Jump to content

«Ferra-saguzar mediterraneo»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: 1853. urtean deskribatutako espezieak kategoria eransten)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
== Habitata ==
Bizimodua [[haitzulo|leizeetara]] mugatuen duen espezietariko bat da. Hala ere, kobazuloez gain, era guztietako lurrazpiko zuloak erabiltzen ditu koloniak ezartzeko, izan upategi, meategi edo tunelak<ref name="Krapp"/>. Gordelekuaren inguruan landaredi natural minimoa beharrezkoa dute, zuhaixka edo zuhaitzak, batez ere.
 
Izaera mediterraneoa duen arren, klima nahiko hotzak jasateko gai den animalia da, eta itsas mailatik 1.000 metroraino aurkitu dira kumatze-koloniak. Ale ez-ugaltzaileak mendiguneetako leizeetan ikustea ohikoa da, aipaturiko altuera baino gorago.
 
== Elikadura ==
Landaredi dentsodun inguruneetan ehizatzeko gai da eta airean esekiduran manten daiteke harrapakinak lokalizatu bitartean. Ehiza, normalean, sastrakadi eta zuhaixkadidun paisaia zatikatuetan egiten du<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Almenar E, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2006 |izenburua= Seasonal foraging by Rhinolophus euryale (Rhinolophidae) in an Atlantic rural landscape in northern Iberian Peninsula |aldizkaria= Acta Chiropterologica |alea= 8 |orrialdea= 141-155}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Aiharza JR, Garin I, Goiti U, Zabala J, Zuberogoitia I |urtea= 2003 |izenburua= Spring habitat selection by the Mediterranean horseshoe bat (Rhinolophus euryale) in the Urdaibai Biosphere Reserve (Basque Country) . |aldizkaria= Mammalia |alea= 67 |orrialdea= 25-32}}</ref><ref>{{erreferentzia| egilea= Russo D, Almenar D, Aihartza JR, Goiti U, Salsamendi E, Garin I |urtea= 2005 |izenburua= Habitat selection in sympatric Rhinolophus mehelyi and R. euryale (Mammalia: Chiroptera) in a rural area of southern Italy and implications for conservation |aldizkaria= Journal of Zoology |alea= 266 |orrialdea= 327-332}}</ref>, eta harrapakinak ''hawking'' zein ''gleaning'' tekniken bitartez harrapa ditzake. Ehiza-eremuak ez dira 10 km baino handiagoak izaten eta balio maximoak kumatze garaian ematen dira.
 
[[Sits]] txikiak, [[diptera|euliak]] eta [[kakalardo]] txikiak jaten ditu batez ere, nahiz eta [[lepidoptera|lepidoptero]] gautarrak diren dietaren gehiengo handia osatzen dutenak, %90-etik gora<ref>{{erreferentzia| egilea= Goiti U, Aihartza JR, Garin I |urtea= 2004 |izenburua= Diet and prey selection in the Mediterranean horseshoe bat Rhinolophus euryale (Chiroptera, Rhinolophidae) durin pre-breeding season |aldizkaria= Mammalia |alea= 68 |orrialdea= 397-402}}</ref>.
== Bizimodua ==
Kumatze garaian batez ere espezie taldekoia da. Kumatze-koloniatan dozenaka gutxi batzuetatik 600 alerainoko taldeak bildu daitezke. Animalia [[sedentarimo|sedentarioa]] da, eta kolonia batek urtean zehar erabiltzen dituen gordelekuen arteko distantzia kilometro gutxi batzuetakoa izan ohi da, normalean. Ezagutzen dira, hala ere, 100 km-rainoko mugimendu ezohikoak.
 
[[Hibernazio]]a ere lurpeko gordelekuetan egiten dute eta koloniak kumatze-kolonien antzeko tamaina izaten dute. Gordeleku erlatiboki epelak hautatzen dituzte, 7 eta 15&nbsp;°C bitartekoak.