Edukira joan

«Eskultura paleokristau»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (88.5.78.64 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.)
Etiketa: lehengoratzea
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
=== Mukulu biribileko eskultura ===
Arazo teoligiko batekin topatu ziren hemen; garai horietan, eskultura idoloei gurtza egiteko erabiltzen zen mundu paganoan eta kristauek beldurra diote honi, horregatik ez dituzte irudiak jarriko beraien eraikuntzetan. Esan genezake kristauak edertasun formalaren kontra zeudela. Hala ere eta salbuespen gisa hiru eredu iritxi zaizkigu;
* Artzain ona: eliza jazarria zegoen. erabilitako materiala marmola da, tridimentsionala da eta ongi zintzelatua dago (erromatar paganoen teknika). Katakonba batean topatu zuten. Artzain onak Jesus Salbatzailea irudikatzen du eta paganoentzat filantropiaren eredua ere ( beraz ikus daiteke nola kristauek beraien beharretara egokitu zituzten garaian zeuden ereduak).
* Kristo Jakituna edo filosofoa: Biak izan daiteke, baina berriz ere, katakonba batean topatu zutenez, Kristo dela pentsatu behar dugu. Aurpegia idealizatua azaltzen da eta eserita dago Christus Magister irudikatuz. Gehien bat sarkofagoetan irudikatzen zuten.
[[Fitxategi:9815 - Milano - Sant'Ambrogio - Sarcofago di Stilicone - Foto Giovanni Dall'Orto 25-Apr-2007.jpg|thumb|100|Milango San ambrosio sarkofagoa]]
[[Fitxategi:Sarcophagus Iunii Blassi.PNG|thumb|300px|Junio Bassoren sarkofagoaren marrazkia]]
Hilobien testuinguruan kokatu behar dugu eta euskarri zehatz batean: sarkofagoetan. Erromatar paganoek erraustea erabiltzen zuten baina II. mende erdialdean hilobiratzeak hasiko dira. Gorputzak kutxetan sartuko dituzte eta hauek hasieran lauak izan arren denborarekin eta batez ere jende dirudunak edertu egingo dituzte eszena ezberdinekin, luxuzko objektu bihurtuz.
* Non: katakonbetan, mausoleotan edota hilerrietan kokatzen ziren, hala lurpean nola lur azalean. Sarkofago hauek egiteko tailer famatuenak Ravenna, Milan eta Erroman zeuden eta handik inperioko beste lekuetara esportatuko dira.
* Materiala: egurra, metala eta harria erabiliko dira. Azkeneko hau izango da materialik preziatuena eta batez ere ''porfido'' izeneko Egiptoko harri gorria. Sarkofago asko polikromatuak zeuden, nahiz eta gure garaietara ez diren iritsi.
* Gaiak: margogintzan bezala garaiko erromatar paganoen tradizioa bereganatuko ute eta beraien beharretara egokitu. Hiru dira gai nagusiak: sinboloak (krismoia eta arraia batez ere), irudi paganoak eta ''ordo commendationis animae'' (arima salbatzeko otoitzak).
* Garaiak: lau garaietan banatzen dira, III. mendetik V. mende arte:
** Konstantino garai arte (K.o. 312 arte):
*** Baebia Hertofilia sarkofagoa
*** Andre Maria Zaharraren sarkofagoa
*** Via Salaria sarkofagoa
*** Jonasen sarkofagoa
*** Artzain Onen sarkofagoa