Gatzaga Buradon: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°38′N 2°50′W / 42.63°N 2.83°W / 42.63; -2.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
32. lerroa: 32. lerroa:


== Historia ==
== Historia ==
[[Fitxategi:Salinillas puerta de abajo.JPG|left||thumb|250px|Harresiko beheko atea]]
[[Fitxategi:Salinillas puerta de abajo.JPG|ezkerrera||thumb|250px|Harresiko beheko atea]]
[[Antso IV.a Gaztelakoa]]k sortu zuen hiribildua [[1264]]an, zuen garrantzi geoestrategiko eta ekonomikoa zela-eta, [[gatz]]agatik hurbil eta [[Ebro]] ibaia kontrolpean baitzuen. Horregatik harresia eraiki zuten inguruan, herri gotorleku izateko, mendeetan zehar [[Gaztelako Erresuma]]ren eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoaren]] arteko muga izan baitzen. Geroago, hiribildu izateari utzi eta jaurerri izatera igaro zen, [[Oñatiko Jaurerria|Oñatiko jaunen]] menpe.
[[Antso IV.a Gaztelakoa]]k sortu zuen hiribildua [[1264]]an, zuen garrantzi geoestrategiko eta ekonomikoa zela-eta, [[gatz]]agatik hurbil eta [[Ebro]] ibaia kontrolpean baitzuen. Horregatik harresia eraiki zuten inguruan, herri gotorleku izateko, mendeetan zehar [[Gaztelako Erresuma]]ren eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroakoaren]] arteko muga izan baitzen. Geroago, hiribildu izateari utzi eta jaurerri izatera igaro zen, [[Oñatiko Jaurerria|Oñatiko jaunen]] menpe.


Urtean igaro ahala, Burandon Gatzagaren garrantzia txikitzen joan zen. [[1974]]an Bastidak bereganatu egin zuen eta bertako kontzeju bihurtu, udalerria izateari utzita.
Urtean igaro ahala, Burandon Gatzagaren garrantzia txikitzen joan zen. [[1974]]an Bastidak bereganatu egin zuen eta bertako kontzeju bihurtu, udalerria izateari utzita.

05:35, 20 otsaila 2019ko berrikusketa

Gatzaga Buradon
 Euskal Herria
Kale Nagusiko etxeak
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBastida
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°38′N 2°50′W / 42.63°N 2.83°W / 42.63; -2.83
Garaiera500 m
Demografia
Oñatiko kondeen jauregia, barnean Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea duela.

Gatzaga Buradon[1] (ofizialki Salinillas de Buradón / Gatzaga Buradon) Arabako herria da, Bastidako udalerrian barne dagoena. Arabako Errioxa eskualdean dago kokatuta, eta 107 biztanle ditu. Gatzaga Buradonek bere udal-forua eduki zuen, tamalez gaur egun mantentzen ez duena. Foru horren berri 1264ko pribilegio batek ematen digu, eta bertan, Nafarroako mugako hiri itxi bezala definitzen du.

Buradon goi-ordoki batean kokatua dago, Ebro ibaiaren gainean, eta ongi mantendu den harresia du. Izena ematen dion iturri gaziak aberastasuna ekarri zion herriari, etxeen eraikuntza kalitatean antzeman daitekeena.

2003ko otsailaren 4ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen hirigune historikoa, monumentu multzo sailkapenarekin.

Historia

Harresiko beheko atea

Antso IV.a Gaztelakoak sortu zuen hiribildua 1264an, zuen garrantzi geoestrategiko eta ekonomikoa zela-eta, gatzagatik hurbil eta Ebro ibaia kontrolpean baitzuen. Horregatik harresia eraiki zuten inguruan, herri gotorleku izateko, mendeetan zehar Gaztelako Erresumaren eta Nafarroakoaren arteko muga izan baitzen. Geroago, hiribildu izateari utzi eta jaurerri izatera igaro zen, Oñatiko jaunen menpe.

Urtean igaro ahala, Burandon Gatzagaren garrantzia txikitzen joan zen. 1974an Bastidak bereganatu egin zuen eta bertako kontzeju bihurtu, udalerria izateari utzita.

Ondasun nabarmenak

Erdi Aroko gunea oraindik mantentzen duen harresi batez mugatua dago eta zati batean harresiaren ordez etxeen atzealdeak daude.

Harresiaren barneko kaleak hiru plazek antolatzen dute: Elizaren Plaza, Plaza Nagusia eta Mendebaldeko Plaza. Harresiaren barnean sare nagusia diseinatzen duten kaleak oraindik tente jarraitzen duten harresiaren ateetatik ateratzen direnak dira, nabarmenena Kale Nagusia, Ipar Hego-mendebalde norabidekoa, Beheko Kalearekin lotuz. Beste kale batzuk, estuagoak, eta horrekin elkarzut direnak, honako hauek dira: Laurel, San Juan, Txikia, Horno eta del Caño. Hiriaren antolaketak «arrain-hezurra»ren eskema jarraitzen du.

Sortu zeneko lehenengo faseetatik jaso duguna bere bi kale nagusienen trazadura eta zabalak baino luzeagoak diren orube txikietan egindako banaketa da. Hiriak bere hastapenetan bizi zuena islatzen du, nahiz eta bizipen horiek ertarokoak ez izan. Gainera, ez ditugu ahantzi behar hegalak, atariak, egituraturik gabeko tarteak, etxeen arteko paretak edo eraikinak ez zirela ia gorantz eraikitzen.

Buradon-Gatzagako Hirigune Historikoko elementu nabarmenenak honako hauek dira, besteak beste:

  • Harresia
  • Sortzez Garbiaren eliza
  • Sarmiento, Aiala eta Gebaratarren dorrea
  • Oñatiko kondeen jauregia
  • Santa Ana ospitalea.

Gatzagar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (Noiz kontsultatua: 2010-09-19).

Ikus, gainera

Kanpo loturak