Facundo Perezagua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+biografia infotaula automatikoa, +bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
17. lerroa: 17. lerroa:


{{bizialdia|1860ko|1935eko|Perezagua, Facundo}}
{{bizialdia|1860ko|1935eko|Perezagua, Facundo}}

[[Kategoria:Espainiako politikariak]]
[[Kategoria:Espainiako politikariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]
[[Kategoria:Bizkaiko politikariak]]

04:54, 19 otsaila 2019ko berrikusketa

Facundo Perezagua

Bizitza
JaiotzaToledo1860ko azaroaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBilbo1935eko apirilaren 29a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
KidetzaUnión General de Trabajadores
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Espainiako Alderdi Komunista

Facundo Perezagua Suárez (Toledo, 1860ko azaroaren 27a - Bilbo, 1935eko apirilaren 29a) espainiar politikari sozialista eta sindikalista izan zen, Bizkaian PSOE eta UGT eratu eta antolatu zuena[1].

Lanbidez langile metalurgikoa, gaztea zela Madrilera joan eta han Pablo Iglesias ezagutu eta PSOEren lehendabiziko kideetako bat izan zen. 1885ean Bizkaira bidalia, sozialismoa zabaldu zuen, hasieran, Somorrostroko meatzarien eta, gero, Ezkerraldeko langileen artean[2]. Hasieran, elkarte ahulak baziren ere, 1890eko greba orokorra zuzendu zuen, 30.000 bizkaitar langile greban jarri zituena eta langile-mugimendua Gipuzkoara zabaldu zuena.

1891n Zugaztietako zinegotzi hautatu zuten baina jabea ez zenez ezin izan zuen kargua hartu. 1895ean Bilbokoa hautatu eta orduan taberna bat zuenez, zinegotzi izendatua izan zen.

XX. mendearen hasieran Indalecio Prieto agertu eta tirabira politikoak izan ziren haien artean[3]; ondorioz, 1915ean alderditik bota zuten. 1919an berriro onartua, Urriko Iraultzaren ondorioz, III. Internazionalaren alde azaldu zen, eta Ramón Lamoneda, Antonio García Quejido, Óscar Pérez Solís edo Daniel Anguianorekin batera alderdi sozialista utzi, gerora Partido Comunista de España izango zen Partido Comunista Obrero Español sortzeko.

Primo de Riveraren diktadura eta gero politika utzi zuen. 1933ko azaroaren hauteskundeetan saiakera egin baina ez zuen kargua lortu.

Eusko Gudarostearen 10. batailoiak, komunistarena, bere izena zeraman.

Erreferentziak