Hipolita: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa: 6. lerroa:
Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, [[Teseo]]k, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, [[Antiope]] bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute ([[Hera]] jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek [[Atenas]] erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.

Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta [[Hipolito]] izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, [[Fedra]]rekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo [[Pentesilea]] amazonak hila baita.

== Jatorria ==
== Jatorria ==

11:47, 22 otsaila 2019ko berrikusketa

Hipolita
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAntiope (en) Itzuli
Familia
AitaAres
AmaOtrera
Ezkontidea(k)Teseo
Seme-alabakHipolito
Anai-arrebakMelanippe (en) Itzuli, Antiope (en) Itzuli, Pentesilea eta Orithyia (en) Itzuli

Greziar mitologian Hipolita (antzinako grezieraz: Ιππολύτης) amazonen erregina da, bere aita zen Ares gerraren jainkoak oparitu zion gerriko baten jabea zena.

Heraklesen bederatzigarren lana, hain zuzen, gerriko hori lortzea izan zen, Admete Euristeoren alabak eskaturik. Istorioaren bertsio batean, Hipolita Heraklesez maitemindu zen, eta gerrikoa bere gogoz ematen zion. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek gerrikoa Hipolitaren ahizpa zen Melanipa bahituz eta erreskate gisa gerrikoa bera eskatuz lortu zuen.

Heraklesek gerrikoa lortu ondoren, Teseok, Heraklesen lagunetako batek, Hipolitaren beste ahizpa bat, Antiope bahitu zuen. Amazonek orduan erasotzen dute (Hera jainkosak, Heraklesen etsaia zenak, Herakles amazonak eraso edo Hipolita bahitzeko zegoelako asmo txarreko zurrumurrua zabaldu baitzuen), baina Teseok eta Heraklesek gerrikoarekin eta Antioperekin ihes egiten dute. Beste bertsio baten arabera, Heraklesek Hipolita hil zuen ihesaldian. Antiope salbatzeko, amazonek Atenas erasotzen dute, baina kale, bertsio batzuetan, eraso horretan Antiope hiltzen delarik.

Bertsio askotan, Teseo Hipolita edo Antioperekin ezkontzen da, eta Hipolito izeneko seme bat dute. Teseo, azkenik, Fedrarekin ezkontzen da, bere aurreko emaztea utzi edo hau erditzean hil ondoren. Teseo Hipolitarekin ezkonduta egon eta uzten duen bertsioan, amazona mendeku hartzen saiatzen da, gainontzeko amazonak Teseo eta Fedraren ezkontzara eraman eta guztiak akabatzeko asmoz, baina porrot egiten du, bertsioen arabera Teseoren gizonek edo Pentesilea amazonak hila baita.

Jatorria

Eguzkia Aries konstelazioan dagoenean, Andromeda konstelazioa sartu egiten da. Azken hau, gona luze bat duela ematen duenez, femeninotzat hartua da greziar mitologian. Lerrokatuta dauden hiru hurbileko izar dizdiratsu ditu, gerriko baten antzera ematen (Orion konstelazioko hiru izarrak bezala).

Konstelazio osoak, dirudienez, badu goialdean zeozer lotuta, Andromedaren sakrifizioaren greziar mitoan kate batekin identifikatzen dena. Beste istorio batzuek ezpata batekin identifikatzen dute (konstelazioaren zati diren katearen zatiak kendurik), konstelazioa gerlari amazona bat dela aditzera emanez, beharbada Hipolita.

Eguzkiaren ibiliaren norantzan, Andromeda ostean Pleiadeak daude, greziar mitologian zazpi ahizpatzat hartzen direnak. Hipolitaren gerrikoa lortu ondoren, Heraklesek emakume talde bati aurre egin behar izan zion, amazona gehiagori, alegia.

Izen bereko beste pertsonaia batzuk

Hipolita izena honako hauei ere ematen zaie:

  1. Epistrofo eta Eskedio akaiar buruzagien ama, Argonautetako bat zen Ifitorekin izandakoak.
  2. Dexamenosen alaba, Eurition zentauroak bortxatu nahi izan zuena Azanekin ezkonduta zegoenean.
  3. Akastoren emaztea (normalean Astidamia izango litzatekeen arren), Peleo bere bertutearen aurka joateaz salatu zuena.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipolita Aldatu lotura Wikidatan