa:


{{commonskat}}
{{commonskat}}

[[Kategoria:Forma geografikoak]]
[[Kategoria:Forma geografikoak]]
[[Kategoria:Basamortuak]]
[[Kategoria:Basamortuak]]

14:53, 18 otsaila 2019ko berrikusketa

Erg bateko dunak, Marokon.

Erg-a basamortu bateko hare eremua da. Arabierazko `arq (عرق, «duna-zelaia») hitzetik dator, Saharako hondarrezko dunek hartzen dituzten eskualdeak izendatzeko erabiltzen dena[1]. Reg-a, berriz, basamortu harritsua da.

Saharako mendiguneetan urtaro euritsuan erortzen diren euriek potentzia handiko uharrak eratzen dituzte, mazeletatik materialak erauzi eta lautadara eramaten dituztenak, sakonune endorreikoetan galdu aurretik. Han, milaka urtetan zehar, haizearen eta uraren arteko ekintza bateratuak higakin hauek eraldatzen ditu. Modu horretan bi egitura ezberdin sortuko dira: erg-a, hareazkoa, eta reg-a, haizeak daraman hareak leundutako harriek eratzen duten harkadia.

Harea harkaitzen meteorizazioaren emaitza da, harriak zatikatuak izaten baitira oso tamaina txikikoak izateraino. Basamortuetan meteorizazioa mekanikoa izaten da: egunaren eta gauaren artean oso aldaketa termiko handiak izaten dira (egunez bero handia eta gauez hotza) eta horrek materialen dilatazioa eta uzkurketa eragiten du. Ziklo hauen ondorioz, harriak zartatu eta puskakatu egiten dira[2]. Ondoren, haizeak harea altxatu eta harkaitzen aurka talka eginarazten dio, pixkanaka partikula berriak erauziz, urratzea deritzon prozesu batean. Haizeak harea distantzia handitara eraman dezake eta leku horietan metatu, dunak sortuz. Dunak ergaren ezaugarri bereizgarriak dira.

Ergak bi hemisferioetako 20 eta 40 paraleloen artean daude. Erg aktiboak urtean, batezbeste, 150 mm euri baino gehiago jasotzen ez duten lurraldeetara mugatzen dira. Handienak, Iparraldeko eta Hegoaldeko Afrikan, Mendebaldeko eta Erdialdeko Asian eta Australia erdialdean daude. Hegoamerikan, Peruko kostaldera eta Argentinako iparmendebaldera mugatzen dira. Iparramerikan Altarreko Basamortu Handia besterik ez dago, Mexikoko Sonorako basamortuan, iparralderantz Arizonako Yumako basamorturaino eta Kaliforniako hegoekialdeko Algodones Dunes-eraino hedatzen dena. Nebraskako Hareazko Muinoak, landaretzak finkatutako erg bat dira.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. [1] Euskadi.net: Geosferaren dinamika
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erg (basamortua) Aldatu lotura Wikidatan