Getxo: berrikuspenen arteko aldeak

Hau artikulu on bat da. Egin klik hemen informazio gehiagorako.
Koordenatuak: 43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
83. lerroa: 83. lerroa:


== Politika eta administrazioa ==
== Politika eta administrazioa ==
[[Fitxategi:GetxoAyto.jpg|thumb|300px|right|Getxoko udaletxea [[Algorta]]n.]]
[[Fitxategi:GetxoAyto.jpg|thumb|300px|eskuinera|Getxoko udaletxea [[Algorta]]n.]]
{{sakontzeko|Hauteskundeak Getxon|Getxoko alkateen zerrenda}}
{{sakontzeko|Hauteskundeak Getxon|Getxoko alkateen zerrenda}}



10:45, 20 otsaila 2019ko berrikusketa

Getxo
 Bizkaia, Euskal Herria
Getxoko Ereaga hondartzako ikuspegia.

Getxo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaUribe Kosta
Izen ofiziala Getxo
AlkateaImanol Landa Jauregi (EAJ)
Posta kodea48990 - 48991 - 48992 - 48993 - 48930
INE kodea48044
Herritarragetxoztar, getxotar
Kokapena
Koordenatuak43°20′39″N 3°00′23″W / 43.344166666667°N 3.0063888888889°W / 43.344166666667; -3.0063888888889
Map
Azalera12 km²
Garaiera50 metro
Distantzia15,6 km Bilbora
Demografia
Biztanleria76.104 (2023)
−261 (2022)
alt_left 41.485 (%54,5) (%47,9) 36.461 alt_right
Dentsitatea6.668,83 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 4,53
Zahartze tasa[1]% 23,97
Ugalkortasun tasa[1]‰ 35,1
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 74,99 (2011)
Genero desoreka[1]% 4 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,13 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 27,82 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 11.81 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.getxo.net/

Getxo Bizkaiko kostaldearen erdialdeko udalerri bat da, Bilboaldean eta Uribe Kostan kokatua, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean, Bilbotik 15 kilometrora. 77.759 biztanle dituenez, Euskal Herriko hiririk jendetsuenetan seigarrena da.

Getxon dago Bizkaiko Zubia deritzon 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua eta Portugaleterekiko lotura egiten duena.

Geografia

Getxoko Neguri auzoa.

Auzoak

Getxok hainbat auzo ditu:

Udalerri mugakideak

Getxok honako muga hauek ditu:

Ingurune naturala

Hondartzak

Getxok hainbat hondartza ditu: Areeta auzoan Areetako hondartza; Algortan, Ereaga eta Arrigunaga; eta Sopela aldean, Azkorri eta Barinatxe, azkeneko bi hauetan nudismoa egitea dago. Barinatxe hondartzan Getxo eta Sopela artean banatuta dago.

Algortako Portu Zaharrak ere badu hondartza txiki bat barkuak uzteko erabili ohi zena.

Ibaiak

Getxoko udalerri osoa Gobela ibaiak zeharkatzen du. Horren bokalea Leioan dago kokatuta, Ibaizabal ibaira isurtzen ditu urak. Horren aurretik hainbat padura sortzen ditu, adibidez Bolue eta Fadura, Bolue errekaren urez.

Ibaizabal ibaiaren azkeneko zatia Portugalete eta Getxo artean dugu, itsasoratu aurretik.

Bestelakoak

Getxo iparraldean Galea lurmuturra dago. Bertan dago kokaturik Printzearen gaztelua.

Historia

Getxoren inguruko lehenengo erreferentziak XVI. mendean agertu ziren. Bertan Fortun Sanchez de Getxo eta Otxoa Ortiz de Getxo aipatzen dira. Elizate gehienetan bezala, garai hartan, eliza eta dorretxeen inguruan biltzen ziren hainbat baserri ziren herriak.

Andra Marin ikus daitezke garai horretako txapitel erromaniko batzuk. Horien ikerketak XII. mendera eramaten gaitu, lehenengo monasterio edo tenpluaren peskizan. Gaur egungo eliza XVIII. mendean eraikia izan zen. Mende horretan jada Getxok bere leloa hartua zuen: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan.

XVIII. mendearen inguruan Portu Zaharra ere sortzen da. Horren hedaduraz, Algorta herria sortu zen. XIX. mendean, berriz, Espainiak eliza eta herri-lurren desamortizazioa gauzatu zuen eta ondorioz, lur komunal hareatsuak saldu ziren eta Areeta sortu zen.

Mendearen bukaeran, Txurrukak Gobela ibaia desbideratu zuen, eta hala, Neguritik igarotzeari utzi zion. Trenbidea iristearekin bat,Areetaren ondoan, baina trenbideak bereizita, Itzubaltzeta (Erromo) sortu zen.

Armarria

Getxoko armarrian, arbolaren aurrean otsoa ikusten da eta goian, arbolatik eskegita bezala, bi tupina. Badago euskaraz idatzitako lelo bat ere, gaurko grafiaz: Kaltea Dagianak Bizarra Lepoan. Leloak kalte egin duenari abisu egiten dio. Kalte egin duenak atzera begira bizi beharko du, getxoztarrak bere atzetik joango direlako.

Demografia

Biztanleria aztertzen badugu haren adinaren eta sexuaren arabera, populazio zaharra dela ikusiko dugu, 79 urtetik gorako emakumeak ia 3.000 dira.

XX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.

Getxoko biztanleria

Politika eta administrazioa

Getxoko udaletxea Algortan.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Getxon» eta «Getxoko alkateen zerrenda»

2015eko udal hauteskundeak

2015eko hauteskundeetako zerrendarik bozkatuena EAJrena izan zen eta Imanol Landa bihurtu zen alkate.

Getxoko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
9 / 25
13.625 (% 34,81)
10 / 25
14.182 (% 33,7)
Alderdi Popularra (PP)
5 / 25
7.431 (% 18,98)
9 / 25
12.978 (% 30,83)
Getxoko Udal Kandidatura (GUK)
4 / 25
5.809 (% 14,84)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
4 / 25
5.760 (% 14,72)
4 / 25
7.048 (% 16,75)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)
2 / 25
4.170 (% 9,91)
2 / 25
3.044 (% 7,78)
Ciudadanos (C's)
1 / 25
2.362 (% 6,03)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Banaketa administratiboa

Getxoko 2001eko Plan Orokorraren egitura organikoa eta erabilera globalak. Bizitegi-eremuen koloreak dentsitatearen arabera ilunduta daude kolore horitik -dentsitate baxua- kolore marroira -dentsitate altua-. Berde ilunez, ekipamendu handiak.

Udalerria, hiru barrutitan dago banaturik, Elexaldek barruti propioa osatzen du, Areeta eta Itzubaltzeta auzoek beste bat eta udalerriko beste auzo guztiak Algortako barrutian daude kokaturik, azken hau izanik populatuena. Hau da barrutiko dagoen biztanle kopurua:

Biztanleria barrutika (2001)
Auzoa Biztanleria Gizonezkoak Emakumezkoak
Elexalde 14.519 7.057 7.462
Areeta 28.414 13.362 15.052
Algorta 39.799 18.907 20.892

Azpiegiturak

Garraioa

Errepideak

BI 637 errepideak, Uribe kostako igarobideak (Leioa eta Sopela lotzen dituena), udalerria zeharkatzen du Neguri, Algorta eta Andra Mari auzuneetatik igarota.

Metroa

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Getxo zeharkatzen du, eta udalerrian honako geltokiak ditu:

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko honako lineak udalerria zeharkatzen dute:


Itsasontziak

Itsasontziz heldu daiteke 2006tik Getxora. Pride of Bilbao ferryak orain bertan du geltokia.

Kultura

Hizkuntza

Getxoko Josefina Mota[5] (Ahotsak[6] proiekturako)

Oraindik Elexalde auzoan hitz egiten den euskararen Mendebaldeko euskalkiaren aldaera bat da Getxoko jatorrizko hizkuntza. Gaur egun, Getxoko udaleko datuen arabera[7] udalerriko biztanleriaren %48,56 erdaldun elebakarra da, euskaldunak, berriz, %19,9 dira. Gainontzeko %31,5a elebidun hartzaileek osatzen dute.

Iturri beraren arabera[8] euskaldunen ehunekoa igoz joan da, 1981etik 2001era bikoiztu egin da euskaldunen ehunekoa (%9tik %19,9ra). Dena dela, ezagutza hori ez da erabileran islatzen, biztanleen %4,83k bakarrik erabiltzen baitu eguneroko bizitzan. Hala ere, erabiltzaileen kopurua ere igoz joan dela ikusi da, nahiz eta erabileraren hazkundea ezagutzarena baino askoz apalagoa izan (1989ko %3,40tik 1997ko %4,68ra).

Jaiak

Jaialdiak eta jardunaldiak

Ondasun nabarmenak

Monumentuak

Areetako Mesedeetako Andra Mariaren eliza
Santa Clara jauregia

Herri senidetuak

Getxoztar ezagunak

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria

2012ko irailaren 13an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Euskal Autonomia Erkidegoko lehen udalerria izan zen Getxo, Bilborekin batera. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Getxo Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa